Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-05-09 | 11:16:48

Irizarrek 210 autobus egingo ditu Sardiniarako

Ormaiztegiko lantegian egingo dituzte, 2009 bukaerarako

Ormaiztegiko Irizar autobusgile enpresak 210 kotxe egiteko kontratua sinatu du Sardiniako bidaiarien garraiorako Arst enpresa publikoarekin. Urte eta erdian egingo ditu Irizarrek eskariko autobusak, 2009 bukaeran entregatzeko. Ormaiztegiko faktoriak hartuko du lana. Iaz aurkeztutako i4 ereduko autobusak ekoitziko ditu Irizarrek Sardiniarako. Pertsonen bidaia motz eta ertainetarako pentsatutako eredua da i4, eta Sardiniako hirigune handietan emango dute zerbitzua.

Irizarrek, Sardiniarako 210 autobus egiteko kontratua sartuta, i4 eredua merkaturatu zuenetik lehen urtean 400 unitate egingo ditu.

Iazko urtealdian inoizko fakturazio-kopuru onena lortu zuen Ormaiztegiko Irizar kooperatibak. 435 milioi euroko negozio-bolumena izan zuen 2007an, eta 3.900 autobus karrozatu zituen munduan barrena dituen lantegietan.

"Enpresaren garapen ikusgarrian" nazioarteko merkatuetara zabaltzea giltzarria dela adierazi du Irizar Taldeak. Gaur egun Europako Batasunean luxuzko autobus egileen artean hiru aurrenekoetan dago Irizar.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Irizarrek 210 autobus egingo ditu Sardiniarako

Irizarren i4 autobus eredua. Iazko ekainean Eltziegon (Araba) aurkeztu zuten.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa