
2008-05-09 | 13:02:40
Julen Gonzalez lider da Bidasoako Itzulian, atzo etapa irabazita
20 urteko beasaindarrak ezustekoa eman zuen Hondarribian
Julen Gonzalez (Azpiru-Ugarte) afizionatu mailako txirrindularia Bidasoako Itzuliko liderraren elastikoa soinean duela jokatuko du gaurko etapa (Oiartzun-Oiartzun, 128 km). Atzo ezustekoa eman eta esprintean irabazi zuen Gonzalezek Hondarribiko harrizko kaleetan. Etapa ez ezik, sailkapenean lidertzan jarri da beasaindarra.
Beasainen jaioa, 20 urte ditu Julen Gonzalezek. Azpiru-Ugarte talde nafarrean ari da, eta balore segurua da. Aurtengo denboraldian parte hartu duen 18 lasterketak bukatu ditu, bat izan ezik beste guztiak lehenengo 30en artean. Atzo lortu zuen afizionatuetako lehen garaipena.
Jubeniletan Ordiziako Caja Ruralen hasi zen Gonzalez. Sei karrera irabazi zituen gaztetxoen mailan. Orain, afizionatuetan, espezialitaterik ez duela baina denetan ondo moldatzen dela adierazi du.
Bidasoako Itzulian lider dago Gonzalez, Andoni Blazquez (Bidelan-Kirolgi) 3 segundora eta Arturo Ariņo (Cajar Rural) 5era duela. Goierritarrei dagokienez, liderraz gain Garikoitz Bravo lazkaotarra (Azpiru-Ugarte) 13. da sailkapen orokorrean (53 segundora), eta Gorka Izagirre ormaiztegiarra (Seguros Bilbao) 28., denbora berean.
ITSASNE | 2008-05-10
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.