
2008-05-10 | 20:17:58
Ordiziak 3 eta 0 irabazi du, eta lider jarraituko du Preferentean
Bi jardunaldi falta direnean, gero eta eskurago du 3. Maila
Preferenteko lider jarraituko du beste aste batez gutxienez Ordiziak, gaur (larunbata) arratsaldean Euskaldunari 3 eta 0 irabazita. Preferenteko sailkapenean lehenengo bukatzen duenak 3. Mailan jokatuko du datorren denboraldian, zuzenean igoko da. Bi jardunaldi soilik geratzen dira liga bukatzeko, eta bigarren dauden Real Union eta Trintxerperi gutxienez hiru puntuko aldea ateratzen segituko du Ordiziak, euren emaitzen zain. Beasainek, bere aldetik, bina berdindu du Elgoibarrekin (Loinatzen). Datorren asteburuan bukatuko da 3. Mailako liga, eta iraupena segurtatzeko puntu bat Gasteizen Vitoriaren kontra ateratzea beharrezkoa du Beasainek, bere lanaren menpe soilik egoteko. Idiazabalek 4 eta 1 irabazio dio Eibartarraki Arizkorretan. Arerio zuzena du preferenteko jaitsiera gunean.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.