
2008-05-12 | 19:41:27
Kirola
Mila partaide baino gehiago izan dira Beitia Martxan
Mendizale gehienek ibilbide motza aukeratu zuten
Igandean ospatutako Iņaki Beitiaren omenezko mendi martxaren hamabigarren edizioak jende kopuru asko bildu zuen, eguraldiaren iragarpenak onegiak ez izan arren 1.108 pertsonek hartu zuten parte. Horietatik gehienek, 845ek hain zuzen, ibilbide motza egin zuten. Ez zen ordea ibilbide laburregia, 25 kilometro zituen eta. Ibilbide luzea, 55 kilometrotakoa 263 mendizalek egin zuten. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete bai parte-hartzaile zein laguntza lanetan aritu zirenei.
Mendizale gehienak, Zumarraga-Urretxukoak ziren, 600, baina hauez gain baziren Legazpi eta inguruko beste herrietakoak ere, baita Donostia edo Gasteizekoak. Urola Garaiko Gurutze Gorriaren arabera, ez zen aparteko ezbeharrik gertatu. Era honetara, urte bat gehiago gogoratu dute Iņaki Beitia izan zena.
Igor | 2008-05-12
Antolakuntzan ibili diren lagun guztiak eskertu nahiko nituzke, haien lanari esker aurten ere goiz bikaina igarotzeko aukera izan dugu eta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.