
2008-05-13 | 13:55:41
Herriarteko txapelketan joaneko jardunaldietan abantaila hartu dute Goierriko herriek
Ataun eta Zumarraga 2 eta1 daude aurretik, eskuz; palan Lazkao-Ordizia derbian bana berdinduta daude
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa bigarren koskan da. Lehen kanporaketa gainditu ondoren, eskuz final zortzirenak jokatzen ari dira Zumarraga eta Ataun (Beasain kanpora geratu zen, Amezketarekin). Palan lehen jardunaldia jokatu dute Ordiziak eta Lazkaok. Bakoitzak partida bana irabazita, itzulerako jardunaldian erabakiko da nor pasako den hurrengo fasera.
Asteburuan esku huskako sailean emaitza oparoak lortu dituzte bai Ataunek, bai Zumarragak. Herriko Beloki pilotalekuan jokatu zuten zumarragarrek Lizartzaren kontra. 2 eta 1 jarri da aurretik Zumarraga. Asteburu honetan jokatuko dute itzulerako partida Lizartzan.
Ataunek etxean bertan erabaki ahal izango du kanporaketa. Asteasun jokatu eta abantailarekin iritsiko da Auzoeta kiroldegira, gainera. 1 eta 2 izan ziren ataundarrak garaile Asteasun.
Palan, berriz, erabateko oreka izan da lehian hasi diren bi herriren artean. Lazkaoko udal kiroldegian jokatu zuten larunbatean Lazkaok eta Ordiziak. Bakoitzak partida bana jokatuta, parean geratu ziren. Ordiziako jardunaldian erabakiko da nor pasako den.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.