
2008-05-13 | 18:41:49
MENDIA
Koke Lasa eta Ander Goitia ezin izan dira Makalura igo lehen saioan
Pedro Garcia ostegunean saiatuko da Makalu mendiaren tontorra zapaltzen, beste bi mendizalerekin batera
«Orain ordubete inguru ailegatu gara beheko kanpalekura, Makalu gainera igotzeko lehen tentaldia egin eta gero. Aurrenekoan ez da posible izan». Koke Lasa mendizaleak Goierriko Hitzari Himalayako Makalu mendiaren (8.463 metro) beheko kanpalekutik gaur arratsaldeko lehen orduan egindako adierazpenak dira horiek. Ander Goitia eta biek egin dute Makalura igotzeko aurreneko saiakera, baina ezin izan dute gailurreraino igo. Ez ditu zehaztu ahalegin hutsal horren arrazoiak. «Bost sei egun generamatzan 7.000-8.000 metro artean, eta behera jaistea erabaki dugu». Garciak ostegunean egingo du saiakera, Nafarroako eta Kataluniako mendizale banarekin. Biharko GOIERRIKO HITZAn izango duzue informazio gehiago.
ordizia | 2008-05-14
Aupa Pedro!!! Jarri ipurdin kortxo bat eta eman egurra!! Etzak etsi jarrai ezak Senide lagunak hirekin bat!!
2008-05-14
Gora zuek! Animo eta eutsi goiari. Ondo ibili, eta edozeren gainetik, disfrutatu.
ni | 2008-05-14
aupa zuek igo dezakezu eta animo
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Makalu mendiaren goiko kanpalekuan jarritako kanpin denda.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.