
2008-05-14 | 10:24:38
Kanadak Iban Apaolaza presoa kanporatzeko agindu du
Quebec-en preso dago beasaindarra iazko ekainetik; helegitea jarriko du
Iban Apaolaza presoa Kanadatik kanporatzeko agindua eman du hango gobernuak. 2007ko ekainaren 20an atxilotu zutenetik Quebec-eko Montreal hiriko Riviere des Prairies espetxean dago beasaindarra, eta martxoaren 26tik 28ra bitartean egin zioten estradizioaz erabakitzeko bista. Orain, Kanadak handik kanporatzeko agindu du.
Apaolazaren abokatu Bill Sloan-ek erabakiaren kontra helegitea jarriko duela aurreratu du, Gara-k dioenez. Defentsaren arabera, ez dago presoaren kontrako frogarik, eta Ana Belen Eguesek "torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen" direla dio. Espainiara estraditatuko lukete Apaolaza. Helegitea Kanadako Helegiteen Auzitegi Federalean aurkeztuko dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.