
2008-05-14 | 12:11:09
Zegama-Aizkorri maratoian 63 goierritarrek parte hartuko dute
Guztira 468 korrikalarik dituzte dortsalak maiatzaren 25eko mendi maratoirako
Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 25ean jokatuko da, 42 kilometroko ohiko ibilbidean. Parte hartuko duten dortsalen zozketa otsailean burutu zuen antolakuntzak, eta zehaztu dituzte jada dortsalak. Denera 468 partaide izango dira aurtengo lasterketan, horietatik 63 goierritarrak (%13,4). Aurreko urteetan proba irabazitako atleta asko Zegamako irteeran izango dira, tartean Kilian Jornet kataluniarra eta Ricardo Mejia mexikarra. Raul Garcia espainiarra, Helmut Schiessl alemaniarra, Fulvio Dapit italiarra, Agusti Roc andorrarra... ere faboritoen artean daude.
Goierriri dagokionez, hona herrika banatuta partaide kopurua:
-Zegama: 11.
-Beasain: 9.
-Ordizia: 8.
-Idiazabal: 6.
-Legazpi: 5.
-Ataun: 5.
-Lazkao: 4.
-Ezkio-Itsaso: 3.
-Zumarraga: 3.
-Urretxu: 3.
-Ormaiztegi: 3.
-Mutiloa: 2.
-Segura: 1.
Partaideen zerrenda osoa Zegama-Aizkorri maratoiaren webgune ofizialean (www.zegama-aizkorri.com) ikus daiteke.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.