
2008-05-16 | 13:31:02
Gizartea
Geriatrikoko ELAko langileek mozioa aurkeztu nahi dute
Greba mugagabea hasi zutenetik lau hilabete bete dira gaur
Geriatrikoko ELAko langileek lau hilabete bete dituzte greba mugagabean, urtarrilaren 16an hasi zuten, eta egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eman dute. Bertan adierazitakoaren arabera, udal mailan, Zumarragako Udaleko Udalbatzari mozioa aurkeztu diote. Honen bidez Udalari Foru Aldundiko Gizarte Politikarako arduradunei, negoziazio mahaian esertzeko deia egin diezaieten eskatzen diote, "behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko instituzio bien artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarrai ahal izatea». , «behin eta berriro udal honetako arduradunek eskatu dutena bermatzeko instituzio bien artean, hau da, langileek gaur egun dituzten lan baldintzekin lanean jarrai ahal izatea». Langileek, PSE-EE, EAJ, EA, PP eta EB alderdiek honen aurrean duten jarrera agertzea eskatu dute.
Era berean, berriro gogorarazi dute mobilizazio hauen bidez lortu nahi dutena , «Faustino Orbegozoko langile emakumeok garbi dugu zer nahi dugun: Lan baldintza berdinetan lanean jarraitzea eta aurrerantzean ere helburu horrekin jarraituko dugu lanean eta borrokan». Gerontologiko berrian "80 ordu gehiago eta soldataren %30a gutxiago jasoko dugu", adierazi dute langileek. Era berean, adinekoak Lazkaora eramatearekin, "guk dugun greba eskubidea urratzen dela" salatu dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.