
2008-06-03 | 11:08:21
Gizartea
Bi lagun zementuarekin lotu dira Ordizian AHTren obren sarreraren aurrean
Ertzaintzak lotu direnei babesa emateko bertan bildu diren 25 lagunak identifikatu ditu
Ordizian AHTren obren sarreran bi lagun zementuarekin lotu dira bidoi batera. Haiei babesa ematera 25 lagun inguru elkartu dira eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu denak.
PNV DIRUZALE | 2008-06-18
PNV ek ezdu herrian pentsatzen baiziketa beraien poltxikoan. mezu bat PNVko agintarientzat: AHT egin ondoren ez dizue lotsarik emango kalera irteteak euskal herriari sartu diozuen gezurra sartu eta gero. Jendea engañatu, baserritarrei lurrak kendu... ORMIGOIEZ BETEA DUZUE BIOTZA ETA LOTU ZUEN txakurtxo beltzak
2008-06-04
PNV TXIKITZAILE
2008-06-04
Herriak bizirik! AHT-rik ez!!!!!!!
Bideoa | 2008-06-04
Atzokoaren berri emanez bideo bat egin dute: http://es.youtube.com/watch?v=bqFOfvL6_KA
renfe | 2008-06-04
#10 Eskerrikasko Nerea, horretaz ari nintzen bai.
eneko | 2008-06-04
AHT-aren alde daudenak askotan esan dute AHT-a eraikitzeak ez duela esan nahi beste tren moten gutxitzea. RENFE ezizenez idatzi duenak aipaturiko artikuloa aurrekoa gezurtatzen duen adibide bat besterik ez da
eneko | 2008-06-04
Larunbateko manifan Bilboko AHT-ren aurkako asanbladak ateratako eskuorria: Hemen gaude berriz ere… Eta hemen gaude berriz ere, Abiadura Handiko Trenaren aurkako beste manifa batean… Aurpegi ezagun ugari, urteetan errepikatzen diren kontsigna berdinak, amorrua eta nekea pairatzen dituzten aurpegiak. Nekatuak beste desfile batetan egoteaz, aldarrikapenez jositako ibilaldiak. Gaur, berdinean jarraitzen dugu, proiektua geldi dezatela eskatzen, baina orain berriz, eskabadorak gure lurren gainean ditugu, lurra jaten, gure amorrua barrutik jaten gaituen bitartean. Inpotentzia eta amorrua sentitzen ditugu munstro desarrollista hau aurrera daramatenek nola baztertzen gaituzten ikustean. Pastela beti berdinek banatzen dutela azalarazten denean, eta poltsikoak bete badituzte jasanarazten duten suntsiketa ardura ez zaiela argi geratzen denean. Eta inori ez zaio gustatzen inposatutako proiektu baten ikusle hutsa izatea, baina uste dugu honetan arazoa ezin dela horretara mugatu. AHTren aurka gaude, hau garapena deitzen duten astakeriaren erakusle garbi bat besterik ez delako. Bizi nahi ez ditugun bizi eredu eta baloreak sortzen dituelako, eta parte hartu nahi ez dugun zerbait elikatzen duelako. Eta beste mila arrazoi esan genitzake, baina denak proiektua bera mespretxatzen dute, proiektua gauzatzeko erabili dituzten bideak salatzetik haratago. Pentsa ahal dezakegu herri kontsulta batetan baietza aterako balitz, bakoitza bere etxeetara joango ginatekeela? Ba oraindik ere, AHTri buruz hitz egiteko eztabaida irekiak eskatzera mugatzen dira hainbat aldarrikapen. Argi geratu da dagoeneko eztabaida soziala emantzat jotzen duela estatuak. Eta oraindik argiago Estatua ez dela sartuko AHT bezalako proiektuen sostengu diren printzipioei buruz eztabaidatzera. Halaber, agintariek beste erremediorik ez dute inposizioa aurrera eramatea baino, halako proiektu erraldoi bat gauzatu nahian. Egoera honetan, zentzua izan dezakeen eztabaida bakarra oposizioak gizartearen osotasunarekin mugiarazi dezakeena eta mugiarazten ari dena da. Hau da, kalean, auzoetan… eta instituzioetatik ahalik eta urrunen geratzen diren foru eta asanbladatan. Obrak hemen daude. Agian, ikusitakoa ikusita, gure eskuekin egin genezakeen gauzarik baliagarriena molestatzea izango da, trabak sortzea, galeraz lepo jarri arte boikotatzera. Azken finean oposizio eraginkor bat sortzea, aurkitzen garen egoera pasibotik indibidual nahiz kolektiboki ekitea… Hau denak astintzen ez bazaitu, soilik gauza batzuk gogorarazi nahi dizkizugu: atzo Basauri-Galdakao tartearen obrak hasi behar zuen eta Ordizian Mariaratzeko suntsiketak segitzen du. Luko, Urbina etab. Herriei dagokienez, obrak aurrera doaz isilean. Halako triskantza basatia deskribatzeko hitzik ez dagoenez, inolako lotsarik gabe ezarritako dozena bat zutabe ikustera gonbidatzen zaituztegu. AHTren aurkako Bilboko Asanblada
Nerea | 2008-06-03
Lehenik eta behin, uste dut ez duzula ongi ulertu 4. mezua idatzi duenaren intentzioa (AHTaren prezioen gehiegikeriaz ari zela iruditzen zait...). Bigarren: ez dakit badakizun orografia zer den, baina ez zara Gaztelako lur lauak eta Euskal Herriko mendiak konparatzen arituko, ezta? Espainiako puntu askotan gertatu den bezala, EHkoa ez da adibide ezberdina: argi dago gutxi batzuen (=oligarkia) poltsikoak beteko dituen proiektua besterik ez dela AHTa (begiratu bestela Gaztelako lur batzuen jabeak eta Esperanza Aguirrek dituzten loturak. Aspaldi azaldu ziren hauek). Hirugarren, delako demokraziak EZ DU ESAN NAHI gobernuan daudenek nahi dutena egin dezaketenik, hori sinestarazi nahi digute. Demokrazia ez da gehiengoak nahi duena, denek adostu duguna baizik. AHTaren prozesua maltzurra ezezik oso interesatua da. Benetan Euskal Herriko buruzagiena lotsagarria da.
2008-06-03
Orain dela gutxi hasi dira kotxeak pasatzen, lehen geratuta zeuden eta trafikoa beste alde batetik bidaltzen ari ziren.
2008-06-03
nun dago moztuta???
2008-06-03
Trena egin ordez errepidea hobetu beharko litzateke. Orain ere beste istripu bat eta N-1 errepidea moztuta dago...
4.mezuari erantzuna | 2008-06-03
Ikusi dut zuk proposaturiko web-orria. Artikulua irakurri ondoren, AVEa inposatua izan da: ....denuncia el diputado Pere Macías (CiU). "El Gobierno ha optado por captar clientes para este trayecto Madrid-Barcelona: ofrece el AVE a los altos ejecutivos y deja en la cuneta a los humildes".... ...."El Estrella permitía viajar por 39,70 euros, frente a los 105 euros de la relación más barata en AVE", subraya..... HONELA ARRAZOITU NAHI DUZU JENDEAK HEMENDIK KANPO AHT_A ERABILTZEN DUELA, EARKI HABIL!!!!!
3. mezuari erantzuna | 2008-06-03
Informaziorik ez dute ematen (sasi informazioa bai), proposamenik ez dute onartzen,aldaketak??? NON BIZI ZARA????, Gure ordezkari asko inposatuak dira, adibidez Ordizian bertan, alkatea ez da herriak erabakitako alkatea, hala bai? Ah!!! agian herriaren borondatearen gainean Audientzi Nazionala egongo da. Hori da PNVko miserableek egiten dutena, AN erabakiak aprobetsatuz bere nahiak inposatu. Ez da kontsultarik egin, gizartearen nahia jakin nahi badute galde dezatela. AHTrik EZ!!!!
renfe | 2008-06-03
Ez, nik ere ez dut ezagutzen eta etorkizunean gutxiago izango dira: http://www.elpais.com/articulo/espana/Renfe/elimina/ultimo/tren/barato/Madrid/Barcelona/elpepuesp/20080531elpepinac_24/Tes
2008-06-03
AHTri aurka egiteko, informazioa eskatzeko, proposamenak egiteko, aldaketak, egin behar den edo ez den aztertzeko gizabidez egin behar dira eta erabakitzeko daude gure ordezkariak, herriaren ordezkariak. Batzuetan ez dute ez dute asmatuko guztiekin, baina gure ordezkariak dira. Guztien gainetik Euskal Herria SALBATU behar dutenak noren botoa dute? AHT trenean ibili behar denean hemendik kanpo ibiltzen ez denik ezagutzen al duzue? Nik ez.
2008-06-03
ASKATASUNA lotura guztietatik. Manipulaziotik, biolentziatik, gorrototik, harrokeritik ASKATU
2008-06-03
Lotu Euskal Herriari eta askatu indarkeri guztietatik
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Zementuarekin kateatutako bi lagunak, gaur, Mariaratzeko obren sarreran.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.