
2008-06-04 | 16:45:10
ATXILOKETA
AHTren aurkako martxan atxilotutako gaztearen kontrako epaiketa ezin izan da egin
Ertzaintzak egindako "akatsa" dela medio bertan behera geratu da, eta orain ohiko prozedurara pasa da kasua
Joan den maiatzaren 25ean Ordiziatik Mariaratzera egin zen AHTren aurkako martxaren ondoren atxilotutako gaztearen kontrako epaiketa bertan behera geratu da, akusatuaren abokatuak aditzera eman duenez. «Epaiketa bertan behera geratu da, edo hobe esanda, epaiketa egiterik ez da izan, berez, pasa den astean baitzen hitzordua», adierazi du.
AHT Gelditu! Elkarlanaren esanetan, epaiketa azkarren kasuan Ertzaintzak jakinarazten dio akusatuari eta haren abokatuari epaiketaren lekua, eguna eta ordua. Ertzaintzak egindako «akatsa» dela eta, ohiko prozedurara pasa da kasua. Abokatuak adierazi duenez, «erabat larria da Ertzaintzaren jokaera eta zitazioan akatsa egitea, baita gazteari ’agintaritzaren aurkako atentatua’ leporatzea ere». Hogei lagun bildu dira gaur goizean Tolosako epaitegiaren aurrean akusatuari babesa emateko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.