Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-06-19 | 17:49:42

Politika

EAE-ANVko alkateek diote AHTren kontrako jarrera «herri borondatean» oinarritzen dela

Lekuko moduan deklaratu dute gaur Itsasondo eta Legorretako alkateek, EAE-ANVren kontrako auzian.

Espainiako Auzitegi Nazionalean, ANV eta EHAKren kontra egiten ari diren epaiketan, lekuko moduan deklaratu dute gaur Itsasondo eta Legorretako alkateek. Fiskaltzak, AHTren kontra bi udal hauek agertu duten jarreraz galdetu dienean, proiektu honen kontrako jarrera «herri borondatean» oinarritzen dela adierazi dute. Hala, ukatu egin dute gai honen inguruan ETAren agindurik jaso dutenik. Fiskaltzaren arabera, AHTren kontrako kanpaina, «proiektuaren kontrako posizionamendu legitimotik, ETAk eta Batasunak bultzatutako mehatxu eta intimidazio jarreretara pasatu da». Hau guztia ukatu egin dute EAE-ANVko ordezkariek.

Iñaki Oiarbide Legorretako alkateak, «kezka» agertu du «tamaina honetako obra bategatik», eta proiektuaren kontrako jarrera berretsi du. Estatuaren abokatuak, Oiarbidek egindako adierazpen batzuk gogorarazi ditu. Bertan, «AHTa eta inposaketa gelditzeko ahal dugun guztia» egingo zutela zioen. Esaldiak, gazteleraz euskaraz baino zentzu gogorragoa duela esan eta hitz horiek «herriak pentsatzen duena» islatzen dutela azaldu du Oiarbidek.
Legorretakoaren ondoren, Xabier Iturriotz Itsasondoko alkateak ere deklaratu du Auzitegi Nazionalean. Bera ez dela ANVko militantea azaldu du, baina bere «karrera politikoan, Euskal Herritarrok eta EHAK» alderdietan aritu dela argitu du. «Itsasondo herri txikia da, eta lagun baten bitartez» sartu zela zerrendan esan du Iturriotzek.
Lekukotzen tartea bukatzeko, Tren Sozialaren Sarea plataformako hiru kidek ere deklaratu dute; EHNEko Helen Groome, ELA sindikatuko Julene Gabiola eta Aralar alderdiko Jon Andoni del Amo. Hirurek esan dutenez, ANV sare honetako parte da, eta bere planteamenduak eraman ditu udaletara.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa