
2008-06-24 | 14:17:19
Gizartea
Artizeko etxebizitzak Etxebideren bitartez esleituko dira
Babes ofizialeko 42 etxe egingo dira
Zumarragako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak Artiz auzoan egingo diren babes ofizialeko 42 etxebizitzen esleipena Etxebideren bitartez egitea adostu dute. 42 etxebizitza horietatik 21 berkokapenetarako erabiliko dira eta esleitu beharreko etxebizitzetatik honako kupoak erreserbatuko dira: bi etxebizitza behin betirako mugikortasun murriztua duen pertsona ezgaituentzat izango dira; 13 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko pertsonek osatutako bizikidetzako unitateentzat gordeko dira eta beste sei gainontzeko eskatzaileentzat. Lagapen erregimena jabetzakoa izango da eta iazko azaroaren 30a baino lehen Etxebiden erregistratutako eskariak hartuko dira kontuan.
Era berean, onartuak izateko eskatzaileek egiaztatu beharko dute 2006ko jardunaldian 9.000 euro eta 33.000 euro bitarteko urteko diru sarrera izan zutela. Mugikortasun edo adimen urritasuna duten pertsonen kasuan, gutxieneko 3.000 eurotako diru-sarrera egiaztatzearekin nahikoa izango da. Bukatzeko titularretako bat, gaurko data kontuan hartuta, gutxienez urte beteko antzinatasunarekin egon behar da erroldatuta Zumarragan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.