
2008-06-25 | 18:37:19
Gizartea
Bihar iluntzean emango dite hasiera San Pedro jaiei mutiloarrek
Patata Tortila Lehiaketa eta Toka Lehiaekta egingo dituzte
Mutiloarrak orain artean ondoko herrian, Seguran, ibili dira festan, baina behin Sanjoanak bukatuta euren txanda da orain. Bihar 19:30ean txerriaren jaitsiera eta kanpai jotzearekin emango diete hasiera San Pedro jaiei. Festak hasi eta segidan XI. Patata Tortila egingo dute. Bertan parte hartu nahi duenak Ostatun eman behar du izena. Lehiaketan prestatutako tortilak ondoren bertara gerturatzen diren guztien artean banatuko dituzte. Janari bultz egiteko berriz ardorik ez da faltako. Sabelak bete eta gero 20:00etan Toka Lehiaketa izango da herritar guztientzako. Lehiaketaren bukaeran gainera bi sari banatuko dituzte, bata gizonezko onenari emango diote eta bestea emakumezko onenari. Iluntze aldeko giroa Andonegi eta Ostolaza trikitilariek jarriko dute eta horrela emango diote bukaera biharko antolatutako egitarauari.
Aurreko urtetakoa betetzen bada behintzat Sagardo Dastaketa izango da jende gehien bilduko duena. Aurtengoa egiten duten XVI. aldia da eta urtetik urtera arrakasta gehiago duen ekitaldia da. Data hauetan eguraldia ere lagun izaten da normalean eta jendea sagardo freskoa edateko irrikan izaten da.
Aurten ere 26 sagardotegietako sagardoa probatzeko aukera dago ostiral arratsaldean. Edariarekin batera taloak eta pintxoak ere prestatuko dituzte, txorizo nahiz gaztarekin. Eta azken urteetan ohikoa izan den bezala oilasko errea jan ahal izango da ondoren.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.