
2008-07-01 | 19:21:08
Urtarriletik ekainera 62 edukiontzi erre dituzte Goierrin
Zaborraren eta birziklatzeko edukiontzien erreketak ugaritu egin dira asteburuetan
Aurtengo urtearen lehenengo sei hilabeteetan zaborraren eta birziklatzeko gaien 62 edukiontzi erre dituzte Goierrin. Aurreko urteetatik «nabarmen» igo dira erreketa kasuak, Sasietatik adierazi dutenez. «Ganberrokerian» egindako erreketak direla argitu dute Mankomunitatetik, eta sute gehienak asteburuetan gertatzen dira, ostiral eta larunbat gauena. Azkeneko kasua asteburu honetan izan da, Ordizian.
Erreketa gehienak Ordizian eta Beasainen izan dira, nahiz eta Goierri osoan gertatu diren; eta asteburuetako gauetan gehienbat. Sasietaren datuen arabera, 62 edukiontzietatik 21 Ordizian erre dituzte urtarriletik ekainera (%34), eta beste 17 Beasainen. Bi herri horietakoak ziren erretako 10 kontainerretik sei.
Gehienak papera biltzeko edukiontzi urdinak dira, 27; zabor arruntarenak 16, plastikoenak 9, beirarenak 9, eta
Sasietaren kalkuluen arabera 60.000 eurotik gora gastatu dira sei hilabetean erretako edukiontzien ordezkoak jartzen bakarrik. «Horri garbiketa orduak, peoien, kamioien eta langileen lan orduen kostua gehitu behar zaio», adierazi dute mankomunitatetik.
aimar | 2008-07-02
Zenbaitzuk, ingurugiroa ez errespetatzeaz gain, besteoi horren alde lan egiten ez digute uzten. Baina zer da hau? Ze kulpa dute edukinontzi horiek? Honen aurrean, onena norbaitek zerbait ikusiz gero salatzea da. Eta badut horientzako zigorrik onena: hilabete pare batean edukinontzi horiek garbitzen aritzea.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.