Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

2008-07-04 | 12:18:34

Udala

Anton Arbuluk Zumarragako alkate kargua utziko du bihar

Zumarragan udalbatzar berezia egingo dute kargua aldatzeko

Bihar (larunbata) goizeko bederatzietan Anton Arbuluk Zumarragako alkate kargua utziko du, Udalbatzar berezian. Uko egitea idatziz egin behar da eta Udalbatzak ezagutza akordioa hartu behar du bakarrik. Ondoren, legeak ezarritako epeen arabera, gaur egungo lehen alkateorde Mikel Serrano izango da jardunezko alkate hurrengo hamar egunetan. Epe hori igaro ondoren udalbatzar berezia deitu beharko du alkate berria hautatzeko. Arbulu azken bi legealditan izan da Zumarragako alkate, eta lehenago ere bete zuen kargua.

 

Jasotako erantzunak:

5

Iturgaiz | 2008-07-08

Argi dago, Arbuluk ETA/BATASUNA rekin paktachen suelako.

4

2008-07-06

Argi dago zergaitik utzi duen, naiz eta foro ofizialetan ez esan, beste batzuetan argi utzi du. Bota bazaituzte pasa zaitez talde mixtora!!

3

Amaia... | 2008-07-05

Nik ez nuen Antton bozkatu, baina irudipena dauket bere "destierroa" ez dala ona izango herriarentzat... ezta aldameneko herriarentzat ere... Hala ere, inork ez al du esan behar "benetan" zergatik uzten duen kargua?

2

Txikilikuatre | 2008-07-04

Mila ezker, Anton, zorte on !!!!.

1

Bixente kartoi | 2008-07-04

Zorionak Antón, herriak ez zaitu ahaztuko!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa