Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-07-09 | 15:47:29

Politika

Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu preso ordiziarrak aske geldituko dira gaur

Une batetik bestera utziko dute espetxea, bi presoek eta 3 urteko haien alabak

Baldintzapeko askatasunean aterako dira biak, gaur gaueko hamabiak baino lehen. Bi presoek eta 3 urteko haien alabak Valentziako espetxea utziko dute, eta Ordiziara iritsitakoan, ongietorria egingo diete senide eta lagunek.

 

Jasotako erantzunak:

20

2008-07-14

"Erahilketa babestea" zer da? Berriro ere esango dut: hemen askotan juzgatzen dena norbaiten sinpatia eta ustea izan ohi da. Nola izango da bada posible epaile batek inoren pentsamendua juzgatzea? Horri ez al zaio bada "azken epaia" esaten? Epaileak Jainkoa al dira? Juzga daitekeena ekintza da (hori baita azken finean FROGA); norbaitek pentsatzen duena ezin da juzgatu. Pentsatzea eta esatea gauza ezberdinak dira.Kontu zaila, beraz: erahilketaren alde dagoena kartzelan egon beharko litzatekeela esatea ez da inola ere zilegi: esateaz ala pentsatzeaz ari al gara?

19

2008-07-14

Edonoren erahilketa babesten duena, erahila izaten dena izaten dena, gartzelan egon behar da. ETA-k erahilketak burutzen ditu eta ondorioz talde hau babeste duen orok gartzelan egon behar du, inungo dudarik gabe.

18

2008-07-13

ongi etorri hirukote!!

17

izar | 2008-07-13

Aupa hirukote! Asko pozten naiz hemen zaretelako. Galdutakoa berreskuratzetik ez dago baina ekin gogotsu etorkizunari!! Muxu haundi bana!

16

jotajota | 2008-07-12

"Beste aldekoak" esaten duzun momentutik Alaitz eta Ibon alde jakin batean sartzen ari zara eta gogoratzen dizut absolbitu egin dituztela eta ez dituztela epaitu etakide izateagatik. Koherentzia norbere etxetik hasita. Ez daukat zuri ezer justifikatu beharrik. Era honetako komentarioei erantzuteko argudio bakarra hori izaten duzue, "beste aldera gertatzen denean nora begiratzen duzue?". Etengabe ari gara guztiok jolas berean. ETAk norbait hiltzen duenean batzuk isilik eta zerbait esatera behartzen badituzte, gainerkao hildakoak, torturak etab. ez salatzea aurpegiratzen dizuegu. Kasua bestelakoa denean, aldiz, zuek zarete ETAren hildakoak elkarrizketara ekartzen dituzuenak uneko gaia horrenik gabe aipatu ezin balitz bezala. Nik ez diot inori eskatzen torturak edo poliziak eraildakoak aipatzeko ETAk norbait hiltzen duenean. Eta zuk? Zuk zergatik ateratzen duzu gai hori beste zerbaiten inguruan hizketan ari garenean? Ez al daukazu argudio hoberik?

15

JOTAJOTAri | 2008-07-11

Galdera zuzen bat egingo nizuke gustora. Mingarritzat eta gizatasun faltatzat jotzen dituzu opinio batzuk, berdina pentsaltzen ahal duzu ekintzak beste aldekoak direnean? Horrelakoak esaten direnean minimo koerentzia eduki behar da alde bateko zein bestekoaz berdin opinatzeko

14

IZASKUN | 2008-07-11

Ongi etorri eta zorionak hirukote! Aspaldiko partez berri onak iritsi dira paraje hauetara. Muxu pilo bat eta besarkada bero bero bat!

13

Jon Baionatik | 2008-07-11

Ze ondo! Asko pozten naiz albisteaz! Besarkada handi handi bat familikoei! Ongi etorri pareja! Ordiziko festetan ikusiko gealakoan aiioooo!

12

justifikazione | 2008-07-11

90ko hamarkadan, ETA norbait hiltzen zuenean, zenbait jendek hori esaten zuen ere: algo habrá hecho.

11

jotajota | 2008-07-11

Batzutan benetan desiatzen dut zu bezelako jendeari tokatzea. Zu bezelako jendea eramatea, eta zoritxarrez askok eta askok sufritu dutenetik pasatzea. Ea behingoz konturatzen zareten Patxiren garaiko "algo habrá hecho" bezalakoak direla zuen komentarioak, mingarriak direla, eta gizatasunetik oso gutxi dutela. Nazka ematen didazue, ustelduta zaudete. Ongi etorri, hirukote.

10

JTOri | 2008-07-10

Oraindik "justizia" delakoan konfidantza duk/n? Lotsagarria dena 3 urtez kartzelan egotea frogarik gabe eta "ustezko"-etan oinarriturik besterik ez. Beti bezala inozentzia frogatu behar eta ez kulpabilitatea... JTO, hasi hadi irakurtzen La Razon ez den beste zerbait, mesedez!

9

Londrestik | 2008-07-10

Ongi etorri hirukote! 3 urte, baino azkenen etxen, familin babesen. muxu eta laster arte!

8

Lazkaotarra | 2008-07-10

J.T.O ri: Non bizi zara?? ez dittuztela espetxeratzen errurik ez dutenak? Faborez, txokari gutxiago esan. Zorionak eta Ongi etorri Alaitz, Ibon eta Intza!!

7

2008-07-10

aizu,J.T.O. ez al zea enteratu absolbituak izan zirela juizioan???

6

J.T.O. | 2008-07-10

Zergatik egon dira 2 hauek espetxean? Ez dute ezer egin, ala? Deliturik egiten ez duena ez dute espetxeratzen. Hori bai, ume hori libre egoteaz pozten naiz, ez du errurik gaixoak.

5

Flandesetik | 2008-07-10

Aupa zuek! Egongo gara festetan!

4

Bat Gehio | 2008-07-10

Bikote bat bahitu lau urtez eta hirukote bat itzuli herrira aske! Besarkada haundi bat Bartzelonatik!

3

2008-07-09

Aupa eta ongi etorri berriz ere Euskal Herrira, Ordiziara!!! Besakarda iraultzaie bat zuei eta gainontzeko guztiei!!

2

Ataundarra | 2008-07-09

ZORIONAK ATAUNDIK.... ASPALDIKO PARTEZ NOTIZI ON BAT.

1

ordiziarra | 2008-07-09

Aupa bikote! muxu handi-handi-handi bat biontzat, alabarentzat eta familia guztiarentzat! GAIR DENOK ORDIZIARA!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa