
2008-07-15 | 17:48:19
POLITIKA
Iturriotz eta Urrestarazu errugabeak direla berretsi du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Nazionalak iaz hartutako erabakiarekin bat egin du, bi ordiziarrak ia lau urtez preso eduki ondoren
Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik atera ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du.
Iturriotzek eta Urrestarazuk polizien aurrean egindako deklarazioetan oinarritu zen Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza bi ordiziarrak ETArekin harremana zutela frogatzeko. Auzitegi Nazionalean, berriz, torturapean egindako deklarazioak izan zirela adierazi zuten biek. Epaileak ez zuen Iturriotz eta Urrestarazu zigortzeko frogarik aurkitu eta absolbitu egin zituen. Erabaki horrekin egin du bat orain Auzitegi Gorenak.
BESTE SUMARIO BAT
Iņaki Dubreuil Ordiziako PSE-EEren zinegotziaren aurka 2001. urtean Martutene auzoan egindako atentatuan ETAri laguntzeaz akusatu zituzten Iturriotz eta Urrestarazu. Sumario horretatik libre geratu arren, Auzitegi Nazionalak irekitako beste sumario batean auzipetuta daude biak.
Anonimo | 2008-07-19
Faxistak kanpora
2008-07-16
barre egiteko gogoz zaudela?? ni ere bai.egun guztia daramat zutaz parrez!!JA,JA,JA,JA
1.MEZUARI | 2008-07-16
Kerella bat jar ezazu Auzitegi Nazionalean, esanez parrezka zeudela uztaileko egun horretan. Agian kaso egingo dizute. Noiztik da delitua barre egitea ? Gehiago esanda, zuk barregura duzunean, zer jartzen zara pentsatuz ea munduko lekuren batean zeozer dagoen eta ezin duzula barrerik egin. Benga, Benga,!!!! Zuk egindako akusazioak (ez dakit kristalezko bolaren bat duzun edo zer, baina Auzitegi Nazionalak baino gehiago dakizun, jaungoikoaren pareko horrek) delitu zantzu gehiago dute zuk diozun bi horiek eginiko barreak baino. Zuk ematen didazu niri barregura!!!!JAJAJAJA
tipo bat | 2008-07-16
zorionak berriro etxean izateagatik euskal presoak eta iheslariak etxera
2008-07-16
BIAK BARRURA JARRI DUEN HORRI:EA ZU SARTZEN ZAITUZTEN ETA BERTAN USTELTZEN ZAREN!!!
askatu | 2008-07-16
zorionak berriro etxean izateagatik, ibon, alaitz eta intza. biak barrura idatzi duenari berriz, zu bezalakoak hobe espainiako espetxeetan!!! faxista.
Biak barrura | 2008-07-16
Denok dakigu bi hauek errudunak direla eta espero dut, lehenbailehen, berriro barruan ikustea. Ordiziar askoren samina besterik ez dute sortu eta. Isidro Usabiagaren urteurrenean ez nituzke berriro kalean ikusi nahiko. Isidro akabatu zuten egunean barrezka ikusi nituen, orain besteok barre egiteko gogoz gaude.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.