
2008-07-17 | 14:49:34
Ekonomia
TTT Goikoko langileek hilabetea egin dute greban
Zuzendaritzaren negozioaziorako malgutasun eza salatu dute
Zumarragako Argixao Industrialdean dagoen TTT Goiko enpresako langileek hilabete bat egin dute greban. Lanuztea ekainaren 17an hasi zen lan hitzarmenaren negoziazioa «bloqueatuta» zegoela eta baina gaur prentsaurrekoan berriro gogorarazi dutenez, «greban hasi eta gainera aldi baterako kontratua zuen langile bat kaleratu zuten». Langileen delegatu eta ELAko ordezkariek adierazitakoaren arabera, greban 24 egun egin arte ez dugu buruzagitzatik erantzunik jaso, uztailaren 10ra arte.
Langileen arabera, «zuzendaritzaren aldetik langileok negoziazioa ezeztatu dugula da argumentua, baina egia esan, gu egunero hemen izan gara, enpresa aurrean eta gerenteari ez diogu gurekin harremanetan jartzeko asmo izpirik ere ikusi».
Langileek aditzera eman dutenez, «gerenteak bere autoritatea zuzenean erasotzen duen zerbait bezala ikusten du greba hau, ez hainbat eskubide eta baldintza hobetzeko bidea bezala. Uste dugu harrotasun kutsua duela gai honek. Eta guk argi utzi nahi dugu hau ez dela gatazka pertsonala, negoziazioa baizik. Eta aldaketarik somatzen ez badugu grebarekin jarraituko dugula».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.