Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko urriak 12, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-07-22 | 18:48:11

Zumarragako gerontologiko berrian adinekoak sartzen ostegunean hasiko dira

Aldaketa «pausoz pauso» egingo da datozen egunetan, lehenbizi udal geriatrikoan dauden adinekoekin hasita

Zumarragako Faustino Orbegozo udal geriatrikoan dauden adinekoak gerontologiko berrira aldatzen ostegunean bertan hasiko dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez. «Aldaketa pausoz pauso egingo da, eta gutxienez bi egun eramango ditu. Lehenengo gaur egungo geriatrikoan daudenekin hasiko gara, grebaren ondorioz Lazkaora lekualdatzea eskatu zutenekin ere bai, eta ondoren itxaron-zerrendan daudenen txanda hasiko da», zehaztu dute.

Zumarragako Ospitalaren ondoan dago gerontologikoa, Argixao egoitza du izena, eta 110 pertsonarentzako lekua du. Logela guztiak banakakoak dira eta kanpoaldera ematen dute. Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan emango dute. Egoitzaren eremua hainbat modulutan zatituta dago, eta adinekoak egoeraren arabera sailkatuko dituzte.
Psikogeriatriako 30 toki zango ditu, hau da, dementzia arazoak eta portaeran desorekaren bat duten adinekoentzat zerbitzu berezia.
2006ko urriaren 25ean jarri zuten gerontologikoaren lehen harria. ?7.443.030 euro kostatu da, eta Gerozerlan enpresak kudeatuko du zerbitzua hurrengo 40 urtetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa