
2008-07-26 | 13:31:26
Bi pertsona atxilotu dituzte Legorretan 10 kokaina papelinarekin
25 urteko gizonezkoa eta 21 urteko emakumezkoa dira atxilotuak
Atzo arratsaldean E.M.V.R. 25 urteko gizonezkoa eta Y.M.F. 21eko emakumezkoa atxilotu zituen Ertzaintzak Legorretan. Kokaina papelinak atzeman zizkieten identifikatzera joandakoan, eta osasun publikoaren kontrako delitua egotzita biak atxilotu zituzten. Gaur pasatuko dira Tolosako epailearen aurretik.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez ikerketa lehenagotik zegoen hasita, atxilotutako gizonezkoak droga banatzen zuen susmoa hartuta. Iturri horren arabera, Ordiziatik Legorretara joaten zen, eta han emakumezkoarekin biltzen zen, toki desberdinetan. Atzo San Migel auzoan atxilotu zituzten.
Atxiloketaren unean 10 kokaina papelina zituen ustsezko trafikatzaileak kotxearen barruan. Epaile-baimenarekin gizonezkoaren etxea miatu ondoren hauts zurizko substantzia baten 250 gramo topatu zituzten, "ustez droga mozteko erabiltzen dena", eta jaurtigairik gabeko pistola bat, fogeokoa.
Tolosako auzitegiaren esku utziko dituzte gaur bi atxilotuak.
aimar | 2008-07-30
Ordiziko festetaz ai nitzen. Drogaik ikusi eztet ein, baino drogauta dijon jendea barra barra. Hoik etzijozten mozkorrak. Ta bildurra emateit, zenbait jende daoneko burutik ikuttuta geatzen ai da asuntokatik, ta gazte jendez ai naiz. Eztait, inpotentzia sartze zat holako kasukin...
2008-07-29
Ba nik ikusten detela hemen politikan arazoa bigarren komentarion sartu due, ta esango nuke ez dala ezker abertzalekoa edo haren jarraitzailea. Alkatei buruz ezer gutxi esan daiteke, lehenengo Alaitz eta Ibonen bazkarirako mahairik utzi ez eta gero hau. Gainera hasieratik ibili ziren aurpegia garbitu nahiean mahairik ez uzteko, gazte egunean ez zirela itzuli eta horrelakoak esanez. Behintzet gauzak lasai esan ditzatela eta ez daitezela euren ekintzez lotsatu. Penagarria.
EZKER ABERTZALEA ETA DROGAK | 2008-07-29
Ikusten ari neok hipokrita asko dagoela foro honetan,beti bezela politika gaiak sartzen dabiltza ezker abertzalekoak baina hauei kosta egiten zaie ulertzea arazo politiko baino askoz ere arazo latzagoa dela drogaren arazoa, ikustea besterik ez dago nola dauden PROIECTO HOMBRE izeneko lekuak gaztez beteta eta horren aurrean ezker abertzaleak zerbait gehiago egin beharko luke, adibidez beraien herriko edo gaztetxetan porro bat erretzen ari denari galerazi erretzea zeren beti bezela porrak erretzen hasten den gazteak kokaina edo heroinarekin bukatzen du normalean
peche | 2008-07-28
Horrelako atxiloketa faltxuekin konponduko delakoan ala? aurrekoak dioen bezala herriak droga nahi du, eta botereak beti emango dio ixildu dadin eta ez dadin kalean borrokan aritu. Beraz, herria, tabernak eta drogak, denak bat, eta ez jakin-huste horrek esan den bezala. Eskerrik asko alkate agurgarria aurten eragindako festa oztopo gabekoengatik.
2008-07-28
Nongo festak leortakok eo ordizikoak?
aimar | 2008-07-28
Beti bezela politikakin bukatzen deu. Hau drogan inguruko albiste bat da ta horren ingurun hitzein beharko genduke hemen. Ni re kezkauta nau asuntokin, festatan komunek a tope ibili die droga asuntokin.
ERTZAINEN JIPOIA IKUSI ZUEN HERRITAR BAT | 2008-07-28
Ordizian izan ziren istiluei buruz, bertan zeuden udaltzainek imposaturiko alkateari esan zioten ertzaintzari ez deitzeko , baina honek, bere harrotasuna erakutsiz, ertzainak bidali zituen bertan zeuden DENAK, errudumak izan ala ez jipoitzera. Hola konpondu nahi badu berak eta bere alderdiak sorturiko tentsioa, .... EZ ZARETE URRUTIRA IRITSIKO:
2008-07-26
Nork nori sartu dio pozoina? Ordizian aldarrikapenak egiten ari ziren herritar horiek edo karga polizia eta egurra ematen duten horiek?? Drogekin kezkaturik egon beharko genuke, larria baita egoera. Baina larriagoa da politikoek zein euren "segurtasun indarrek" arlo horretan betetzen duten papela. Ene ustez horiek dira hemen droga han eta hemen denon eskura izatea ahalbidetzen dutenak. Gazte eta noraezean dabiltzanen kontura ari dira herri honetako politiko eta poliziak patrikak betetzen.
2008-07-26
Ni ere nazkatuta nago beste gauza batzuekin. Adibidez, zer dela eta gazte batzuk hasten dira Ordiziako festetan alkatea eta beste zinegotzien aurka kristorenak esaten eta egiten? Nork sartu die pozoia? Jakin dezatela kokaina bezain arriskutsua dela.
2008-07-26
Nazkatuta eta kezkatuta nago gaur egungo gazteriarekin, badirudi kokaina raia bat sartzea gauza normaltzat hartzen duela gaurko gazteriak, nik aholku hau emango nieke, joan daitezela PROIECTO HOMBRE izeneko leku batera eta ikusiko dute drogatik irten nahiean dabiltzan gaztez beteta daudela.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.