
2008-09-03 | 15:23:15
Gizartea
Larunbatetik aurrera ospatuko dituzte Liernin Andra Mari jaiak
Igandean XXVII. Lierniko Txirrindulari proba jokatuko da
Lierniko Andra Mari jaiak ere ate joka datoz jada. Larunbatean ume jolasak eta auzo afariarekin emango diote hasiera egitarauari. Afarirako izena emateko Mujika jatetxera bertara jo behar dute interesatuek. Jan gozoaz gainera trikitixa doinurik ere ez da faltako ondorenean, goizaldera arte. Horretaz Garikoitz Lizarraga eta Iņaki Larraņaga arduratuko dira
Igandean antolatutako ekitaldirik garrantzitsuenen artean dago XXVII. Lierniko Txirrindulari proba. Gazte mailan jokatuko den proba hori Lierniko Txirrindulari elkarteak antolatuko du.
Probak bi zati izango ditu. Lehenengoan inguruko herrietan zehar 60 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulari gazteek. Bigarren proba berriz erlojupekoa izango da eta Seguratik Liernira bitartean jokatuko dute.
Arratsalde partean bestalde herri kirol saioa izango da. Idi probetan parte hartuko dute Patxi Aranberri, Egoitz Armaolea eta Imanol Retegik.
Andonegi eta Ostolaza trikitilariek musika jarriko dute arratsalde partean 18:30etik aurrera eta iluntzean herri kirol saioaren ondoren hasita.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.