Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-09-05 | 15:02:29

TURISMOA

Goierri behea eta Tolosaldea elkar hartuta ariko dira aurrerantzean turismo alorrean

Dinamizazioan eta promozioan ekimen bateratuak egiteko hitzarmena sinatu dute bi euskaldeetako ordezkariek

Natura, kultura, gastronomia eta lasaitasuna turismoaren bidez bateratzeko helburu duen hitzarmena sinatu dute Goierri beheak eta Tolosaldeak. Turismo arloko antolakuntza, dinamizazio eta promoziorako ekintza bateratuak egingo dituzte bi eskualdeek aurrerantzean, turismoaren arloan «elkarlanaren eredu» izateko. Urtaroka egingo dituzte kanpaina horiek: udazkenean gastronomiari helduko diote, neguan sagardotegi garaiari, udaberriaren naturari eta udan kultura eta tradizioari.

Larraizko (Abaltzisketa) Larraitz-Gain egin dute gaur goizean bi eskualdeetako ordezkariek hitzarmena sinatzeko ekitaldia. Patxi Plazaola Beasaingo alkate eta Goiturreko lehendakariak, Jokin Bildarratz Tolosako alkate eta Tolosaldeko garapen agentziako ordezkariak aurkeztu eta sinatu dituzte akordioaren edukiak. Haiekin batera, Koro Garmendia Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordea eta Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Turismo diputatua izan dira.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa