Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2008-09-10 | 10:03:22

Ordizia, Euskal Herriko nekazaritzaren plaza bihurtuko da gaur

Ganadu, fruta eta barazki, gazta eta perretxiko lehiaketak jokatuko dira goizean zehar

Goizeko hamarretatik aurrera irekiko dituzte Ordiziako plaza eta kale ugaritan salpostuak eta erakus-mahaiak. Aparte azoka egingo da gaur, Euskal Jaien barruan asteazkenarekin burutzen den feria erraldoia. Ganadu erakusketa eta lehiaketa, fruta eta barazkiena, perretxiko motak ezagutzeko gunea, gazta postuak... denetarik ikusi ahalko da goiz-eguerdian.

Gaurko egitarauan hainbat ekitaldi daude zehaztuta, azokaren ohiko giroa aberastuko dutenak. Arratsaldean kirolek hartuko dute txanda, pilotak eta herri-kirolek.

09:00etan, Goiz eresia Ordiziako txistularien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.

10:00etan, gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak)

Goizean: Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa” argitalpena banatuko da. Tokia: Joxe Miel Barandiaren enparantza.

12:00etan, Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.

12:30etan, Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.

13:00ean, Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.

17:30ean, Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak:

1.Partida: Mendizabal-Oteiza / Olaetxea-Escudero
2.Partida: Bengoetxea VI-Begino / Olaizaola II-Beloki

19:30ean, Jose Migel Barandiaran plazan, “Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2008. Aizkolariak: Floren Nazabal , Jose Mari Olasagasti eta Angel Arrospide. Harrijasotzailea: Mieltxo Saralegi.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

Lege Informazioa