
2008-09-16 | 12:34:29
Legez kanporatu duten EAE-ANV alderdiak lau alkatetza eta 33 zinegotzi lortu zituen Goierrin
2007ko udal hauteskundeetan 8.626 boto jaso zituen, eta 16 herritan aurkeztu zituen zerrendak
Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi du Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV) alderdia. 1930ean sortutako alderdi hori desegiteko agindua eman du, Estatuaren abokatuak eta fiskalak egindako eskaerak onartuz. Batasunari laguntza eta sostegu politiko-instituzionala ematea, eta Batasunarekin lotura finantzario-ekonomikoa izatea argudiatu du auzitegiak. Goierrin lau alkatetza lortu zituen EAE-ANVk (Legazpi, Urretxu, Legorreta eta Itsasondo), eta iazko udal hauteskundeetan 8.626 boto batu zituen Goierrin aurkeztu zituen 16 herritako zerrendetan.
Jarduera etenda zeukan EAE-ANV lehenagotik, eta gaurko epaiarekin alderdiaren egitura desegiteko agindu dio Espainiako Auzitegi Gorenak. Udaletan lortu zituen alkatetzak eta baliogabetu gabeko zinegotzi karguak mantendu ahalko dira, pertsonalak baitira eta ez alderdiarenak.
Hala, Goierrin 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan jaso zituen 8.626 botoek guztira 58 zinegotzi izendatzeko modua eman zioten. Goierriko 22 herrietatik 16tan aurkeztu zituen alderdiak zerrendak. Horietatik zazpi baliogabetu egin zizkioten (Ataun, Beasain, Lazkao, Ordizia, Segura, Zaldibia eta Zumarragakoak).
Boto kopuruaren arabera denera 58 zinegotzi bazegozkion, 33k hartu zuten soilik kargua, baliogabetu ez zizkioten bederatzi zerrendatakoak. Itsasondon (7 zinegotzi), Legazpin (3), Legorretan (5) eta Urretxun (4) alkatetza lortu zuen EAEk, eta zinegotziak Idiazabalen (4), Zegaman (4), Ormaiztegin (3), Olaberrian (2) eta Gabirian (1).
EUSKAL HERRITIK | 2008-09-17
Elkartasunak ez du mugarik izan behar injustizien aurrean. Bi begi ditugu, eta beti bat ixteko joera izaten dugu. Elkartauna beraz, EAEkoei eta atzo atentatu saiakera sufritu zutenei.
Flandesetik | 2008-09-16
Nazioarteko elkartasuna EAE-rekin!
40 urte, oraingoan gutxiagorekin | 2008-09-16
Frankok 36ko altxamendu faxistaren ostetik ANV legez kanpo utzi zuen. Orain, Zapaterok 2008ko altxamendu "demokratikoarekin" ANV legez kanpo utzi du. Egoerak egoera Euskal Herriak beti egin du aurrera, ezker abertzaleak beti egin du aurrera eta orain ere egingo du aurrera bere lanean. 2007ko maiatzean epaitu zuen ANV Euskal Herriak, zilegitasun osoa emanez jarduera politikoan gure herriaren alde lan egiteko. Hori ezin izanen du inork ukatu.
2008-09-16
Hik ondo ikusten al duk ia 80 urte dituen alderdi bat legez kanpo uztea politika egiteagatik eta nazio eraikuntzan aritzeagatik?
JOXEMIEL | 2008-09-16
Herri honetan pakea lortzeko aukera bakarra ETA erakunde armatuak biolentzia uztea da, hor egiten duen unean ANV alderdia legeztatua izango da.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.