
2008-09-17 | 11:08:13
POLITIKA. AAM AUZIA
Irastortza baldintzapean aske uzteko eta Olano berehala espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak
Olanori 10 urte kartzela zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak eta 8 urtekoa Irastortzari
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auzian epaitu eta zortzi urteko kartzela jarri dioten Ainhoa Irastortza ordiziarra baldintzapean aske uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburu Javier Zaragozak. Lehen ere lau urtean preso egona da Irastortza auzi beragatik. Joan Mari Olano gaintzarra, berriz, berehalako espetxeratzeko agindu du Zaragoza fiskalburuak, "ihes egiteko arriskua" dagoela argudiatuta.
Gaur goizean irakurri diete Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 24 ordezkariri epaiaren erabakia Madrilen. Hiru kideri 10na urteko kartzela zigorra jarri diela adierazi du Teresa Palacios epaile buruak, tartean Joan Mari Olano gaintzarrarentzat; eta beste 18ri 8na urtekoak, tartean Ainhoa Irastortza ordiziarrari. Hiru kide absolbitu egin dituzte. Gestorak eta AAM desegintzat jo ditu epaiak.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera AAM eta Gestoretan lanean aritu direnak "ETAko kide" dira, eta 8tik 10 urtera bitarteko zigorrak jarri dizkiete 21 laguni. Auziaren hasieran 27 ziren akusatuak, eta horietatik sei absolbitu dituzte (gaur hiru).
Joan Mari Olano bozeramailearen kasuan fiskalak 13 urteko kartzela zigor eskaera egin zuen. 10 urteko zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Ainhoa Irastortzaren kasuan 10 urteko zigorra eskatzen zuen akusazioak, eta 8 urteko espetxealdia jarri diote.
JOXEMIEL | 2008-09-18
ETA erakunde armatuaren biolentziarik ez, alderdi politikoen ilegalizaziorik ez,torturarik ez, presoen sakabanaketarik ez,kale borrokarik ez.Garbi ikusten denez biolentzia mota guztien aurka nago ea noiz entzuten duan gauza bera EZKER ABERTZALETIK,hori gertatzen den unean ziur egon herri honetara pakea helduko dela Euskal presoak kalean ikusiko ditugula eta alderdi politiko guztien artean politika egiteko aukera egongo da ilegalizaziorik gabe.
OAAM | 2008-09-17
Beti bazterrak nasten. Zeren ingurun datza berri honek?Atzoko atentatu saiakeran edo bi goierritarrek izandako auziaren inguruan? ETA egongo ez balitz auzia bere horretan jarraituko luke. Edo bi goierritar hauek atzoko atentatuaren inguruan epaitu al dituzte? Hau ikusten ez dona AUTISTA galanta Joxemiel!!
Pello | 2008-09-17
Eta bi ekintzen kontra gaudenok batzuenak eta besteenak jasan behar nal ditugu? Bada garaia ETArik eta ilegalizazio eta antzeko estrategia zapaltzailerik gabe bizitzeko. Justifikatzen segitzen dugun bitartean... Begia begi truk, denok itsutuko gaituk!
Martin | 2008-09-17
Hi bai haizela autista Joxemiel! Hik ze uste dek, batzuk gerra estrategi hontan gogor eta tematuta segitzen duen bitarten, bestek ipurdie zupatzea jungo diela? Ikusi nahi ez dona baino itxugoik...
JOXEMIEL | 2008-09-17
Badirudi ezker abertzaleko kideak AUTISTAK direla, ez al dakizue atzo ETA erakunde armartua polizi bat erahiltzen saiatu zela,zuen esku dag aukera,politika edo bonbak baina 2 gauzak batera ez.
2008-09-17
Eutsi gogor! Salbuespen egoerari Stop!
OAAM | 2008-09-17
Gaur atsaldeko 8etan herri batzarra eta mobilizazioa ordiziako plazan. Audientzi nazionala, Sententzia....EZ DITUGU ONARTZEN!!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.