Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 3, Asteazkena

Harpidetu zaitez!

2008-09-17 | 15:28:05

Politika

PSE-EEk EArekin osatu du udal gobernu berria Zumarragan

EB-Berdeak taldearekin osatutako aurreko gobernua apurtutzat eman zuen atzo EBko Ropero zinegotziak osoko bilkuraren aurretik

Udal gobernu berria osatu dute Zumarragan PSE-EEk eta EAk. Aurrerantzean gobernu batzar berria edukiko du udalak, kide hauek osatua: Fernando Fariņas (PSE-EE), Ricardo Lozano (PSE-EE), Arantxa Gonzalez (PSE-EE), Eduardo Navarro (PSE-EE) eta Ikerne Badiola (EA).

Atzoko ez ohiko osoko bilkurak luze jo zuen Zumarragan. Anton Arbulu PSE-EEko alkate ohiak bere kargua utzi zuenean, uztailean, alkate bezala batzar guztietako lehendakaria zen, eta batzarrak desegin eta berriz osatu zitzaken Mikel Serrano alkate berriak edo ez. Atzoko bilkuran adierazi zuenez negoziazioak hasi zituen udalbatzako beste alderdiekin udal gobernu berria osatzeko asmoz. Negoziazio horietatik atera da, atzo Serranok adierazitakoari jarraiki, PSE-EEk eta EAk osatu duten udal gobernua. Gobernukidea aldatu du, horrenbestez, PSE-EEk, oraintsu arte Ezker Batua-Berdeekin baitzuen akordioa.

Gobernu batzar berriaren kideak ondoko zinegotziak dira: Fernando Fariņas (PSE-EE), Ricardo Lozano (PSE-EE), Arantxa Gonzalez (PSE-EE), Eduardo Navarro (PSE-EE) eta Ikerne Badiola (EA).

Anton Arbuluk legealdia hasi zenean EB-Berdeak taldearekin osatu zuen gobernua. EB-Berdeak alderdiko ordezkariek atzo, osoko bilkuraren aurretik, egindako agerraldian gobernuan egoteko adostutako hitzarmena apurtutzat eman zuten.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa