Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-09-19 | 09:57:23

Kultura

Lazkaoko Areria kulturguneak ostegunean irekiko ditu ateak

Inaugurazio ofizialaz gain, bisitaldiak eta jaialdi bat ere antolatu dituzte

Bi urteko eraikuntza lanen ondoren, ateak irekitzeko prest dago Lazkaoko Areria kulturgunea. 358 lagunentzako tokia duen antzokia eta dantza zein musika ikasteko aretoak izango ditu eraikin berriak. Datorren ostegunean egingo dute inaugurazio ekitaldi ofiziala. Arratsaldean berriz, herritarrek eraikina barrutik ikusteko aukera izango dute. Ostiralean, herriko kultur talde ezberdinek osatutako jaialdia eskainiko dute.

Lazkaoko kultur eskaintzaren bilgune izan nahi duen Areria kulturgune berria ateak irekitzeko prest dago, bi urte iraun duten eraikuntza lanen ondoren. Bi mila metro koadroko eraikin honek, hainbat funtzio beteko ditu; izan ere, zine eta antzoki lana egiteaz gainera, Lazkaoko kultur taldeentzako biltoki ere izango da, musikari eta dantzarientzako aretoak ere hartuko baititu bere baitan. Datorren ostegunean egingo dute kulturgunearen irekiera ekitaldia eta herritarrentzako bisitaldiez gain, Lazkaoko kultur taldeek osatu duten ikuskizun bat ere izango da gaur zortzi.
Kultur mundurako erreferentzia izateaz gain, arkitektonikoki ere eraikin berezia egin nahi izan dute. Jose Manuel Elizegi arkitektoak egin du diseinua. Berak azaldu duenez, «antzokia kaxa baten moduan planteatu dugu, eta hau beste kaxa handiago baten barruan dago, bigarren azal bat bailitzan». Kaxa hori beiraz estalitako base baten gainean dago. «Argiak piztu eta kristal guztiak iluminatzen direnean, eraikinak grabitate faltaren sentsazioa ematen du, airean balego bezala». Bigarren azal hau, kanpoaldekoa, arbelez eta kristalez estali dute. Elizegiren hitzetan, kristalak «eraikina ingurunearekin integratzen du». Izan ere, barrualdetik begiratuta, alde batean parkea eta herrigunea ikusi daitezke; bestean berriz, San Prudentzio ermita, atzean Txindoki duela, «bista paregabea» osatuz arkitektoaren hitzetan.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Lazkaoko Areria kulturguneak ostegunean irekiko ditu ateak

Areria kulturgunearen sarrera.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa