
2008-09-19 | 10:07:39
Politika
AAMren kontrako epaiketa salatzeko mobilizazioak deitu dituzte gaurko
Iluntzeko 20:00etan manifestazioa egingo dute Ordiziako kaleetan
Egunotan AAMren eta EAE-ANVren kontra epaitegietan hartutako erabakiak salatzeko, mobilizazioak deitu dituzte gaur iluntzerako. Goierriko ezker abertzaleko hainbat ordezkarik agerraldia egin zuten atzo; euren hitzetan, "hilabete hauetan ikusitako zirkoa, epai politiko bati apaindu juridikoa emateko saiakera besterik ez da izan". Hau dela eta, "Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoerari amaiera emateko asmoz", eskualde mailako manifestazioa egingo dute gaur iluntzeko 20:00etan, Ordiziako plaza nagusitik abiatuta. Goierritarrei manifestazioan eta aurrerantzean deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.
Iker | 2008-09-19
Bale. Zeren aurka zauden garbi dago. Onargarria guztiz. Eta zeren alde zaude? Zerbait eraiki, egin, sortu, piztu, asmatu... nahi duzu? Aste honetako albisteetako sujetuak uste dut zerbaiten alde ari zirela (nahiz denei ez gustatu), ez ezeren/inoren kontra. Beraz, zerbait egiten ari direnen aurka hasten direnean, zer egin? Hortxe dago, nire ustez, arazoaren kakoa. Aurka egotearekin bakarrik ez da sekula ezer aurreratzen. Egin egin behar da hemen.
JOXEMIEL | 2008-09-19
ETA talde armatuaren biolentziaren aurka nago,presoek jasaten dituzten torturen aurka nago,kale borrokaren aurka nago, EHAK alderdiaren ilegalizazioaren aurka nago, nik orain idatzi dudan guzti honen aurka egoten diren unean ezker abertzaleko kideak iritsiko da herri honetara pakea eta horrekin ikusiko dugu Euskal Herri bat presorik gabe eta alderdi politiko ilegalizaturik gabe.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.