
2008-09-19 | 20:42:43
Politika
"Estatuaren jazarpena salatzeko" manifestazio jendetsua egin dute Ordizian
Ehunka lagunek erantzun diote ezker abertzaleak egindako deiari
Goierriko ezker abertzaleko hainbat ordezkarik egindako deiari erantzunez, ehunka lagun bildu dira Ordiziako kaleetan. Aste honetan Espainiako Auzitegi Gorenak AAMren eta EAE-ANVren kontra hartutako erabakiak salatu nahi izan dituzte protesta honekin. "Euskal Herriak askatasuna behar du" lema zeraman pankartaren atzean, Ordiziako plazatik abiatu eta herria zeharkatu zuten ehundik gora lagunek. Ezker Abertzaleko ordezkariek azaldu zutenez, «estatuaren jazarpena salatzen eta elkartasuna eskaintzen» segiko dute aurrerantzean ere.
aimar | 2008-09-21
Nik etxetik ikusi nun manifestaldie ta 500 bat pertsona bazijozela iruitu ziten, azken urteotan eztet horrenbesteko jendea ikusi Ordiziko manifa baten, festatako AHT-ren aurkako beste manifan izan ezik. Han ere bazihon jende dexente.
Flipping | 2008-09-21
Ta ze egin behar due zure ustez, zentxurau? Estali? Ezkutau, beste medio batzuk eiten duen bezela? Nik ez dakit zu ze mundutan bizi zean, baino egunkari eta telebista guztitan atea die egunotan ezker abertzalen prentsaurreko ta mobilizaziok. Horik ez ateatzea zentsura izango litzeke. Ah, ta hurrena Ordizi eo Beasingo alkatea hitzan ikusten dezunen, galdetu iozu zure bururi ea beste albisteik ez daun.
hitza | 2008-09-20
HITZa-ko langileei eskatuko nieke ezker abertzalearen hainbeste berri ez ematea! Badirudi beste berririk ez dagoela?
Ander | 2008-09-20
Matematika eztakit, baino irakurtzen behintzet ikasi beharko zenduke. Nun kristo jartzen du ehun? Nik "ehunka" (alegia cientos) irakurri det. Ta hori gaur egun Goierrin, manifestazio jendetsue da, batzuri izurratzen badiere.
2008-09-20
Antolatzaileek 450 bildu zirela esan dute. 450=lau katu? Eskola nazionaletara bueltatu beharko naiz "benetako" matematika ikasteko.
manifestazio jendetsua | 2008-09-19
100 = JENDETSUA??? Ikastolara bueltatu beharko naiz matematika berri hauek ikasteko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Manifestazioa, gaur iluntzean.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.