Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-09-22 | 17:38:31

Gizartea

Jende asko bildu du Zerainen azoka ekologikoak

Aurten protagonismoa sagardoak izan du

Eguraldia lagun zela, jende ugari bildu zuen Zerainen egiten den Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XIV. Azokak eta horrenbestez, pozik dira antolatzaileak. Aurten azokako protagonista sagardoa izan zen eta Zerainen bildutakoek goizean hasita sagarrak idiekin nola garraiatzen zituzten ikusi ahal izan zuten. Sagardo-sagarren eta zenbait tresnen erakusketaz gozatzearekin batera bi sagardo ekologiko desberdin ere dastatu ahal izan zituen jendeak. Barrikagile batek bestalde sagardoa gordetzeko barrikak nola egiten diren erakutsi zien.

Plazan jarrita zeuden postuetan hainbat produktu ekologiko ikusi eta erosi ahal izan ziren arratsaldeko ordubiak bitartean. Antolatzaileen hitzetan salmentak onak izan ziren.
Tailerren arrakasta ere urtetik urtera errepikatu egiten da. Aitziber Makazagak Aldabe Kooperatibako kideak jakitera eman digunez museo etnografikoak eta Aizpita Adieraztegiak ere bisitari kopuru handia izan zuten. Alde horretatik ere balorazioa ona da.
Arratsaldean, 18:30ean hasita, idi demak egin zituzten. Zumarragako Mujikak 34 plaza egin zituen eta Orioko Olidenek berriz, 30 plaza eta 7 metro, garaipena lehendabizikoaren eskutan geratuz. Gero aizkolariak lehiatu ziren. Bikote bakoitzak kanaerdiko 6na enbor ebaki zituen. Matxinandiarena eta Paskualik 11 minutu eta 33 segundu behar izan zituzten lana bukatzeko. Dorronsoro eta Mendiatak 11 minutu eta 58 segundu eta hirugarren bikoteak, Jauregik eta Lakiolak, 12 minutu eta 30 segundu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Jende asko bildu du Zerainen azoka ekologikoak

Zeraingo plaza, igandean, eta sagardogintzarekin zerikusia duten postuak.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa