
2008-09-23 | 12:53:13
Urretxuko gazte batek adierazi du atxilotu zutenean ertzainek ''jipoitu'' egin zutela
Astelehen goizaldean izan zen gertaera Ordizian; bihar epaituko dute
Astelehen goizeko 04:30 aldera Urretxuko gazte bat Ertzaintzak Ordizian geldiarazi, jipoitu eta atxilotu egin zuela adierazi dute Goierriko herri mugimenduko bi taldek. Azaldu dutenez autoarekin errepidean zihoala kalez jantzitako ertzainek geldiarazi eta aparkaleku batean gerarazi zuten, ertzain-auto bat zegoen tokian. "Kolpeak, irainak eta mehatxuak" jaso zituela salatu dute. Anbulatoriora eraman zuten, eta atxilotu eta bi ordura aske geratu zen. Bihar Tolosako auzitegian epaiketa azkarra egingo diote, "aginteari atentatua" egin izanaren akusaziopean.
Asteleheneko gertaerari dagokionez, gazteak autotik jaitsi eta paperak hartzera joan orduko "kolpeak" jaso zituela salatu du, eta "irainak eta mehatxuak" egiten orduan hasi zirela. "Barrabilak behin eta berriz ukitzeagatik kexatzean lurrera bota eta modu bortitzean atxilotu zuten, erresistentzia jartzen ari zela-eta eskuburdinak ere jarriz. Beasaingo ertzain etxera eraman zuten orduan, eta anbulatoriora gero, jasotako kolpeak medikuek azter zitzaten. Berriro eraman zuten ertzain etxera. Uko egin zion deklaratzeari eta goizeko 6:30 aldera utzi zuten aske", dio KKinZonaren oharrak.
Agintearen aurkako atentatu delitua egotzita bihar, asteazkena,Tolosako auzitegian epaituko dute. Atxilotuaren ingurukoek salatu dutenez "harrigarria da gazte bat bakarrik lau ertzainen aurka oldartzea, harrigarria baino gehiago sineskaitza".
Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak eta Urretxuko KKinZona elkarteak salatu dute "AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurka ematen ari diren erasoen artean" kokatzen dela asteleheneko gertaera eta atxiloketa, "pertsona konkretu batzuk Goierrin azkenaldian sekulako jazarpena eta mehatxuak jasaten" ari direla gehituz.
Azken asteetan "hainbat atxiloketa, isun, mehatxu eta miatze" izan direla aipatu dute. Atxilotutako gazteak beste bi epaiketa ere badituela gogorarazi dute, "ideien zapalkuntza" salatuz. Ordizian AHTren obrei ekin eta mobilizazioak hasi zirenetik "errepresioa" jasaten ari direla gaineratu dute.
Bihar, asteazkena, 11:30ean Tolosako auzitegiaren aurrean kontzentrazioa egin eta gertaeraren xehetasunak emango dituzte.
Pertsonak eta pertsonak? | 2008-09-26
Zer da herritar arrunt bat Guardia Zibil, zinegotzi edo ezker abertzaleko militante bat baino gehiago? Azken hauek ere ez al dira herritarrak? Ez al dute bizitza eta gainerako eskubiderik merezi? Gure senitartekoren bati zer edo zer gertatzen zaionean bakarrik asaldatu behar al dugu? Horrela doakigu doakigun bezala.
2008-09-24ri | 2008-09-25
Irakurri ondo, "kasu honetan" dena ordainduta dago, KASU HONETAN,....ulertzen dezu???
2008-09-24
Ikusten diat autista puta bat besterik ez zarela eta adibide bat jarriko diat, ETA erakundeak Ordiziako PSOE alderdiko Dubreuil jaunaren aurka 2001.urtean kotxebonbaz egin zuen atentatuan Elektra enpresako 2 langile hil ziren eta horietako bat Iñaki Leonet Azkune izenekoa ezker abertzaleko militantea zen,horrelakoak asumitzen badituzu joan hadi zentru psikiatriko batera autista¡¡¡
EZKER ABERTZALEKO BAT | 2008-09-24
Ez da lehen aldia ezker abertzalekooi honelakoak pasatzen zaizkigunak. Ta, kasu honetan dena ordainduta dago. Beste era bateko uniformedunak izanez gero, kaltetuak norkberak ordaindu behar ixil ixilik.
BAINA ABIADURA HANDIKO TRENA ONDARRRUTIK PASATZEN | 2008-09-24
JOXEMIEL beti dena nahasten, honako honi AHTren aurka aritzeagatik jipoitu zion Ertzaintzak. AHT-Goierri-Gazte bat jipoitua-Ertzaintza-Ertzaintza -Ondarru,.... Hori da zure lotura kaka nahasteko, noski batean ertzainak jaso zuela baina bestean deskargatu.
JOXEMIEL | 2008-09-24
2 ekintza salatu nahi ditut,gazte honek jasan dituen jipoiak eta igande goizean ordu horretan ETA erakundeak Ondarrun Ertzaintzaren aurka jarri zuen auto bonba,atentadu horri buruz esan zorte gehiegi egon dela ez delako hildako zibilik egon baina azpimarratu herritar askoren autoak eta etxeak kaltetuak izan direla eta horietako batzuk ezker abertzaleko kideenak direla,ea noiz konturatzen diren ezker aberzaleko kideak errealitateaz.
EGIA AL DA??? | 2008-09-24
Joxemiel, Enee,..... zuetako baten batek esplikatu al dezake hau?
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.