
2008-09-23 | 16:45:54
GIZARTEA
EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jarriko du Oiangu Bizirik elkarteak Oianguko epaiaren aurka
Administrazio Auzietarako Epaitegiak emandako azken epaiaren aurkako helegitea jarriko du, "herritarren eskubideak ukatu" direla argudiatuz
Donostiako Administrazio Auzietarako Epaitegiak Ordiziako Udalak Ikena enpresari Oianguko lurrak ustiatzeko emandako kontzesioa epai bidez Ģzuzentzat joģ eta gero, Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak Bilbon dagoen EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epai horren aurka helegitea jarriko duela iragarri du. Administrazio Gaietarako Epaitegiaren arabera, Oiangu Bizirik elkartea Ģez dago legitimatutaģ epaitegieta jo eta helegiteak jartzeko, kontzetsioa emateko prozesuan elkarteak ez zuela parte hartu argudiatuz. Irailaren hasieran kaleratu zuen epai hori Donostian dagoen auzitegiak.
Ordiziako Udalak orain ia hiru urte eman zion Ikena 2001 SL enpresari Oianguren parkea ustiatzeko kontzesioa, eta erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen auzitegian Oiangu Bizirikek. Elkarte horren arabera, auzitegiaren epaiak «ez du aztertzen kontzesio horren legaltasuna», eta dioena da Oiangu Bizirik ez dagoela legitimatuta epaitegietara jotzeko.
HERRITARREN ESKUBIDEAK URRATU
Oiangu Bizirikek dioenez, parke publiko baten (eta ez ondasun pribatu baten) kontzetsioa denez, eta hirigintza legedien arabera hiritarrek administrazioaren erabakiak errekurritzeko eskubidea dutenez, helegitea jarriko dute EAEko Justizia Auzitegi Nagusian. «Guri eskubide hori ukatu egin zaigu, eta ondorioz, baita kontzetsioaren prozesuan parte hartu ez duen edozein ordiziarri ere». Helegiteak eragingo dituen gastu ekonomikoei aurre egiteko elkartearen bi kontu zenbakietan diru-ekarpenak egiteko deia egin die herritarrei Oiangu Bizirik Elkarteak.
skara | 2008-09-26
Pena bat da dena pribatizatu nahi dute eta zertarako? Aberastasuna ez da dirua bakarrik, denona den zerbaitetaz denok disfrutatzea hori bai dela aberastasuna Santamaria jauna
anttoni | 2008-09-24
Diruagatik motei! Hoi behintzet garbi zeok!
fray andres | 2008-09-24
Zergatik dira Ordiziko udaletxeko mandamasak herri kontsulta baten emaitzaren beldur? Zergatik bete ote zaie ahoa herritarren partehartzea gisako hitzekin ondoren erabakiak herritarren bizkarretara hartzen badituzte, haien iritziak kontuan hartu gabe? Zergatik?
Joxe | 2008-09-23
Bazekiat hirea re ironia izangouela, baņo jendek asuntoa zertan dan harrapatzeko tontoi bezela hitzeittea besteik etzeok!
Joxe | 2008-09-23
Hi Ordiziarra! oaņ e botaek... Ba al dakik eoziņek zeukikela epaitegita jotzeko aukera?? Oņarrizko eskubidea dala ba al dakik??
ordiziarra | 2008-09-23
Herritar talde batek ez du "legitimitaterik" epaitegietan DENEN LURRAREKIN zer eta nola egin den aztertzeko eskaria egiteko. HARRAPAZAK!! Hau ulertuko duenik ere...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Joan den uztailean aurkeztu zuten Oianguren aisialdi gunean.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.