Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko abenduak 4, Osteguna

Harpidetu zaitez!

2008-10-11 | 19:44:57

Hasi da Goierriko nekazaritza ekologikoaren hamabostaldia, osasunari arreta jarriz

Urriaren 23ra bitartean hitzaldi sorta eta baserrietara bisitak egingo dira

Gaur, larunbata, eguerdian aurkeztu dute Ordiziako D'elikatuz gunean Goierriko Nekazaritza Ekologikoaren I. Hamabostaldia. Produktu ekologikoen ekoizpenetik abiatuta, gizakiaren osasunean duen onura azpimarratuko du ekimen berritzaileak. Bi baserritara bisitak (Ezkioko Ariztizabalera ogi ekologikoa egitera, eta lurra goldatu gabe lan egiten duen Zaldibiako Igartzaeta baserrira), biologoen eta adituen hitzaldiak, eta argazki erakusketa sartu dituzte hamabostaldian. Goierriko Baratza dendak eta Bioqiros medikuntza biologiko zentroak antolatu dute, Landarlan, Ekonekazaritza eta Goieki erakundeen laguntzarekin.

Nekazaritza ekologikoaren printzipioak eta filosofia plazaratu nahi ditu ekimenak, produktuetan arreta jartzetik harago joanez beti ere.Nekazaritza mota horrek giza-osasunean duen eragin ona azpimarratu dute gaurko aurkezpenean antolatzaileek.

Hitzaldi sorta oparoaren barruan, haurrak txertatzeko programaz ariko dira, edota eskoletako jangeletan eman ohi den janari motaz.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Hasi da Goierriko nekazaritza ekologikoaren hamabostaldia, osasunari arreta jarriz

Aurkezpenean sukaldaritza makrobiotikoaren jarraibideekin egindako pintxoak banatu dituzte.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa