Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko azaroak 21, Ostirala

Harpidetu zaitez!

2008-10-13 | 17:21:59

Festa

Maria Dolores Agirrebengoak irabazi du III. Mondeju lehiaketa

Ohitura zaharren jaia egin zuten atzo Ataunen; jende ugari bildu zen

Ohitura zaharren jai jendetsua egin zuten atzo Ataunen. Egun osoan zehar, herritar eta bisitari ugari bildu zen eskola inguruan, garai bateko ohiturak, bizimodua eta lanbideak gogoratzeko. Besteak beste, laiariak, artoa eta garia lantzeko prozesuak edota haur eta helduentzako apustuak izan ziren. Ataungo Mondejuaren III. Lehiaketa ere egin zuten atzo. 12 lagunek parte hartu zuten, eta Maria Dolores Agirrebengoak jaso zuen aurreneko saria. Bigarren berriz, Nekane Aldasorori eman zioten. Lehiaketaren ondoren, bazkaria egin zuten 260 bat lagunek. Juan Mari Arzak sukaldari ezaguna ere omendu zuten, oroigarri eta guzti.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Maria Dolores Agirrebengoak irabazi du III. Mondeju lehiaketa

Mondeju lehiaketako irabazleak eta epaimahaikideak.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa