
ZUMARRAGA
2008-07-17 | 14:49:34
TTT Goikoko langileek hilabetea egin dute greban
Zuzendaritzaren negozioaziorako malgutasun eza salatu dute
Zumarragako Argixao Industrialdean dagoen TTT Goiko enpresako langileek hilabete bat egin dute greban. Lanuztea ekainaren 17an hasi zen lan hitzarmenaren negoziazioa «bloqueatuta» zegoela eta baina gaur prentsaurrekoan berriro gogorarazi dutenez, «greban hasi eta gainera aldi baterako kontratua zuen langile bat kaleratu zuten». Langileen delegatu eta ELAko ordezkariek adierazitakoaren arabera, greban 24 egun egin arte ez dugu buruzagitzatik erantzunik jaso, uztailaren 10ra arte.
ORDIZIA
2008-07-15 | 17:48:19
Iturriotz eta Urrestarazu errugabeak direla berretsi du Auzitegi Gorenak
Auzitegi Nazionalak iaz hartutako erabakiarekin bat egin du, bi ordiziarrak ia lau urtez preso eduki ondoren
Joan den asteazkenean baldintzapeko askatasunean kartzelatik atera ondoren, Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak errugabe direla berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako epaiarekin bat egin du, eta fiskaltzak bakoitzarentzat eginiko 115 urteko kartzela zigor eskaera bertan behera utzi du.
Goierri
2008-07-15 | 16:18:38
Beasain eta Ordiziako taldeak hasi dira aurredenboraldia prestatzen
Atzo aurkeztu zuten denboraldiko talde berria, bai Beasainek eta bai Ordizia, eta biak Hirugarren Mailan arituko dira
Hirugarren mailako Ordizia eta Beasaingo futbol taldeek ekin diote aurredenboraldia prestatzeari. 2008-2009 denboraldirako taldeak aurkeztu zituzten atzo arratsaldean. Beasainen kasuan, taldeak zortzi fitxaketa berri egin ditu denboraldi berrirako. Zortzi jokalari horietaz gain taldeari beste jokalari berri batzuk ere gehitu behar zaizkio, lehen Beasainen jokatutako kirolari batzuk; hala nola, azken urteetan Reus-en aritu den Iker Iraola ordiziarra, Beasaineko jokalari ohia bera, urte batzuk eta gero berriz ere Beasaineko kamiseta jantziko du. Bestalde, Ordiziako taldean ere izango dira fitxaketa berriak baina oraindik taldekideen behin betiko zerrendarik ez dute aurkeztu. Hauek ere, halere, hasi dira entrenamendu saioekin.
ZEGAMA
2008-07-15 | 13:14:41
Aitor Perez Arrieta txirrindulari zegamarra lesionatu egin da
Bi saihets apurtu ditu Agostinho Sari Nagusiko laugarren etapan erorita
Aitor Perez Arrieta txirrindulari zegamarra lesionatu egin da Agostinho Sari Nagusiko (Portugal) laugarren etapan. Lurrera erori eta bi saihets apurtu zituen. Lesio horren eraginez gutxienez hilabeteko epean geldi egon beharko du. Eskubiko hankan, izterra eta izterrondoaren parean beste lesio bat ere badu.
SEGURA
2008-07-12 | 20:27:32
Erdi Aroko festarekin bere erroetara itzuli da Segura
Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, festak aurrera darrai
Laurehun bat herritarrek parte hartu dute Segurako Erdi Aroko festaren aurreneko egunean. Euri eta lanbro, eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, giro onean ospatu ahal izan dute arratsalde parteko jaia. Guztira, hogeita hamabost erakustoki jarri dituzte, atari , lanbide eta tailerren artean. Erdi Aroko Segura nolakoa zen irudikatzeko, gari biltegia, sutegia, ehulegileak, arotzak edota harginak zeuden batean eta bestean. Baina lanbide zaharrak ez ezik, garai hartako maila sozial ezberdinetako pertsonaiak ikusteko aukera egon da. Noblezia, inkisizioa, sorginak, eskribaua edota eskaleak ere berpiztu eta herriko kaleetan barrena ibili dira gaur.
ORDIZIA
2008-07-12 | 19:23:44
Downtown taldeak 2-1 irabazi dio Perla Forzari koadrilen arteko futbol txapelketan Ordizian
Ikusmin handia piztu du Altamirako zelaian jokatu den finalak
Downtown taldeak errebantxa hartu dio Perla Forzari. 29. edizioko finala irabazita, eurak dira Ordiziako koadrilen arteko futbol txapelketako txapeldun berriak, 2-1eko emaitzaz Perla Forza garaitu eta gero.
ZUMARRAGA
2008-07-11 | 14:22:06
Mikel Serrano Zumarragako Alkate izendatu dute
Bere alderdikide eta PPko botoekin lortu du alkatetza
Gaur eguerdian Udalbatza berezian Mikel Serrano Aperribay Zumarragako alkate izendatu dute. Horretarako bertan izan diren zinegotziek botoa eman dute eta Serranok bere taldeko kide, PSEko hamaika botu eta beste bat lortu du. EA, EAJ, eta EBko ordezkari, Ikerne Badiola, Juanjo Sagarna eta Rakel Roperok boto zuria eman dute, eta EAJko Jose Carlos Ibarzabal eta Rakel Blanco zinegotziak ez dira bertan lanean zeudelako. Alkate bezala eman duen bere lehen hitzaldian, Arbulu eta zumarragarrei eskerrak eman eta gaurkoa "bidai berri baten hasiera dela" adierazi du "guziok bat eginik, eskutik, Zumarraga den proiektua helburu edukita".
OLABERRIA
2008-07-10 | 11:19:36
Olaberrian zaldien raid probak jokatuko dira igandean
Bi ibilbide prestatu dituzte erresistentzia probarako, 40 eta 80 kilometrokoak
Olaberriko III. Raid zaldi proba egingo dute igande honetan. Goizeko bederatzietatik aurrera, 30 bat zaldun lehiatuko dira herrigunetik Etxegarateraino antolatu dituzten bi ibilbideetan. Erresistentzia proba izango da; horrenbestez, zaldiaren egoera fisikoa ere kontuan hartuko dute ibilbidean zehar eta bukaeran egingo dituzten kontrolen bidez.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.