Edukira joan

Goierriko Hitza

Goierri
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Ordiziak eta Beasainek garaipen bana lortu dute

Goierri

2008-09-06 | 20:23:27

Ordiziak eta Beasainek garaipen bana lortu dute

Ordiziak 2-1 mendean hartu du Zarautz etxeko partidan; Beasainek 0-3 irabazi dio Lagun Onak taldeari, Azpeitian

3. mailako Goierriko bi taldeek garaipen bana lortu dute gaur. Ordiziak aurreneko partida zuen gaur etxean, eta 2-1 nagusitu zaio Zarauzko taldeari. Ordiziara aurten etorritako Artola eta Crespo izan dira golegileak. Beasainek berriz, Azpeitian jokatu du gaur, eta garaipen garrantzitsua lortu du, Lagun Onak taldea 0-3 mendean hartuta.

Ez du erantzunik

ZUMARRAGA

2008-09-05 | 17:12:29

Faustino Orbegozoren kontrako epaiketa hasi da

Droga trafikatzen zuen sare baten arduradun izatea leporatzen diote

Atzo hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean Faustino Orbegozo zumarragarraren gaineko epaiketa, narkotrafiko sare baten arduradun izatea leporatuta. Era berean, jatorri desberdinetako beste 24 pertsona epaituko dituzte auzi berean; horietatik zortzi gipuzkoarrak dira. Orbegozo "Operación Renacuajo" delakoan atxilotu zuen 2005ean. Atxiloketa bat Beasainen izan zen. Behin--behineko akusazioaren arabera Faustino Orbegozo zen droga trafikoko talde haren arduradun nagusia Espainian. Polizi iturrien arabera Colombiatik Bartzelonara kokaina eramaten zuten.

Ez du erantzunik

Goierri

2008-09-05 | 15:02:29

Goierri behea eta Tolosaldea elkar hartuta ariko dira aurrerantzean turismo alorrean

Dinamizazioan eta promozioan ekimen bateratuak egiteko hitzarmena sinatu dute bi euskaldeetako ordezkariek

Natura, kultura, gastronomia eta lasaitasuna turismoaren bidez bateratzeko helburu duen hitzarmena sinatu dute Goierri beheak eta Tolosaldeak. Turismo arloko antolakuntza, dinamizazio eta promoziorako ekintza bateratuak egingo dituzte bi eskualdeek aurrerantzean, turismoaren arloan «elkarlanaren eredu» izateko. Urtaroka egingo dituzte kanpaina horiek: udazkenean gastronomiari helduko diote, neguan sagardotegi garaiari, udaberriaren naturari eta udan kultura eta tradizioari.

Ez du erantzunik

Ireki dute Olaberriko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea

OLABERRIA

2008-09-04 | 16:13:22

Ireki dute Olaberriko etxebizitza tasatuetan izena emateko epea

Herrigune Berria guneko 8 etxebizitzetako bat lortzeko eskariak urriaren 2rako egin behar dira

Olaberriko Herrigune Berria proiektuaren baitan egingo dituzten 33 etxebizitzetatik 8 prezio tasatukoak izango dira. Hauetakoren bat eskuratu nahi dutenek, dagoeneko zabalik dute izena emateko epea. Horretarako, udaletxean edota www.olaberrikoudala.net webgunean lortu daitezke eskaera orriak eta baldintza pleguak. Besteak beste, Olaberrian bizi izana edo bertan lan egitea dira baldintzetako batzuk.

Ez du erantzunik

EZKIO-ITSASO

2008-09-03 | 15:25:05

Kizkitza eguna astelehenean ospatuko dute

Egun guztian zehar erromeria izango da Baltzala anaien eskutik

Datorren astelehenean Kizkitza Eguna ospatuko dute Kizkitza baseliza dagoen inguruetan. Lierniko Andra Mari jaietan bezalaxe Kizkitzan ere erromeri giroa izango da nagusi. Eguerdiko hamabietan meza nagusia izango da eta ondoren egun guztian zehar Baltzola anaiak arduratuk dira musika jo eta bertan bildutakoak dantzan jartzeaz. Kizkitzako baseliza 664 metroko altueran dago. 1622an eraiki zuten eta izen bereko mendi tontorrean dago kokatuta. Gipuzkoako barnealdean egonagatik, itsasoarkein lotura handia dute, bai ermitak eta baita bertako amabirjinak ere.

Ez du erantzunik

MUTILOA

2008-09-03 | 15:23:15

Larunbatetik aurrera ospatuko dituzte Liernin Andra Mari jaiak

Igandean XXVII. Lierniko Txirrindulari proba jokatuko da

Lierniko Andra Mari jaiak ere ate joka datoz jada. Larunbatean ume jolasak eta auzo afariarekin emango diote hasiera egitarauari. Afarirako izena emateko Mujika jatetxera bertara jo behar dute interesatuek. Jan gozoaz gainera trikitixa doinurik ere ez da faltako ondorenean, goizaldera arte. Horretaz Garikoitz Lizarraga eta Iñaki Larrañaga arduratuko dira

Ez du erantzunik

BEASAIN

2008-09-03 | 13:31:55

Kamioientzat aparkaleku berezia eraikiko dute Beasainen

Zumadi industrialdealdean, N-1 errepidearen alboan, egingo dute 26 kamioi uzteko tokia

Kamioiak aparkatzeko eta uzteko gune berezitua eraikiko dute Beasainen. N-1 errepidearen ondoan, Gasteiz-Donostia noranzkotik sarbidea duela, egokituko dute aparkalekua, Zumadi industrialdean, Loinazko zuzengunearen ondoan dagoen orube batean. 26 kamioirentzako tokia izango du. Beasaingo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean burutuko dute azpiegitura, eta 405.200 euroko kostua izango du. Diputatuen Kontseiluak onartu du egitasmorako 222.860 euro bideratzea (kostu osoaren %55).

Ez du erantzunik

Udaletxea berritu eta apaizetxea kultur ekipamendurako egokitu nahi ditu Aramako Udalak

ARAMA

2008-09-03 | 13:01:54

Udaletxea berritu eta apaizetxea kultur ekipamendurako egokitu nahi ditu Aramako Udalak

Markel Olano Araman izan da gaur, alkatearen eskutik, herriko proiektu nagusiak ezagutzeko

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Araman izan da gaur. Herria bisitatzeaz gain, Marijo Olazabal alkatearen eskutik, herriak etorkizunari begira dituen proiektu eta erronka nagusiak ezagutu ahal izan ditu. Udaletxean bilduta egon ondoren, herria ikusi dute Aldundiko eta Udaleko ordezkariek. Besteak beste, udaletxea berritzeko proiektua eta apaizetxea kultur ekipamendu moduan egokitzea dira Aramako Udalaren erronka nagusiak.

Ez du erantzunik

Agenda

Zinema

'El caballero oscuro' filma
ORDIZIA, Ordiziako Herri Antzokian - 2008-09-07

Festak

Sagardo-festa
ORDIZIA, Plaza Nagusian - 2008-09-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa