1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 >>

2008/05/15

20:54:29 , Borthuzai , 638 hitz, 30 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak

Papa Borgia-k erro euskaldunak ote?

Erabateko ezjakina naiz ezagutzaren alor gehienetan.
Gehientxoenak nire moduan ibiliko zaretela ere esatera ausartuko nintzateke gainera, hemendik pasatzen zareten irakurle apurrok gaizki hartzen ez badidazue. :-) Baina nire desgrazia, eta hemen dago arazoa, ideiarik ere ez dudan alor hauetako gehienak, jendeak “culturilla general” delakoan sartzen dituela da. Zeren eta nik:
Geografian: 0 (Beirut, Egipton zegoela garbi nuen duela gutxi arte)
Historian: 0 (Afontso III. edo Carlos I. bezalako monarkia izenak barruan dituzten esaldiek logura sortzen didate :-)
Literaturan: 0 (Pare bat saiotan amaitzen ez diren nobeletan, orriak soberan daudenaren iritzia dut :-)
La2-eko dokumentaletan: 0 (Indonesiako basoetan galtzear dagoen tximeletaren gorotzen koloreak… como que no mola!:-)

Horrelako gauzen inguruan mintzatzen didatenean Charlie Brown-en andereñoaren ahotsa entzuten dut etengabe. Azpiko honi bezala. Gogoratzen?

Total, “¿Quieres ser millonario?” eta antzeko saioetan ez nukeela lehen txanpa ere iraungo. Eta amorrazioa ematen didala, REDIO! Zergatik suposatzen da XV. Mendeko gerrate baten berri izan behar dugula, edo eta interesgarriagoa dela, bazkaltzeko erabiltzen ditugun labanen altzairu inoxidableen konposaketa baino? Edo Pi zenbakiaren lehen 30 dezimalak baino? (hauek badakizkit :-)
Ez dut ulertzen.

Baina beno, jarrai dezadan, bestela nire “kaguendios”ak baino ez zenituzketen irakurriko eta :-)

Hasieran esatera nindoan bezala, nik psikologiaz ez dakit piperrikbe, Freaud tipo listoa zela eta lixto. Baina hori bai, badakit gu denok zentzu psikologiko batetan (nolabait esatearren) gure aita hiltzen saiatzen garela amaren maitasun erabatekoa lortzeko, edo horrelako zerbait.

psycho

Bestalde, nik, gauza interesgarri asko Federico Krutwig irakurriz ikasi ditut. Arazo handiegirik gabe esan ahalko nuke gehien eragin didaten autoreetako bat izan dela ezbairik gabe. Nire “aita” intelektualetako bat.

Bai, badakit bere alde polemikoa OSO-OSO polemikoa zela eta abar, baina beno, nik asko ikasi dut beragandik (bai berak idatzitakoetatik, eta baita berak idatzitakoak kontrastatu nahian nire kasa irakurritakoetatik)

Beno, ba gaur beteko lituzke 87 urte Krutwig Jaunak 1998an zendu ez balitz.
Gaur beraz, bere kontutxo bat tokatzen da :-)

krutwig F. Krutwig

Krutwig-ek, bere Computer Shock Vasconia, Año 2001 liburuan Borgia familia ospetsuko kide zen Alejandro VI. Aita-santuaren inguruan mintzatzen da, eta inoiz izan den aita-santurik onena izan zela ere baieztatzen du hondokoa arrazoituz:

“… Prueba de que el Papa Borgia haya sido el mayor papa que se haya sentado en el trono de San Pedro lo tenemos, en que él es el único Papa que haya sido más de una vez Secretario de Estado de otros Papas. Y estola fue no sólo bajo su tío el Papa Calixto III, sino que le confirmaron en este cargo, el gran humanista Pío II, así como Pablo II, Sixto IV e Inocencia VIII…”

alejandro VI Alejandro VI

Eta baita Alejandro VI-nak, Papa Borgia-k, izan den aita-santurik onenak, ERRO EUSKALDUNAK ZITUELA!

“…este Papa, nacido en Denta, Reino de Valencia, pero que como bastantes valencianos llevaba un nombre vasco, tal y como aparece en la medalla de Jubileo que el mismo hizo acuñar en Roma, en donde pone su auténtico apellido a saber: Lenzuola. forma incorrecta de Anzuola…”

Alejandro VI.naren benetako izena hortaz, Rodrigo Lenzuola Borgia zen. (Juan Pablo II.narena Karol Józef Wojtyła zen bezalaxe)
Hona hemen froga. Aipatzen den jubileo lepokoa:

lenzuola Eskuineko argazkian irakur liteke “Lenzuola”

Wikipediari laguntza eskatuz, Alejandro VI, Papa Borgia bezala ezagutu bazen ere, Borgia amaren abizena zela baieztatzen digu. Eta Borgia baino, Borja zuzenagoa dela, berezkoa den Valentziako Borja abizena italieratuz sortzen delako Borgia abizena.

Baina eta Lenzuola edo Anzuola abizena?
Nondik datorkio Papa Borgia-ri?
Beno, bada ingelesezko wikipediaren arabera (eta kaso egin beharko diogu, wikipedia jainkoa haserretzea ez baita komeni :-) Lenzuola hori Lanzol abizenetik letorke, eta ez Anzuolatik. Izan ere, Papa Borgia-ren aita Godofredo edo Jofre Lanzol zen.
Lanzol berriz aragoikoa dugu hemengo honen arabera.
Posible da hortaz, Lenzuola Lanzol abizenaren latinizazioa edo horrelako zerbait izatea. Ez dakit egia esan.

——————

Ikusi? Honako hau izan da esate baterako “aita"-ren hilketaren adibide praktikoetako bat.
Baina ziur, orain ulertzen didazuela Krutwig-ekin asko ikasi dudala esaten badizuet, ezta? :-)

2008/05/12

21:25:01 , Borthuzai , 517 hitz, 76 aldiz ikusia  
Atalak: zaharrak berri, pertsonalak

Pantoja - Txintxurreta

Gaurkoan, Pantoja-ren euskalduntasunaz mintzatuko natzaizue.
Bai, bai! Benetan! :-)

pantoja

Gertatzen dena zera da, Pantoja ez dela Isabel Pantoja soilik, Pantoja, Kantabriako harginek (kanteroek) erabiltzen zuten hizkera bat ere badela; “una jerga gremial que utilizaron los canteros de Cantabria y muy especialmente los canteros de Trasmiera” dio wikipediak hemen. Eta ez hori bakarrik:

“…El lenguaje está compuesto en su mayoría por giros seudovascos o vascos, ligeramente deformados.
En su origen esta jerga fue introducida por los canteros de Marquina (Vizcaya) que trabajaron en muchas ocasiones con los de Trasmiera. Fueron introducidos en dicha jerga no sólo aquellos vocablos específicos del trabajo de cantería sino giros de otra índole y de un habla popular cotidiana…”

Egia esan ez dut interneten Pantoja hizkeraren adibiderik topatu, baina hizkera honekin gertatzen den gauza bera gertatzen da dirudienez Burgos-ko Munilla-ko harginen hizkerarekin eta honen adibideak aurkitu ditut. Begira, begira!:
Agua: ureta; Cantero: ergina; Carne: araguía; Cura: badía; Si: bai; Sol: usquía; Tocino: urdalla; Ocho: sorchi…

Eta Asturiasko zapatagileen Mansolea hizkeran ere hitz euskaldunak topa ditzazkegu:
Día: agun; Carne: araguía; Muy: ascor; Agua: aureta; Si: Bai; Perra, moneda 10 céntimos: chacurra…

Asturiasko teilagileen hizkera zen Xiriga-n ere aurki ditzazkegu hemen diotenez, Galiziako Latín dos Canteiros-en ere bezalaxe.

Beno, beno, beno! Pantojaren esanahi berri bat ezagutu dugula behintzat! :-)

Baina harginen gaiarekin jarraituz, konturatzen bazarete pare bat aldiz agertu zaigu goran Trasmiera izena.
Trasmiera, Kantabriako eskualde baten izena da eta dirudienez, historikoki garrantzia handia izan dute bertako harginek.

trasmiera

Trasmierako harginen lanik ezagunenetakoa, gizarte ondare den XVI. mendeko Madrilgo “Eskorialgo Monastegia” da esate baterako, eta Monastegi honen inguruan ere badugu komentatzea merezi duen bitxikeria bat.

eskoriala

Dirudienez,(eta hemengo honetatik aterako dut orain kontatzera noakizuen guztia) Escorialgo Monastegiaren eraikuntzan Trasmierako harginez gain bazen euskal jendea bertan lanean, denen buru esate baterako, José de Chinchurreta izeneko Andoaindar bat!!
Eta ez hori bakarrik, egun batetan José-k Felipe erregearengana joan behar izan zuen monastegiaren eraikuntzan zuten arazotxoren bat tarteko, atzerapenaren berri ematera, eta honako xelbrekeria hau pasa zen.
(bestalde, esaten denez Felipe erregeak konfidantza asko zuen Chinchurretarengan eta palazio barnean kapela kendu beharrik ez izateko baimena ere emana zion)
Beno, bada Erregeak, eraikuntzan zituzten arazoak zeintzuk ziren Chinchurretari galdetu zionean, honek:

“Mingorria jauna”

esan omen zion. Mingorria, hots, sarampioia. Langileak mingorriak jo, eta lanik egin ezinik omen zeuden. Orduan, erregeak eskutan zituen baliabide guztiak langileak zeudeneko lekura zuzendu omen ziren langileak ahal bezain azkarren sendatzeko, eta langileak zeudeneko toki horri, Mingorria izena jarri.

Bai, bai! Hala da! Badago Ávila-n Mingorría izeneko herri bat!

Eta esan bezala, ez dut ezertxo ere asmatu, e!
Esandako tokitik atera dut dena! :-)

mingorria

Eta noski, goierri aldekoek ondotxo dakigunez, ez daude Chinchurreta edo Txintxurreta-tarrak Andoaingoa soilik, ez, goierrin ere bai baititugu! XVII. mendean Lazkaoko alkate izan ziren Txintxurreta batzuk badira, eta Beasainen berriz, agian familia horren sorburu izango den baserria dago.

Ai ama! Toti Martinez de Lezea honetaz guztiaz enteratzen bada! :-)

——————-
Bai, post hau oso-osorik nire aurreko blogetik hartu dut.
Ctrl+C; Ctrl+V
Baina aurrekoan esan bezala oraintxe sentitzen ditut neuronak sortzen edo esnatzen, eta ez zitzaidan ezer bururatzen :-) zin dagizuet hurrengoa originala izango dela :-)

2008/05/07

21:39:48 , Borthuzai , 173 hitz, 99 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak

Festetan esperimentatzen

… 22, 23, 24, 25, 27…
Aiba! Hor zaudete eta!
Barkatu! Barkatu!
Geratzen zaizkidan neuronak kontatzen ari nintzen!

Izan ere, dakizuen bezala Beasaingo festen erdi aldean gaude jada, eta nik, denbora alperrik galtzen ez dakidanez, egun alai hauek esperimentu zientifiko bat egiteko aprobetxatu ditut, eta orain datuak jasotzen ari nintzen.

Esperimentuak honetan zetzan:
Ea alkoholak azala, ebakiak, urratuak… desinfektatzen dituen bezala, garunean ere antzeko zerbait egiten ote duen.
Eta aizue! Hala da! Ez dakit sekula santan, barrutik horren garbi egon naizen! Ez neuronarik, ez horrenbeste entzuten den sabeleko virus-ik, ez ezer!

Badakit oso sufritua irudituko zaizuela egunero-egunero zure gorputza esperimentu bati eskeinita ibiltzea… eta hala da egia esan, baina zientziarengatik izan bedi dena! Bai jauna!

Asteburu honetan berriz, esperimentuaren bigarren zatia, neuronak nola sortzen diren ikustea. Eta ea, uretan, edo alkohol pixkatetan bustitzea, zer den hobea (zer bestela! :-) Ostiralean urarekin egingo dut froga, eta larunbatean alkoholarekin.
Ikusiko da.
Beno, ikusi-ikusi, jada ez dut ezer asko ikusten, eta egun argiak begietara min eta guzti ematen dit. Horregatik dut nahiago gaua.
Oh! gaua!

2008/04/30

18:31:25 , Borthuzai , 217 hitz, 113 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak

3 baionatar

1.- BAIONETA

baioneta

Wikipediak dio:
Etimológicamente, la palabra proviene de Bayona (Francia), donde fue inventada.


2.- BAIONAR LEMA

Gazteleraz timón bayonesa edo navarresa, navaresca esaten dena, nahiz eta gaur egun timón de codaste bezala ezagunagoa izan.

baionar lema lema lema2

Baionar lemak, lehen erabiltzen zen alboko arrauna ordezkatu zuen. Aldaketa honen bitartez ontziaren norabidea errazago kontrolatzen zen, eta itsas bidaia luzeagoak, hala nola ontzi handiagoak eraikitzea posible izan zen.
Egia esan, dirudienez ez dago garbi nor izan zen lema honen sortzailea, baina honelako kontuetan gertatzen den bezala, euskaldunek sortua izan zela dioten webguneak ugari dira interneten. (hemen , hemen , hemen eta hemen adibidez)
Garbi dagoena, hori bai, europa hegoaldean nafarroako erresumak ezagutarazi zuela da. (wikipediaren sarrera hemen)

3.- BAYONESA

mahonesa

Bai, bai! Mayonesa edo mahonesa bezala ezagunagoa den honetaz ari naiz! :-)

Oraingo honetan ere, aitortu behar dizuet, Mallorkako Mahón irlan frantsesek sortua (edo bertako biztanleei kopiatua) dela esatea ziurragoa delakoan nago, baina badakizue! interneten denetariko teoriak aurki litezke! :-)
Eta horrela bada gainera, hots, saltsaren Baionesa izena egokia bada, NIRE AMA ONGI AHOSKATZEN ARIKO DA!

- Borthuzai! ekarri baionesa! ekarri baionesa apaletik!
Beti berdin! :-)

(Barkatuko didazue azken txorakeria hau, baina 3 baionatarren zerrenda agindu dizuet eta zerbait sartu beharrean aurkitu naiz :-) Agian hobe nuen Didier Dechamps futbol jokalaria sartu banu, ezta?
Baina beno, Bin Laden-ek esango lukeen bezala: “Aceptamos avión como material de oficina” ezta? :-)

Etiketak: baiona itsasoa

2008/04/26

16:11:42 , Borthuzai , 55 hitz, 72 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak, poesia

Zuhaitzak

Duela gutxi, orain arte aurkituriko zuhaitz bizirik zaharrena topatu dute Suedia aldean.
9.550 urte ditu.
Kristo aurreko zazpi mila urtekoa.
Hona hemen:

zuhaitza

eta ni, Jose Migel Barandiaran-en amaz oroitzen naiz.
Semeari, etxeko ataritik sagarrondoak erakutsiz esan zion hartaz…

“Sagarrondo hauek lezio ederra erakusten digute Jose Migel.
Zenbat eta sagar gehiago eman, orduan eta apalagoak azaltzen zaizkigu".

sagarrondoa

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 >>

Maiatza 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software