1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 ... 24 >>
Kirol mundua gertu xamarretik jarraitzen baduzue, ziur nago LZR, Jaked eta Rafael Muñoz izenak esate baterako, segituan lotuko dituzuela igeriketa munduarekin, eta jarraian nola ez, baita azken aldian igeriketa munduan dabilen errekord hausketa zalapartatsuarekin ere.
Ez dabil beste konturik azken aldian.
Izan ere, LZR, Jaked eta X-Glide bainujantzien bitartez, azken urtebete honetan ehunka munduko errekor hobetu dituzte igerilariek.
Batzuk ‘Dopage Teknologikoa’ deritze, beste batzuk berriz, Rafael Nadal-ek ez duela Carlos Santanaren egurrezko erraketa berarekin jokatzen.
Polemika mahai gainean dago.

Baina ez da kirol mota baten oinarriak dardar batean ipintzen diren lehen aldia.
Txirrindularitzan gertatu zen antzeko zerbait Indurainek ‘Orduko errekorra’ Ezpata zeritzon txirrindu batekin ondu zuenean, edo aizkolari australiarrek beraien aizkorak euskal herrira ekarri zituztenean, edo Fosbury-k bere jauzi egiteko modu bereziaz altura jauziaren teknika irauli zuenean…

Batzutan iraultza hauek onartu egin ziren, legeak aldatuz beharrezkoa bazen, eta besteetan berriz legeak aldatu zituzten, baina oraingoan, teknika/teknologia berri hori kanpoan uzteko. Hori bai, errekorrak onartuz eta ‘izartxo’ bat edo ipiniz, lorturiko baldintzak zehaztuz. Wikipedian oraindik Indurainen errekorrak hor darrai esate baterako…
Baina beno, ez dirudien arren, ez naiz gaur post hau idazten hasi guzti honetaz hitzegiteko.
Ez honetaz soilik hitzegiteko behintzat ;-)
Kontua da, 1956-an, arraultza ustel baten itxura geroz eta gehiago hartzen ari den gure mundu honetako kirol mundua zur eta lur utzi zuen euskal teknika bat sortu zela kirol batetan.
Kirola, jabalina jaurtiketa da, eta berau hankaz gora ipini zuen kirolaria, Felix Erauskin.
Felix Erauskin, eskuinean (klaro :-)
Felix Erauskin, espainian sekula izan den kirolaririk onenetakoa dugu. 9 aldiz pisu eta disko jaurtiketetan espainiako txapeldun, jabalina jaurtiketan behin ere bai, eta gaurkorako garrantzitsuena dena: 8 aldiz Euskal Barra jaurtiketan espainiako txapeldun.
‘Euskal Barra jaurtiketa? Baina zer demontre da hori?’ pentsatzen ariko zarete orain ziurrenik :-)
Beno, ba euskal barra jaurtiketa, 1936-ko Berlingo Olinpiadetan ia-ia exibizio kirol izatera iritxi zen euskalerriko harginen lanean oinarrituriko jaurtiketa mota bat da. (Garaiko egoera politikoak ez zuen azkenean posible egin izan :-(
Garai batetan euskal herri guztian oso ospetsua dirudienez, eta gaur egun zoritxarrez, inon gutxi ikusten den kirola. (nik behintzat inon ez)

Kirol honi, euskaraz, PALANKA JAURTIKETA deritzo, eta kirolariari PALANKARIA.
Jaurtitzen den palanka, esan bezala, mehategietako langileek harria apurtzeko erabiltzen zituztenetakoa zen, jabalina baino apur bat astunagoa…
Ogibide, entretenimendu beste behin euskaldunen artean.
Eta palanka hau jaurtitzeko teknikaren gakoa, jaurtitzean errotazio indar bat ere eranstean zegoen.
Hau da, jabalina jaurtiketa ‘klasikoan’ jabalina zuzen-zuzen aurreruntz doan bezala, palanka jaurtiketan, palanka helikoptero hegalak bezala biratzen joango zen, modu honetan, jabalina ‘klasikoa’ baino urrunago iritsiz.
A ze inbentoa, ezta?
Beno, ba arestian esan bezala, Felix Erauskin-i zor diogu aurkikuntza hori.
Felix Erauskin-ek, 1956an egin zituen jabalina ohikoari palnakaren teknika aplikatzeko lehen frogak, eta baita mundu guztia aho zabalik utzi ere!
Felix-ek 1956an Montjuic-en egina sonatua izan omen zen adibidez. Beste munduko esfortzurik gabe, zer, eta espainiako errekorra gainditu!
Hemen duzue garaiko egunkari bateko artikulua.
Kontua da, jaurtitzeko era berritzaile horrek, garai hartako reglamentu guztia errespetatzen zuela. Baina noski! Europar guztiak aho zabalik zeuden, eta Erauskin-ek teknika berri hori zabaldu eta gutxira, Olinpiadak zetozen!
Orduan, munduko kirolari guztiak, teknika berri hori ikasten hasi ziren korrika eta presaka.
Hala dio behintzat estatu batuetako TIME aldizkari ospetsuak honako artikulu honetan. Atera kontuak mundu guztia ezbaian jarri ote zuen edo ez gure Erauskinek! :-)

Gaia horren zegoen pil-pil-ean, ezen punta-puntako kirolari batek, teknika hori balioztatzen bazuten, bere jabalinak tomate hazkuntzako makil bezala erabiliko zituela ere esan zuela! :-)
Eta noski, kontuan izan behar da, Felix Erauskinek garai haietan 49 urte zituela! eta munduko errekorrak apurtzeko gertu zebilela!!
Felix Erauskin
Baina noski, ez ziren europarrak soilik hasi jabalina Euskal estilora edo Espainiar estilora botatzen, (garai hartan horrela deitzen zitzaion, nola ez) baizik eta baita espainiarrak ere!
Eta jarraitzaile denetan onena badakizue zein?
Ezetz asmatu? :-)
Ba Miguel de la Quadra Salcedo!
Jo-de-te! :-)
jajajaja!
Miguel de la Quadra Salcedo
Dirudienez, Miguel-ek MUNDUKO ERREKORRA ONTZEA ERE LORTU ZUEN!
eta ez gutxigatik! Ez, ez! 20 METROGATIK BAIZIK!!
Hala aipatzen du askotan bere elkarrizketetan:
‘… superamos en más de 20 metros el récord del mundo que tenía el noruego Eric Danieldsen en 1956, en una distancia de 81,30 metros..’
Baina noski, historia honek, amaiera triste bat behar zuen.
Bestela izango balitz, denori erakutsiko bailiguketelako kontu hau ikastolan. Eta ez da horrela.
Gertatu zena, federakundeak jabalina jaurtitzeko modu hori debekatu zuela da. Ezin omen zitekeen jabalinaren norantza ongi kontrolatu, eta ikusleentzat arriskutsuegia omen.
Eta debekuntza horrekin batera, baita teknika horren bitartez lortu ziren marka guztiak.
Erabat itsuragabeko erabakia de la Quadra Salcedo-rentzat:
‘…La injusticia se cometió al cambiar tres veces el reglamento internacional. Primero, se prohibieron las vueltas, después se obligó a que la punta de la jabalina estuviera mirando a la dirección del lanzamiento, pero estos cambios en los reglamentos nunca han sido retroactivos y en cambio sí lo fueron en nuestro caso…’
Gaur egunean ere, jabalina jaurtiketako arauak irakurtzen jarri ezkero, kirolariak eta jabalinak ezin dutela biratu… omen dio.
Beste euskal aportazioa bat kirolen mundura :-)
Eta lixto! horixe zen ba, gutxi asko, gaurko prestaturik nuena!
Badakit aspaldi baztertu xamar zaituztedala ene irakurle maiteok, baina gaurkoarekin ez zarete kexatuko, ezta? ;-)
Interneten topa dezakezue tipo interesgarri honen inguruko informazio gehiago. Nik, begira jardun dut piska bat eta Félix Erausquin bilatuta dokumentu pilo bat agertzen dira, eta Félix Erauzquin bezala begiratuta berriz, oraindik gehiago…
Baina badakizue, nonbait amaitu behar! :-)
Baina ez pentsa, tipo honen inguruan gehiago inbestigatzen jarraitu behar dut. Alajainena!

Larunbat honetan, Iparraldeko Senpere-Larraldean, HATSA elkartek antolatzen dituen ‘Maite ditugun olerkariak’-en saio berri bat dugu.
HATSA elkarteak, 20 urtetik gora daramatza euskal poesia sustatzen, eta kasu honetan, blogetik elkar ezagutzen dugun cyberlagun bat gonbidatu dute gainera: Jose Mari Zendoia Amuitz
![]()
Plana, primerakoa: Iparraldetik ibilaldia, bazkaria Zugarramurdin, poesia errezitaldia…
Hemen duzue agenda osorik:
- 9h 1/4 elkartzea: Senpere-Larraldean
- 10etan Oinezko ibilaldia (Atxulegi Ainhoan)
- Ordu batean bazkaria Zugarramurdin
(Bazkariarentzat izenak eman behar dira Ekainaren 24eko: hatsaelkartea@aol.com)
- 4 etan: Larraldean, Josemari Zendoia-ren olerki irakurketa
- 5 etan: Liburu aurkezpena :
• Auxtin Zamora-ren “Zernahi izan eta ere”, Instinktozko hitz eta marraskiekin lortua
• Koldo Zubeldia-ren “Antologia poetikoa 1984-2009”, tranze askotatik iraganda idatzia
(Hemen duzue Jose Mari Zendoiaren inguruko datu gehiago, behar izan ezkero :-)
Pena, oso zaila izango dudala bertara joatea…
Kaguen! :-(
Halere, inor animatzen bada, ni konbentzitzen saia dadila :-)
![]()
Ur Jauzia:
Euria egiten duenerako teilatu bat daukanari ur tantek ez diote gehiegi eragiten. Teilatua pitzatu gabe badago behintzat, aterpean itoginik sortzen ez bada behintzat, filtrazioek paretetako pintura altxatzen ez badute behintzat. Euri fina orduetan etenik gabe teilen gainetik irristatzen denean eta mendi magaletik jaisten den behe lainoak egurrezko habeak blai uzten dituenean aire osoan hedatzen diren ur tanta ikusezinek bazter guztiak ukitzen dituzte, eta arroka sendoenetako zirrikituetatik sartzen dira lur azpiko errekak sortzen.
Pertsona bakoitza mundu bat omen da.
Nirea, azpiko argazkia bezalako zerbait litzateke,
kale bat, hutsik, gauez…

(Nahiz eta beno, beste hau ere gaizki ez legokeen… ;-)

AURKITU ZUK ERE ZURE ‘NAMEK‘ PERTSONALA!! ![]()
http://www.flickr.com/photos/gadl/sets/72157594279945875/
http://www.flickr.com/groups/stereographic/pool/
edo interneten estereografia, stereographi, stereographic pics… eta abar bilatuz.
ANIMO! ;-)
(ez esan, mikroParis hau ere ederra ez denik!)

Bai, bai, badakit denok izurratu xamar gabiltzala egun hauetan. Ez zarete zuek bakarrak, ez pentsa.
Izan ere, aspaldi goierrin izaten ari garen festen alaitasunaren ondoren, gauzak bere tokira itzultzen ari dira, eta errealitateak bere gordinean, TO! ukabilkada gogor bat ematen digu juxtu ‘hortxe’, bai, bai, ‘hortxe’ bertan, gehien izurratzen duen lekuan:
Tabernen ordutegian! eta tabernak gaueko hamarrak aldera itxita daudela konturatzen zara!
Puff! Horrek bai ematen duela mina! ;-)
![]()
Horregatik, hala nola hauteskunde garai honek eraginda ere, ‘borthuzai mundu justoago baten alde’-ren partetik, gaur autoestima igotzeko post bat idatzi dut :-)
Izan ere, ados, ulertzen zaitut, benetan, neskek ihes egiten dute zu ikustean, badakit, eta gaua bakar bakarrik okindegi batetan kurasan pare bat erosten bukatzeak ez du grazia handiegirik egiten.
Are gutxiago zure gustoko tipa paleto batekin ikusten baduzu pasatzen, blablabla blablabla…
Niri esan behar didak?
Baño tio! Trankil! Don’t worry! Zorte kontua dek eta! Hiri ere tokatuko zaik!
Izan ere, hiri musika gustatzen zaik, ezta?
eta hik benetan uste duk gaur egun arrakastaren olatua surfeatzen dauden horiek, telebista eta aldizkarietako azaletan agertzen diren horiek, beti izan direla arrakastatsuenak, ala?
Baita zera ere!
Steven Tyler? Pringatu bat!
Bruce Springsteen? Ba! Beste bat!
Tom Petty? Gixaixo bat!
Red Hot Chili Peppers-eko Flea? Marrazki bizidun itxuxi bat zuan ta!
eta Marilyn Manson? bueno, bueno, un don nadie!
Prince berriz? emmm… emmmmmm… bueno, hemen paso palabra! :-)
Benetan!
Egin klik! hemen bestela eta begiratu ondoko argazki hauek!
Hire autoestimak eskertuko dik! :-D
Red Hot Chili Peppers-eko Flea, eta Guns & Roses-eko Axl Rose ondoz ondo.
(Ummmm… bigarren honi kabroi pinta antzematen zitzaion! ;-)
Flea
Axl
(besteen kontura nahikoa far egin eta gero, orain edonor ipintzen da norberaren aspaldiko argazkiak berrikusten!:-)
Badirudi, badirela erantzunik ez duten galderak.
Nora doaz esate baterako, haurrei eskutatik alde egiten dien puztukiak?
Esan bezala, BADIRUDI, badirela erantzunik ez duten galderak.
Puztukiak goruntz igotzen diren ehinean, geroz eta presio atmosferiko txikiagoa dagoenez eta beraien barneko presioa konstante mantentzen denez, hazten joaten dira. Pixkanaka-pixkanaka ‘puztutzen’.
Eta orduan, bere bolumena hazten denez, puztukiaren dentsitatea txikitzen doa baita ere, eta geroz eta gorago igoko da… Etab… Etab…
Harik eta:
- Puztukia bere lotura korapilotik hustutzen hasi eta erori arte.
- Puztukiak bere barneko presio eta presio atmosferikoaren arteko desberdintasuna jasateko gai ez izan, eta PUF! lehertu arte.
Sentitzen dut ametsetik esnatzea.
Eta hori gutxi balitz, gainera, puztukiak animali basatientzat arriskutsuak dira, hala nola itsas kaio, bale…
Esan bezala, sentitzen dut ametsetik esnatzea.
Beti txarto… Beti txarto…