« Emak Bakia... ta zu nahi zaitut baina ezin ... »

2008/05/28

18:30:40 , Borthuzai , 431 hitz, 150 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak

12 pertsonetatik 13? Nola da posible?

Banekien nik, noizbait CPI-ren inguruan idatziko nizuela! Bai jauna!
Eta azkenean, iritsi da eguna! Zorionekoak zuek! :-)

CPI, “Curioso Pero Inutil” –en laburdura da, eta http://curiosoperoinutil.com, izenak dioen bezala, ezer askotarako balio ez duten kuriositatez beteriko webgune bat da, eta zehatzago, zientziaren inguruko mota guztietako kuriositateen inguruko webgune bat.
Beno, agian zuzenagoa litzateke gure inguruan dauden kuriositateei esplikazio zientifiko bat ematen saiatzen den webgune bat dela esatea, edo horrelako zerbait… ez dakit. Sartu eta ikusi zuek :-)
Erabat, erabat, erabat gomendagarria, txorradarik handienekin burua jaten duzuenentzat.
Gainera, horrelako jende gehiago ere badela konturatuko zarete! :-)

- Zergatik dituzten kristalek aldamenak berdeak? Ba begiratu CPI-n.
- Egia al den hortik dabiltzan powerpoint-ek dioten bezala, ahateen karraskadak ez duela ohiartzunik? Ba begiratu CPI-n.
- Kristal-Ispiluek nola funtzionatzen duten jakin nahi duzuela? Ba begiratu CPI-n.

Flipantea da, benetan.

Beno, ba kontua da CPI-n, aspaldidanik burutik kendu ezinik nebilkidan enigma baten erantzuna aurkitu dudala gaur, eta horregatik aipatzen dizuedala webgune hau.
Dena, orain pare bat aste email-ez jaso nuen ondorengo irudiarekin hasi zen:
12edo13

Ikusten duzuenez, 12 pertsona 13 bihurtzen dira era miragarri batetan, gero, berriz ere 12 bihurtzeko…
Honi begiratu eta begiratu egon naiz geroztik, “trukoa” non zegoen asmatu ezinik.
Aurrena 12, gero 13, gero 12 berriz ere… Ezin kontu hau burutik kendu.
Eta kasu honetan CPI ez, baizik eta NPI
Osea, Ni Puta Idea :-)
Jolas honek, zentzu guztietan garaitu egin nau. Ezin izan dut bere aurka ezer egin.

galtzaile

Beno, ba esplikazioa CPI-ren arabera honako hau da:

Hasieran, 12 pertsona ikusten ditugu, eta ondorenean 13. Bai. Baina 13 hauek, hasierako 12ak baino 1/13 aldiz txikiagoak dira. Begi hutsez antzematen ez bada ere, baxuagoak dira azken 13 hauek. (Edo hasieran 13 daudela esaten badugu, bigarren irudian, 1/12 handiagoak diren 12 bihurtzen dira)
Hau da, 12 edo 13 pertsona ikusi, bi kasuetan pertsona guztien altueren batuketa berdina da, baina batetan 12 zatitan banatuak, eta bestean 13-tan. Trukoa, pertsonen “erdibitzea” egiteko moduan dago, nola ez.

Agian hobe ulertuko da ondorengo adibidearekin.

10

Kasu honetan, orri zuri bat hartu, eta 10 lerro zuzen margotzen ditugu paraleloan, eta ondoren, orria diagonal batetik guraizez mozten.
Bi orriak ondoren agertzen den moduan desplazatzen ditugunean ordea…

a

10 lerro ez, baizik eta 9 ditugula ohartzen gara!
Zer pasatu da hamargarren lerroarekin?
Kasu honetan aurrekoan bezala, amaierako 9 lerroen luzera ez da hasierako 10-en berbera. 9 hauek pixka bat handiagoak dira.

Erantzun hau, Martin Gardner-en “Paradojas ¡Ajá!” liburutik hartua omen da.

Eta gauzak horrela, kopuruak nola handitu litezkeen ikusita, esango duzue, baina ni Jesus-etaz gogoratzen naiz. Bai, bai! Kristauon Jesus famatuaz! :-) Eta batez ere arrain eta ogiekin egin zuen mirakulu famatu hartaz.

EZ AL ZUEN BERAK ERER HORRELAKO TRUKORIK ERABILIKO! :-)

Izan ere, Padre de Familia-ri esker badakigu bere garai hartako ahalmenak ez zirela orain pentsatzen ditugun bezalakoak.
Begira! Begira! :-)

2 erantzun

Erantzuna from: indezent [Bisitaria] · http://www.blogak.com/theindezents
Barkau hiek baino ni oaindik ulertu ezinik neok... Papelan lerrona ok, baino marrazkie enkajatzea beste kontu bat dek. Modida dek, 12 buru zereken tokin gero 13 zerekela. Nundik atera dek bestea? Noiz?
Nahiko paletoa izango neok baino eskertuko nikek azalpena.
Flipante...
2008/05/29 @ 11:50
Erantzuna from: Borthuzai [Kidea] Eposta
Bai, arrazoia daukek. Igual ez nauk garbi-garbire azaldu. Haber oaingon... :-) Ondorengo argazkin, bi egoerak zeudek. Goran 12 tipo, eta beran 13. a Fijatzen bahaiz, goiko testuan esan bezela, bekok txikixeagok dituk. Goiko argazkian pertsonak "ondo" margotuta zeudek, baino behekotan berriz "akats" txiki batzuk zeudek, eta horratx, ene ustez, trukoa. Beidau ezkerretik hasi eta bigarrengon gorputz enborrai (sabelai...) goiko eta beko argazkitan adibidez, edo beheko argazkian ezkerretik hasi eta hamargarrenai. Hauetan nabarmena dek altura desberdintasune, ezta? Ezkerretik hasi eta lehenengoai berriz goiko ileak falta zaizkio beheko argazkin. Hirugarrenai sudurra, seigarrenari zapatilla azpiak, zazpigarrenari sorbaldak, zortzigarrenan hankak motzagok dituk, azken aurrekoari ahoa ta okotza falta zaizkiok... 13 pertsona zeudekeneko irudie etzeok "ondo" margotuta. Ondo fijatu ezkeroz, atal edo detaileak falta ditukela ohartuko haiz, eta atal guztien baturaz osatzen dek 13. pertsona misteriotsue. Hombre, benetan ez dek pertsona bat ezerezetik atal horiek batuz sortzen, PERTSONA GUZTIEN REESTRUKTURAZIO KONPLEXUAGO BATEN BITARTEZ BAIZIK. Baino bueno, por ahí van los tiros. Edo hala uste diat nik behintzat! :-) Ze ez pentsa nike putamadre kontrolatzen diatenik dena! :-) Total: 12 pertsona mutilatu eta atal sobranteez beste bat sortuz lortzen dek hamairugarrena. Baino hoi bai, ONDO DIXIMULATUZ :-)
2008/05/29 @ 18:01

Erantzun


Your email address will not be revealed on this site.

Zure URL-a erakutsiko da.
(Line breaks become <br />)
(Name, email & website)
(Allow users to contact you through a message form (your email will not be revealed.)
This is a captcha-picture. It is used to prevent mass-access by robots.
Please enter the characters from the image above. (case insensitive)
Abendua 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << <   > >>
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola artano nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software