Atzo goizean ikusi nuen azkenean Sketches of Frank Gehry filma. Bilboko Guggenheim museoko arkitekto ospetsuren inguruko dokumentala. Erabat gomendagarria ikuspuntu askotatik, bere mailako arkitektu batek (talde)lana nola egiten duen ikusteko, kontu pertsonalek bere ibilbide profesionalean izan duten eragina ezagutzeko (Gehry-ren psikologoa ere agertzen da)…
Baina ni Julian Schnabel artistaren esaldi batekin geratzen naiz.

Bilboko museoaren inguruan ari direla, eta askotan esan denez horren arkitektura expresiboak artelanen indarra jan eta bigarren maila batetan uzten ez ote dituen eta abar, honela dio:
“… and if it does compete with the art, maybe the art isn´t good enought…”
(… Ez dakit zuk zer egiten duzun hastean, baina nik mahaia husten dut, ezertarako balio ez duten zita (appointment) ugari biltzen ditut garrantzitsuak izango balira bezala. Saiestu egiten dut, atzeratu, uko egiten diot. Beti beldurtzen naiz, zer egin ez dudala jakingo sinetsita. Momentu beldurgarria da. Eta orduan hasten naizenean beti txunditzen naiz. Beno,ez dago horren gaizki!…)
(Apirilaren 10a arte bideoekin konformatu beharko duzue, oraindik gauza luzeak idatzi ezinik baitnabil)
Janzteko modaren kontua gauza xelebra da dudarik gabe.
Nork sortzen du? Nola zabaltzen da?
Ezta arrastorik ere.
Baina gogoan dut orain dela urte batzuk nola ikusten nituen Burberry-ren kuadroak Euronews-ean ere. Argi zegoen ez zela gure inguru urbileko kontua soilik. Gogoratzen?

Nire ustez, eta paranoiko xamar jarri ez banaiz behintza :-), aurtengo gizonezkoen armairuan lerro beltz eta grisak dituzten jertseak ezinbestekoak dira. (edo inondik inora jantzi ezinezkoak. Norberaren arabera)

Zeren eta modan daude, ezta?
Ez dakit, gauza hauetaz ez naiz enteratzen eta posible da berandu iritsi izana eta modaz pasatzen egotea ere, edo esan bezala, nire paranoia bat gehiago soilik izatea.
Baina ez dut uste.
Modan daude, ezta?
(jo! ez nuen uste sekula modaz idaztera iritxiko nintzenik :-)
Beno, beno, beno… Hemen nauzue esku ezkerraz ahal bezala idazten, eskuina erdi igeltsatua baitut. Hil honen 18an izango naiz berriz ere aske ziurrenik.
Bitartean, bideotxo batzuekin konformatu beharko duzue :-)
PORTISHEAD
(atzo jaitsi nuen beraien diska berria, eta entzutera noa…)
(zenbat gustatuko litzaidakeen batzutan erretzaile izatea. benetan)
ZEIN DA HAUETAN “GUIRI"ENA?
Bilintx, Guardia Civil-a, edo oporretan espainian dagoen ingelesa?
Zein da GUIRI-ena?

Zer, ustez garbi duzue, ezta?
Bai, bai! GUIRIENA!
Ez da horren zaila! :-)
GUI-RI-E-NA! :-)
Ba begira dezagun zer den GUIRI-a Real Academia Españolarentzat:
————————-
guiri.
(Acort. del vasco guiristino, cristino).
1. m. coloq. Ál. tojo (‖ planta papilionácea).
2. com. Nombre con que, durante las guerras civiles del siglo XIX, designaban los carlistas a los partidarios de la reina Cristina, y después a todos los liberales, y en especial a los soldados del gobierno.
3. com. coloq. Turista extranjero. La costa está llena de guiris.
4. com. coloq. Miembro de la Guardia Civil.
————————-
Hauxe bai ez zenutela espero, e? :-)
Eta beraz, Bilintx edo Vilinch (sinatu ohi zuen bezala) karlistadetan liberalen aldean kokatu zela jakina denez,
BILINTX BERA GUIRIENA!
:-)
GORA VLADIMIR VILINCH KAMARADA GIRIA!
:-)
Tik eta Tak.
Tik aurrena, eta Tak ondoren amaiezinezko ez,ta,bai,da batetan. Milioika Tik eta Milioika Tak berdin-berdin bata bestearen atzetik, nola ahate txikiak amari segika. Ez da bat bestea baino luzeagoa, garrantzitsuagoa… denak berdin berdinak.
Itsura batetan behinik behin, Historiaren galbaheak, momentu bat bestea baino garrantzitsuagoa bihurtzen baitu. Historiara Tik eta Tak gutxi batzuk soilik pasatzen dira. Gehienak bidean galtzen dira, ondorengo segundoa iristean ahazten.
Tik eta Tak gutxi batzuk ematen dute istoriotik Historiarako jauzia.

Pasa den Urtarrilaren 8an adibidez.
Lagun batzuk nazka-nazka eginda ditut egunak daramatzadalako kantu eta kontu berarekin, Obama-ren ”Yes We Can”-arekin hain zuzen.
Jakingo duzuenez, pasa den Urtarrilaren 8an New Hampshire-ko hauteskundeak galdu ostean, Obamak, Hillary Clintonen aurkako diskurtso bat bota beharrean, esperantzaz beteriko hitzaldi bat egin zuen, Martin Luther King-en “I have a dream” famatu haren antzekoa askoren ustez. Bertan zen William musikaria eta Obamaren hitzek hunkiturik Grammy bat irabaziko zuen abesti bat egin zuen.
Itzaldiaren hitza honako hauek dira gutxi gora behera:
Nazio baten etorkizuna deklaratu zuten fundazio dokumentuetan idatziriko kredo bat zen. Bai, ahal dugu (Yes we can). Esklabu eta abolizionisten artean xuxurlatua izan zen askatasuneranzko bidean aurrera zihoazela. Bai, ahal dugu. Abestua izan zen inmigranteen artean urruneko itsasertzetatik zetozela, eta aitzindariez mendebaldeko lur gogorretara bidean. Bai, ahal dugu. Organizatu ziren langileen ohiua izan zen, botua eskatu zuten emakumeena, ilargia muga berri bat bezala aukeratu zuen presidentearena, eta mendi gain batetara igo eta lurralde prometituranzko bidea erakutsi zigun erregearena.
Bai, ahal dugu justizia eta berdintasuna.
Bai, ahal dugu aukera eta oparotasuna.
Bai, ahal dugu nazio hau zuzendu.
Bai, ahal dugu mundu hau konpondu
Badakigu bataila hau luzea izango dela, baina beti izan gogoan berdin diola zein oztopo izan bidean, ezerk ezin du aldaketa eske ohiukatzen duten milioika ahotsen indarraren oztopo izan. Ezin dugula esan digu ziniko talde batek. Errealitateaz pentsatzeko gelditzeko esan digute. Nazio honetako biztanleei esperantza faltsurik ez emateko abisatu,
baina Amerika den istoria sinestezin honetan, sekula ez da ezer faltsurik izan, aritu garenean esperantzaz.
Gaur, Dillongo eskola xahar batetara doan neska txikiaren esperantzak, LAko kaleetan ikasten duen mutilaren ametsen berdinak dira. Amerikan zerbait gertatzen ari dela gogoratuko dugu. Ez gaudela politikariek esaten diguten bezain zatituak. Herri bat garela. Nazio bat garela. Eta elkarrekin, Amerikaren hurrengo kapitulu handia hasiko dugu itsasertze batetik bestera, itsaso batetik bestera zabalduko diren hiru hitzekin.
Bai ahal dugu
Onartzen dut batzutan nahiko tipo simplea eta eragingarria naizela, baina abesti honek esperantzaz bete eta pilak jartzen dizkit egia esan :-) Hor nabil aspaldi honetan tabarra ematen “yes we can” esan eta esan :-)Eta aizue, gure herri (edo hiri:-) txiki honetarako ere balio liezaguketen esaldi asko dago hor, ezta? Hala iruditzen zait niri behintzat.

Baina aurrekoarekin jarraituz, hitzaldiaren bideo osoa ikustean ezin izan ditut begiak kendu Obamaren atzean dagoen gaztetik. Orain ziurrenik lagunei “ni hitzaldi hartan egon nituan” edo “ni bideoklipen ateatzen nauk” esaten ariko zaie lagunei, baina segituan antzematen da tipo horri ez zaiola gehiegi axola Obamaren hitzaldia, ez doala berarekin. Aspertu aurpegia du hitzaldiak irauten duen momentu guztian eta aho zabalka hasteko imintzioa ere egiten du batean. Ia lo hartzen du Benito edo Beninok bezala :-)
Bai, bai! Benito edo Benino bezala! Ezagutzen duzue, ezta? :-)
Tipo hau, Bernardo Atxagaren poema bateko protagonista da, nahiko ezaguna Javier Muguruzaren abesti baten hitza ere badelako. Honela dio:
Neretzako, esan zuen Luigi Lomboso
Napoleko auzo pobre bateko umeak,
pertsonai istoriko guztien artean
zoriontsuena Benino edo Benito da.
Ondo iruditzen zait Caligula
Juan Bautista ere gustatzen zait
bata eroa eta bestea tontua zirelako
baina pertsonai istoriko guztien artean
gehien gustatzen zaidana
Benino edo Benito da.
Galdetu ziotenean nor zen
Benino edo Benito hura
Luigi Lombosok erantzun zuen:
“Bada, Benino edo Benito,
Beleneko artzai hori da,
beti lo dagoena.
Ez da jabetzen bere inguruan
gertatzen denaz.
Ez dauka problema bakar bat ere”

Beninoren eta goiko gaztearen kasuetan historia beraien aurrean gertatzen ari da, baina ez dira konturatzen. Ez dakite une hori Historikoa denik. Baina azken batetan Historia istorioez elikatzen da eta honetarako Tik eta Tak guztiek berdin kontatzen dute.