1.- BAIONETA
![]()
Wikipediak dio:
Etimológicamente, la palabra proviene de Bayona (Francia), donde fue inventada.
2.- BAIONAR LEMA
Gazteleraz timón bayonesa edo navarresa, navaresca esaten dena, nahiz eta gaur egun timón de codaste bezala ezagunagoa izan.

Baionar lemak, lehen erabiltzen zen alboko arrauna ordezkatu zuen. Aldaketa honen bitartez ontziaren norabidea errazago kontrolatzen zen, eta itsas bidaia luzeagoak, hala nola ontzi handiagoak eraikitzea posible izan zen.
Egia esan, dirudienez ez dago garbi nor izan zen lema honen sortzailea, baina honelako kontuetan gertatzen den bezala, euskaldunek sortua izan zela dioten webguneak ugari dira interneten. (hemen , hemen , hemen eta hemen adibidez)
Garbi dagoena, hori bai, europa hegoaldean nafarroako erresumak ezagutarazi zuela da. (wikipediaren sarrera hemen)
3.- BAYONESA
Bai, bai! Mayonesa edo mahonesa bezala ezagunagoa den honetaz ari naiz! :-)
Oraingo honetan ere, aitortu behar dizuet, Mallorkako Mahón irlan frantsesek sortua (edo bertako biztanleei kopiatua) dela esatea ziurragoa delakoan nago, baina badakizue! interneten denetariko teoriak aurki litezke! :-)
Eta horrela bada gainera, hots, saltsaren Baionesa izena egokia bada, NIRE AMA ONGI AHOSKATZEN ARIKO DA!
- Borthuzai! ekarri baionesa! ekarri baionesa apaletik!
Beti berdin! :-)
(Barkatuko didazue azken txorakeria hau, baina 3 baionatarren zerrenda agindu dizuet eta zerbait sartu beharrean aurkitu naiz :-) Agian hobe nuen Didier Dechamps futbol jokalaria sartu banu, ezta?
Baina beno, Bin Laden-ek esango lukeen bezala: “Aceptamos avión como material de oficina” ezta? :-)
Duela gutxi, orain arte aurkituriko zuhaitz bizirik zaharrena topatu dute Suedia aldean.
9.550 urte ditu.
Kristo aurreko zazpi mila urtekoa.
Hona hemen:

eta ni, Jose Migel Barandiaran-en amaz oroitzen naiz.
Semeari, etxeko ataritik sagarrondoak erakutsiz esan zion hartaz…
“Sagarrondo hauek lezio ederra erakusten digute Jose Migel.
Zenbat eta sagar gehiago eman, orduan eta apalagoak azaltzen zaizkigu".

Gogoan dut nire lehengo blogean mintzatu nintzaizuela jada jendearen antzekotasunen inguruan. Nola, guk gerorrek munduko beste puntan dagoen norbaiten antza eduki dezakegu(aizu! posible da ezta?:-), edo eta atzerrira joatean esate baterako, jende ezagunaren aurpegiak topatzen ditugun nonahi: “aibalaostia hi! Tipo hau nere klasekide baten iguala dek eta!” edo “joder! Maritxu fruteran senarra!” eta horrelakoak.
Telebista programetan “parecidos razonables”-ak ere modan egon ziren garai batetan…
Baina niri, aurreko hartan niotsuen bezala, garrantzitsuagoa iruditzen zait sustraietara joatea itxurazko antzekotasunetan geratzea baino. Jendearen benetako erlazioa zuzenetara joatea. Hots, abizenetara :-)
Kuriosoa egiten zait urrunekoak diruditen bi pertsonaia erabat desberdin abizenez erlazionatua daudela konturatzea, eta hortaz, noizbait agian familia hurbilekoak izan zirela pentsatzea.
Gaurkoan, aurreko zerrendari izen batzuk gehitu dizkiot.
Eta zer esatea nahi duzue, apurka-apurka zerrenda gorputz pixka bat hartzen ari zait azken batetan ;-)
Jaime de Maritxalar
Manu Maritxalar
Nelsinho Piquet (F1)
Josep Piqué
Marilyn Monroe
Sonia Monroy
Cayetano Mtz. Irujo
Juan Mtz. Irujo
Hugo Chavez
Manuel Chaves
Brian de Palma
Rossy de Palma
Ozzy Osbourne
Bertin Osborne
Nat King Cole
Jose Luis Coll
Carla Bruni
Brownie
J.C. Borbon
Bourbon
OSTRAS EGIA DA! AZKEN HONEK GAUZA ASKO ESPLIKATZEN ZITUEN! :-)
Gauza xelebrea da Denbora. Einsteinek 4. dimentsioa zela esan zuenetik zientzialariak nahastu xamar dabiltza, espazioan, betiko 3 dimentsioetan aurrera eta atzera libreki mugi bagintezke, denboran zergatik ezin dugun gauza bera egin ulertu nahian.
Zer pentsatu ematen du egia esan.
Baina gizakiak egia esan badu denboran atzera joateko ahalmena, irudimenaren bitartez soilik bada ere. Aspaldiko liburuak irakurriz, arkeologo zein historialariei kasu eginez… badugu aspaldiko garai haiek gutxi gora behera nolakoak izan ziren jakiterik. Eta berdin etorkizunaz, hor ditugu zientzia fikziozko pelikulak, nostradamus-en profeziak eta abar :-)
![]()
Baina orainak beti uzten du bere arrastoa, lehenaldian eta etorkizunean.
Oso zaila da irudimenaren bitartez historian atzera zein aurrera egin nahi dugunean Orainalditik, bizi dugun garaitik, abstraitzea.
Lehen aldiaz ari garenean adibidez, oso desberdinak dira orain 50 urte aurre-historiaz zuten irudi matxista (emakumeei iletik tiraka…) eta gaur egungoa (gizarte matriarkala…). Pelikuletan ere, aspaldi batetako erreginez eman den irudia oso desberdina izan da filmatu diren garaiaren arabera, nahiz eta erreginok, berez garaitsu berdinekoak izan.
Begiratu bestela Greta Garbo-k Suediako Erregina filmean eta Kate Blanchet-ek Elisabeth erreginaren paperean duten makilaiari. Argi dago garai desberdinetan errodatu direla, ezta?

Eta etorkizunaz zer esanik ez, Fritz Lang-en Metropolis filma eta Kubrick-en La naranja mecánicak ere esate baterako, ez dute antzekotasun handiegirik, eta gogoratu! 2000. urtean denok kotxe hegalariak eduki behar genituela sinetsita geunden! :-)

Zaila dela azken batetan, gure eguneroko kontestutik abstraitzea historiaren benetako ikuspuntua edukitzeko, eta etorkizunak ekar diezagukeena aurrikusteko.
Beno, ba nik ere gustuko dut etorkizunaz hipotesiak egitea, eta are gehiago tabernako barraren aurrean (oh! zenbat poesia eta eskultura merezi ote ditu musen bizitoki den leku sakratu horrek! ;-).
Aspaldi honetan esate baterako lagun bati esker etorkizuneko musika aurkitu dudalakoan nago: Panda Bear eta adibide baterako, Panda Bear bera den Noah Lennox-ek osatzen duen Animal Collective taldearen bideo hau. Ea zer iruditzen zaizuen. Esango didazue :-)
Nahiko probablea da zuetako norbaitek pasa den igandean Diario Vasco irakurri izana. Posible da gainera, Roman Sudupe politikari ohiari egindako elkarrizketa irakurri izana. Eta hala egin ezkero, badago posibilitate txikiren bat, agian norbait, ni gaur komentatzera noanaz ohartu izateko. Ez dakit. :-)

Kontua da elkarrizketa honetan ekialdeko filosofiekiko interes handia agertzen duela. 13 urte omen daramatza egunero meditazio ordu erdi bat egiten. Ez du egia esan plan txarra ematen horrela esanda :-)
Honela dio elkarrizketa zatiak:
- ¿Dónde empieza su interés por la filosofía oriental?
- A través de la ciencia y el estudio de la física cuántica. Los físicos y las teorías orientales coinciden en que todos somos uno y ese uno está en todos. Cuanto mejor sea yo, mejor será la sociedad. Cuanto mejor sea la sociedad, mejor seré yo. Lo dijo Erich Fromm: si interiorizamos que «yo soy tú» y «tú eres yo» el mundo empezará a arreglarse. El mundo oriental tiene una metodología para eso: la meditación. Desde hace trece años dedico cada mañana media hora a la meditación, ese momento que uno intenta trascender de los sentidos y hasta de la propia mente.
Fisika Kuantioak eraman omen du Sudupe jauna filosofia orientalera.
Erabat identifikatua sentitu nintzen baieztapen horrekin, nik ere, izan nuelako halako fase bat orain ez asko.

Jakina da Fisika kuantikoak, ordurarte nagusi zen ikuspuntu mekanizista hankaz gora jarri zuela.
Izan ere, Deskartes-ek materia eta adimena bi mundu desberdinetan bereizi zituen, eta Newton-ek bere lege fisiko mekanizistekin mundua aurresangarria zela ikusarazi zigun. Unibertsoko materia guztiaren une bateko posizio eta abiadura jakin ezkero esate baterako, unibertsoa handik 250 urtetara nolakoa zen aurresatea izango genuela zirudien.
Garai hartan, Nobel sariduna izan zen A.A. Michelson-ek “Fisikaren legerik garrantzitsu guztiak dagoeneko ezagutzen dira” ere esan zuen. Unibertsoa mekanizista zen.
Isaac Newton
Baina materia oso-oso-oso-oso txikiaren kasuan gauzak horrela ez direla ohartu ziren.
Kasu honetan ezin dira partikula baten posizioa eta abiadura une beerean jakin. Ezinezkoa da. Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioa deritzo horri, eta hortaz ezin dugu partikula txikien egoera etorkizun batetan zein izango den aurreikusi.
Ezin dugu beraz errealitatea zehazki nolakoa den jakin, objektiboki ulertu, estadistiko eta probabilistikoki baizik.
Esan gabe doa printzipio honek zein partikula subatomikoen inguruko beste askok, errealitateaz genuen ikuspuntua hankaz gora jarri zuela bapatean.
Werner Heisenberg
Honetan oinarrituz, bada sujetoak objektua bere horretan, beragan eragin gabe ezin dezakeela ezagutu dioenik, eta beraz, fisika modernoak sujeto-objeto dualismoa gainditu duela (halako zerbait dio Sudupe-k) eta gauza guztiak interkonektaturik daudela…
Baina “Cuestiones Cuánticas. Escritos místicos de los físicos más famosos del mundo” liburuan Ken Wilber-ek dioen bezala, fisika kuantikoaren sortzaile izan ziren ez Heisenberg, Schrödinger, Einstein, Planck, Pauli edo Eddington-ek ez dute sekula baieztapen hori egin.

“… El propio Bohr afirmó taxativamente que ‘la noción de complementariedad no supone en modo alguno un alejamiento de nuestra posición como observadores desligados de la naturaleza… El aspecto esencialmente nuevo del análisis de los fenómenos cuánticos es la introducción de un distinción fundamental entre los aparatos de medida y los objetos sometidos a investigación… en nuestros futuros encuentros con la realidad tendremos que distinguir el lado objetivo y el subjetivo, tendremos que establecer una división entre ambos’. Louis de Broglie era aún más explícito: ‘(Se ha dicho que) la física cuántica reduce o difumina la región divisoria entre lo subjetivo y lo objetivo, pero hay aquí… un uso equivocado del lenguaje. Porque en realidad los medios de observación pertenecen claramente al aspecto objetivo; y el hecho de que no podamos dejar de lado en microfisica las reacciones que esos medios producen en las porciones del mundo exterio que deseamos estudiar no suprime, ni siquiera disminuye, la distinción tradicional entre sujeto y objeto’…
Liburu horretan gainera, Heinz Pagel-en The Cosmic Code liburua aipatzen da, eta azken honen arabera, Fisika mekanizista Newtondarra mistika orientaletik fisika kuantikoa baino gertuago dago! :-)
Garbi samar geratzen dela iruditzen zait, ezta?
Baina gainera, hala balitz ere, hots, partikula subatomikoen jarrera horrek sujetu-objetu dualismoa ezeztatuko balu ere, horrek ez luke esan nahi gure mundu ikusgarrian gauzak berdin izan behar direnik. Azken batetan, “Inguratzen gaituen fenomeno fisikoen deskribapenaren maila bakoitzak berezko logika, matematika eta fenomenologia ditu” eta “oinarrizko partikulen jokabidearen ezagutza beharrezkoa izanik ere, partikula askok bat eginez materia osatzen dutenean propietate berriak sortzen dira, banakako partikulen propietateetatik ondorioztatu ezin diren propietate emergenteak, hain zuzen ere.”
Hauek, P.M. Etxenike, J.M. Pitarke eta F. Plazaola-ren “Sinpletasunetik konplexutasunerantz” artikulotik hartuak.
P.M. Etxenike
Eta gainera, mundu materialean sujetu-objetu dualismoa ez balego eta dena interkonektaturik balego ere, hala eta guztiz ere, esperientzia erligioso edo izpiritualak ez luke zertan errealitate materialarekin bat egin beharrik, ezta? ez al dira bi kontu oso desberdin? Zein ikuspuntu ezpiritual justifika ditzake teoria zientifiko batek?
Ez dakit.
Beno, hau da nire eritzia kontu hauen inguruan :-)
Posible da hala eta guztiz ere zuei konbentzitu ez izana, eta hala izanez gero, jakizue gustora asko utziko dizuedala kontu fisikokuantikoespiritualen biblia omen den El Tao de la Física liburua irakurtzeko :-)
Noski baietz!

Baina beno, hala eta guztiz ere, hemen argi eta garbi dagoena gauza bakarra, Nature aldizkariko J. Maddox zuzendari ohiak zioena da:
“ZIENTZIA BERE HASTAPENETATIK AMAIERATIK BAINO HURBILAGO DAGO”

:-)
1.- Bart gauean bete ziren 28 urte Laura Palmer neska gaztea hil zutela.
Ez, horrela esanda ziurrenik ez zaizue aparteko ezer burura etorriko, baina Laura Palmer non, eta Twin Peaks-en bizi zela esaten badizuet? Orduan bai ezta? :-)
Ba 28 urte bete ziren bart estatu batuetan David Lynch-ek zuzenduriko Twin Peaks seriea hasi zela.
28 urte berandu iritxi naiz hortaz. Izan ere, aurten hego haizeak jota hasi naiz seriea ikusten, eta oraindik dena amaitu ez dudan arren, argitu da jadanik nork hil zuen herriko neskarik eder eta ospetsuena zen Laura.
Zer, zuek ere jakin nahi duzuela?
Ondorengo bideo honetan dator ba esplikatuta “gutxi-gora-behera” :-)
2.- Bestalde, gaur Apirilak 9, 5 urte betetzen dira Jorge Oteiza hil zela.
Ondorengoa, orain gutxi aurkitu nuen Oteizaren inguruko bideo oso interesgarri eta oso bat.
GOIAN BEUDE
Atzoko Diario Vasco-n Nuria Lopez de Gereñu-ri egindako elkarrizketa zati interesgarri bat:
- ¿Cómo están siendo las negociaciones con los alcaldes para las expropiaciones de terrenos?
- Me gustaría hacer una mención expresa al alcalde de Ordizia, José Miguel Santamaría, porque está colaborando activamente con sus ciudadanos para que los acuerdos con los propietarios de tierras se hayan cerrado, y para que el pueblo conozca en todas sus dimensiones el proyecto ferroviario.

Joder! eta ni AHTaren inguruko informazio bila interneten begira, Ordiziako lagunei galdetu besterik ez nuenean!
:-)
Ea kontu hori baieztatzen didaten, edo aitzitik, “Diario Vasco, egi gutxi ta gezur asko”-k oraindik hala izaten jarraitzen ote duen :-)

beti pentsatu nuen nire pesimismo melankoliatsu patetiko kronikoari zegokiola nik,
bizitzan triste egoteko pozik egoteko baino arrazoi gehiago daudela ziurtasun osoz pentsatzea,
baina ez,
errealitateak behin eta berriz baieztatzen dit hori dela bere benetako aurpegia,
euri gehiago egiten duela hirietan…
…eta asteburuz


(zientzia.net-eko hemengoak irakurri ondoren bururatua)