2008/04/20

17:41:39 , Borthuzai , 300 hitz, 113 aldiz ikusia  
Atalak: pertsonalak, zinea, musika

Denboraz...

Gauza xelebrea da Denbora. Einsteinek 4. dimentsioa zela esan zuenetik zientzialariak nahastu xamar dabiltza, espazioan, betiko 3 dimentsioetan aurrera eta atzera libreki mugi bagintezke, denboran zergatik ezin dugun gauza bera egin ulertu nahian.
Zer pentsatu ematen du egia esan.

Baina gizakiak egia esan badu denboran atzera joateko ahalmena, irudimenaren bitartez soilik bada ere. Aspaldiko liburuak irakurriz, arkeologo zein historialariei kasu eginez… badugu aspaldiko garai haiek gutxi gora behera nolakoak izan ziren jakiterik. Eta berdin etorkizunaz, hor ditugu zientzia fikziozko pelikulak, nostradamus-en profeziak eta abar :-)

a

Baina orainak beti uzten du bere arrastoa, lehenaldian eta etorkizunean.
Oso zaila da irudimenaren bitartez historian atzera zein aurrera egin nahi dugunean Orainalditik, bizi dugun garaitik, abstraitzea.

Lehen aldiaz ari garenean adibidez, oso desberdinak dira orain 50 urte aurre-historiaz zuten irudi matxista (emakumeei iletik tiraka…) eta gaur egungoa (gizarte matriarkala…). Pelikuletan ere, aspaldi batetako erreginez eman den irudia oso desberdina izan da filmatu diren garaiaren arabera, nahiz eta erreginok, berez garaitsu berdinekoak izan.
Begiratu bestela Greta Garbo-k Suediako Erregina filmean eta Kate Blanchet-ek Elisabeth erreginaren paperean duten makilaiari. Argi dago garai desberdinetan errodatu direla, ezta?

suedia blanchet

Eta etorkizunaz zer esanik ez, Fritz Lang-en Metropolis filma eta Kubrick-en La naranja mecánicak ere esate baterako, ez dute antzekotasun handiegirik, eta gogoratu! 2000. urtean denok kotxe hegalariak eduki behar genituela sinetsita geunden! :-)

autoa

Zaila dela azken batetan, gure eguneroko kontestutik abstraitzea historiaren benetako ikuspuntua edukitzeko, eta etorkizunak ekar diezagukeena aurrikusteko.

Beno, ba nik ere gustuko dut etorkizunaz hipotesiak egitea, eta are gehiago tabernako barraren aurrean (oh! zenbat poesia eta eskultura merezi ote ditu musen bizitoki den leku sakratu horrek! ;-).
Aspaldi honetan esate baterako lagun bati esker etorkizuneko musika aurkitu dudalakoan nago: Panda Bear eta adibide baterako, Panda Bear bera den Noah Lennox-ek osatzen duen Animal Collective taldearen bideo hau. Ea zer iruditzen zaizuen. Esango didazue :-)

Apirila 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software