Banekien nik, noizbait CPI-ren inguruan idatziko nizuela! Bai jauna!
Eta azkenean, iritsi da eguna! Zorionekoak zuek! :-)
CPI, “Curioso Pero Inutil” –en laburdura da, eta http://curiosoperoinutil.com, izenak dioen bezala, ezer askotarako balio ez duten kuriositatez beteriko webgune bat da, eta zehatzago, zientziaren inguruko mota guztietako kuriositateen inguruko webgune bat.
Beno, agian zuzenagoa litzateke gure inguruan dauden kuriositateei esplikazio zientifiko bat ematen saiatzen den webgune bat dela esatea, edo horrelako zerbait… ez dakit. Sartu eta ikusi zuek :-)
Erabat, erabat, erabat gomendagarria, txorradarik handienekin burua jaten duzuenentzat.
Gainera, horrelako jende gehiago ere badela konturatuko zarete! :-)
- Zergatik dituzten kristalek aldamenak berdeak? Ba begiratu CPI-n.
- Egia al den hortik dabiltzan powerpoint-ek dioten bezala, ahateen karraskadak ez duela ohiartzunik? Ba begiratu CPI-n.
- Kristal-Ispiluek nola funtzionatzen duten jakin nahi duzuela? Ba begiratu CPI-n.
Flipantea da, benetan.
Beno, ba kontua da CPI-n, aspaldidanik burutik kendu ezinik nebilkidan enigma baten erantzuna aurkitu dudala gaur, eta horregatik aipatzen dizuedala webgune hau.
Dena, orain pare bat aste email-ez jaso nuen ondorengo irudiarekin hasi zen:

Ikusten duzuenez, 12 pertsona 13 bihurtzen dira era miragarri batetan, gero, berriz ere 12 bihurtzeko…
Honi begiratu eta begiratu egon naiz geroztik, “trukoa” non zegoen asmatu ezinik.
Aurrena 12, gero 13, gero 12 berriz ere… Ezin kontu hau burutik kendu.
Eta kasu honetan CPI ez, baizik eta NPI
Osea, Ni Puta Idea :-)
Jolas honek, zentzu guztietan garaitu egin nau. Ezin izan dut bere aurka ezer egin.

Beno, ba esplikazioa CPI-ren arabera honako hau da:
Hasieran, 12 pertsona ikusten ditugu, eta ondorenean 13. Bai. Baina 13 hauek, hasierako 12ak baino 1/13 aldiz txikiagoak dira. Begi hutsez antzematen ez bada ere, baxuagoak dira azken 13 hauek. (Edo hasieran 13 daudela esaten badugu, bigarren irudian, 1/12 handiagoak diren 12 bihurtzen dira)
Hau da, 12 edo 13 pertsona ikusi, bi kasuetan pertsona guztien altueren batuketa berdina da, baina batetan 12 zatitan banatuak, eta bestean 13-tan. Trukoa, pertsonen “erdibitzea” egiteko moduan dago, nola ez.
Agian hobe ulertuko da ondorengo adibidearekin.

Kasu honetan, orri zuri bat hartu, eta 10 lerro zuzen margotzen ditugu paraleloan, eta ondoren, orria diagonal batetik guraizez mozten.
Bi orriak ondoren agertzen den moduan desplazatzen ditugunean ordea…

10 lerro ez, baizik eta 9 ditugula ohartzen gara!
Zer pasatu da hamargarren lerroarekin?
Kasu honetan aurrekoan bezala, amaierako 9 lerroen luzera ez da hasierako 10-en berbera. 9 hauek pixka bat handiagoak dira.
Erantzun hau, Martin Gardner-en “Paradojas ¡Ajá!” liburutik hartua omen da.
Eta gauzak horrela, kopuruak nola handitu litezkeen ikusita, esango duzue, baina ni Jesus-etaz gogoratzen naiz. Bai, bai! Kristauon Jesus famatuaz! :-) Eta batez ere arrain eta ogiekin egin zuen mirakulu famatu hartaz.
EZ AL ZUEN BERAK ERER HORRELAKO TRUKORIK ERABILIKO! :-)
Izan ere, Padre de Familia-ri esker badakigu bere garai hartako ahalmenak ez zirela orain pentsatzen ditugun bezalakoak.
Begira! Begira! :-)