Zuei ere gertatuko zitzaizuela pentsatzen dut, noizbait arazoren baten aurrean egon, eta korrika eta presakako soluzio bat eman beharrean aurkitzea, ondoren, hori bai, denbora gehiago topatzean lasai-lasi, txukun-txukun amaituko duzula sinetsita.
Baina gauzak ez dira askotan horrela izaten, eta PROBISIONALAK ZIREN KONPONBIDEAK BIZI GUZTIRAKO HOR GELDITZEN DIRA. Nire lagun batek zioen bezala, PROVISIONAL, PARA TODA LA PUTA VIDA! :-)
Niri behintzat askotan gertatzen zait :-)
Badakizu, ‘zergatik egin orain, biharko utz badezakezu’ eta gero berriz, gerokoak…
beti badela aitzakiaren bat! :-)
Ba, Beasaingo Usurbe antzokian ere horrelako zerbait gertatu zela pentsatzekoa da.

Ez, ez, lasai, ez naiz eta gehientsuenok jakingo duzuen areto barneko zutabe erraldoiez ariko, eta ezta goiko palko modernoetako ertzetaz ere (filma edo taulagainekoa ikustea galerazten dutenak biak ala biak), argazkian ikus litekeen detailetxo batetaz baizik.
Izan ere, ondo fijatu ezkeroz, bada argazki horretan lekuz kanpo dagoen zerbait.
Argazkian egia esan ez da ongi bereizten, baina eraikina bertatik bertara ikusi ezkero oso nabarmen geratzen da, eta argazkia handitu ezkeroz ere baietz uste dut…

Oraingoan bai, ezta? :-)
Hortxe dugu, Beasaingo Usurbe zine ‘liluragarrian’ norbaitek ipiniriko ‘oparia’ :-)
Makil txatxu bat, harri dotorez jantziriko paretaren ondoan, teilatu zati bat eusten. :-)

ETA URTEAK DARAMATZA HOR!
Esaten nizuena,
PROVISIONAL, PARA TODA LA PUTA VIDA! :-)
Baina behintzat ez naiz ni bakarra! :-)
Dirudienez Jebediah Springfield euskaldunik unibertsalena aukeratua izateko nik aurkezturiko frogek ez dute Ibarretxe konbentzitu, eta Juan Mari Arzak aukeratu berri dute aurtengo euskaldun unibertsal sarirako.
Zer egingo diogu ba!
Euskal sukaldaritza klasikoa modernotu eta munduan zabaldu duenak merezi du eta horrelakorik!

Balio handiko izendapena dudarik gabe, eta are garrantzia handiagokoa sukaldaritza garaikidearen inguruko orain gutxiko eztabaidek erdienbenenatzaile bihurtu baitituzte gure inguruko zein kanpoko sukaldari ospetsu asko.
Arzak-en arraultza ‘arriskutsuak’
Izan ere, hautsak asko harrotu ziren duela hilabeteren bat sukaldaritza munduan, gaur egungo sukaldaritza modernoaren nondik norakoak direla eta.
Betiko sukaldaritza klasikoa osasuntsuagoa dela batzuk, ‘elikatzeko sukaldaritza’ taberna arruntetan badela eta esperientzia bereziak eman behar zaizkiola berezorari besteek… hor zebiltzan elkarren aurka bi bandotan banatuta.
Baina klasiko vs. moderno auzi hau ez da batere berria gure mundu honetan. jende helduak beti esango baitu “ai, ai, ai… gazte hauek…” edozein arlo dela ere.
Ni ziur nago greziarren garaitik hona gutxienez beti horrela izan dela, eta aizue! Ez gara horren gaizki bizi gaur egun, ezta?
Beno, agian bai…
Baina bueno! Ni ez naiz gaur bi jarrera hauen arteko ezinbesteko bizikidetzaren beharraz eta abar mintzatuko. Gehienbat, sukaldaritzaren kasuan behinik behin, zaharra eta modernoa elkarrekin bizi daitezkeela argi eta garbi dagoelako, oraintsurarte hala izan baita besteak beste.
Nik gaur esan nahi dudana da, zaharra ere modernoa izan litekeela, eta honetan ere, badakit, ez naiz batere originala. Baina egia da. Zaharra ere, izan liteke modernoa.
Zer, ezetz?
Begira Bittor Arginzoniz.

Arginzoniz-ek, orain 18 urterarte zelulosa fabrika batetan egiten zuen lan. Denetik egiten omen zuen, kamioilari ere ibili omen zen… eta egun batetan, Atxondo-ko Etxebarri jatetxearen kargu egitea erabaki zuen. Horrelaxe egin du aurrera, pixkanaka-pixkanaka, era autodidakta batetan
aurten munduko 50 jatetxerik onenen zerrendan sartzera iritsi arte!
44. postura zehatzago. Bai, bai! Ferran Adriá-ren El Bulli lehen postuan dagoen zerrenda famatu horretan bertan!
Hemen duzue informazio zehatza.
Arginzoniz-en arrakasta, eta hasierako kontuekin lotuz, elikagai guztiak parrillan egitean datza, era “klasiko” batetan beraz. Eta guztiak diodanean, guztiak dira. Bai angulak, kabiarra, ostrak… dena prestatzen du parrillan.
Sukaldaritza primitibo huts-hutsa, ikusten duzuenez, horrenbeste sukaldaritza teknoemozionalen artean.

Parrillan du beraz sekretua. Baina ez nolanahiko parrilla!
Zeren eta arginzoniz-ek, mota guztietako elikagaiak prestatzeko espresuki erreminta berriak diseinatu ditu, eta ez du parrillarako ikatza erabiltzen, egurrak baizik, prestatu beharreko elikagaiaren arabera aldatuko dituen egurrak, umetan aiton-amonei ikasi bezala. Arrainarentzako arte egurra, okelentzako mahatsonadoarena adibidez…
Izan ere, egurrek usain eta zapore berezia ematen diote elikagaiei, eta hori omen da bere sekretua.
Eta badu bere meritua egia esan, aizue! ez dut uste eta orainarte inork ‘kea saltzerekin’ horrenbeste lortu duenik, ezta? :-)
Bittor, erremintak eskuan


Blog honetatik pasatzen zaretenok susmatuko zenutenez, ni wikipediaren jarraitzaile itsua naiz. Bertan orduak eta orduan igarotzeko gai naiz arazo handiegirik gabe.
‘Wikipedia jainkoa da’ eta horrelakoak ere bota oi ditut kelertxikiaren babesean…
Eta gaur, atzo bertan wikipedian egin nuen aurkikuntza batekin natorkizue:
The Simpsons marrazki bizidunetako Springfield herriaren fundatzaile den JEBEDIAH SPRINGFIELD-ek, ERRO EUSKALDUNAK DITU
Jebediah Springfield
Bai, bai! Benetan! :-)
Izan ere, Jebediah Obadiah Zachariah Jedediah Springfield, hau baita bere izen osoa, XIX. mendeko Jedediah Strong Smith amerikar esploratzailean oinarritua dago.
Hala dio honako webgune honek, eta baita wikipedia berak ere The Simpsons-eko pertsonaiei eskainiriko tartean.
Jedediah Smith
Jedediah Smith, estatu batuetako mendebaldeko lehen exploratzaile zurietako bat izan zen: Nevada eta Utah zeharkatzen lehena, Californiara iristen ere bai, Sierra Nevada igotzen…
Inguruko haietako mendi, ibai eta bazter askok dute Jedediah Smith edo Smith izena bere omenez.
Ondorengo argazkian ikus ditzakezue bere ibilerak mapa batetan
Baina beno! Esatera nioana!
Jedediah Springfield-ek, nahiz eta bera jaiotzez jada estatubatuarra izan, SUSTRAI EUSKALDUNAK ZITUEN.
Hala baieztatzen du wikipediak exploratzailerari eskeiniriko ingelesezko zein gaztelerazko orrietan, hala nola euskaldun-amerikarrei eskainirikoan ere.
Eta gertatzen dena zera da, The Simpsons-en sortzaile den Matt Groening, estatu batuetako inguru haietakoa dela, eta horregatik oinarritu zela exploratzaile saiatuan Jebediah Springfield pertsonaia sortzeko.
Hau guztia, noski, wikipediatik hartua :-)

Beno ba! Hauxe zen ba dena!
Ustekabean, euskaldunik internazionalena non, eta hortxe dugula egunero muturren aurrean telebistan!
Eta gu enteratu gabe! :-)
Ai ama! Zer nolako txorradekin pasako ote nukeen denbora nik wikipediarik ez balego! ;-)
——-
Nire aurreko blog-eko The Basque - Simpsons Connection haren jarraipen gisa.