2008/10/31

15:18:13 , Borthuzai , 70 hitz, 104 aldiz ikusia  
Atalak: artea

Zentsuraren ederra

Zentsura ere Artea izan daitekeelako…

Orain ia bi urte aitorr-en blogari esker ezaguturiko “The Subconscious Art of Graffiti Removal” filmaren zati bat da.

Film honetan, kaleko pintadak kentzean geratzen den arrastoa Rothko edo Malevitx artisten lanekin konparatzen da, espresionismo abstrakto eta konstruktibismoarekin…

Eta Artelan urbano hauen maitaleek flickr-en beraien kontu propioa ere badute!

“The secret art of Graffiti Removal”

Bertatik hartu ditut ondorengo irudi hauek:

graffiti removal

graffiti removal

graffiti removal

2008/10/28

18:13:10 , Borthuzai , 573 hitz, 127 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!, pertsonalak

Otzaurteko Ubidea

Azken aste hauetan asko ari gara Zegamako San Adriango kobaren izena entzuten komunikabide desberdinetan, epe luzeko indusketak hasi omen dituzte eta Aranzadi zientzia elkartekoek antzinako arrastoen bila.
Gai oso interesgarria dudarik gabe.
Segituan hasi dira gainera sorpresatxoak topatzen.

san adrian San Adrian orain urte batzuk

Baina zer nahi duzue esatea, San Adriango pasabidea han goian dago, Aizkorri mendian, urrun, eta ez dut oraintxe aruntzaraino joateko gogo handiegirik. Hortaz, barkatuko didazue baina gaurkoagatik autoa Otzaurteko gainean utzi eta tabernan sartuko naiz, hemendik ikusten denaz ere bada eta zer kontatu! :-)

San adrian San Adrian gaur egun

Izan ere, oraintxe lasai asko salda beroa hartzen gaudeneko Otzaurteko mendate honetan bitxikeria bat ematen da.

Hemen, euria egiten duenean, ur tanta batzuk, erreka eta ibai ezberdinen bitartez Kantauri itsasora joaten dira, baina tanto hauek erori diren lekutik metro gutxitara erortzen diren beste tantak berriz, Kantauri itsasotik milaka eta milaka kilometrotara bukatzen dute.

Eta gehiago zehaztuz: Otzaurteko eraikin bateko teilatuaren alde batetan erortzen diren ur tantak Kantauri itsasoan amaitzen duten bitartean, teilatuaren beste aldean eroritakoek, lehen esan bezala, milaka kilometrotara amaitzen dute.

Non?
Ba Mediterranear itsasoan hain zuzen.

mediterraneo

Kontua da Otzaurte uren mugalerroan (en la divisoria de aguas) dagoela, eta beraz, mendateko malda batetan erortzen den urak Kantauri itsasoan amaitzen du oso gertu sortzen den Oria ibaiaren bitartez, eta besteak berriz Araba aldean lehenik, ondoren, Ebro ibaiaren bitartez Mediterranean itsasoan bukatzeko.

Eta gehixeago finduz, Otzaurteko Andra Mari Ermitako teilatuaren alde batetan erortzen diren ur tantak Kantauri itsasoan amaitzen dutela, eta beste aldekoek Mediterranean itsasoan esaten da.

aizkorri Aizkorri mapan kokatua

Kurisoa, ezta? :-)

Ba gaur egun ez diogu honi beste munduko garrantziarik ematen, baina garai batetan “Obra Faraoniko” baterako ideiaren ‘giltza’ izan zen.

otzaurte

Izan ere, ‘Mil noticias insólitas del país de los vascos‘ liburuak dioenez:

“… En las Juntas Generales de Mutriku y Tolosa de 1751, se nombraron comisionados para examinar cómo hacer navegables los ríos guipuzcoanos y estudiar la posibilidad de unir el Océao Atlático con el Mar Mediterráneo, aprovechando la favorable circunstancia que para este objecto concurría en la vertiente septentronal de la sierra de Aitzgorri. En 1807, el arquitecto Joaquín Ignacio Zunzunegi encontró la posibilidad de unir ambos mares utilizando, además, las cercanías de Aitzgorri. Zunzunegi, describiendo el origen del arroyo Otsaurte, que nacía presisamente en la divisoria de aguas, apuntó a éste como unico que presenta la naturaleza para que pueda construirse un canal de comunicación que comunique a ambos mares.”

Gaur egun ‘astakeria’ bat iruditzen zaigu bi itsaso hauek lotu nahi izatea, baina kontutan hartu behar da orduan ez zituztela gaur egungo errepideak… eta ohikoa zela ibaiak merkatziak garraiatzeko erabiltzea.
Europan zehar esate baterako, aintzinako kanal bide konplexu eta zabalak aurki ditzazkegu.

kanalak Europako kanal garrantzitsuenen sarea

Liburu bertan honako hau ere irakur liteke adibidez:

“… En los siglos XIII, XIV y XV el Ebro era navegable desde Tudela hasta su desembocadura en Tortosa. Tal era el tráfico del río, que Tudela tuvo una importante industria náutica, con talleeres que fabricaron barcos, copalos y pontones…”

Baina ez zuten kanal edo ubide hauek etorkizun luzegirik izan, errepideen obetzeak zein trenbidearen zabaltzeak garrantzia kenduko baitzien.

Halere, lehen begiradan gehiegizkoa irudi litekeen Kantauriar itsasoa eta Mediterranearra lotzearen ideia, ez zen inondik inora txorakeria bat orain urte batzuk. Izan ere, 1681-etik jada erabilgarri zegoen Frantzian Canal du Midi deritzana. XIX. mendearen erdian frantziako barnealdeko industria eta merkataritzarako ezinbestekoa, eta gaur egun turismora zuzendua dagoena.

midi midiç

Imaginatzen gaur egun horrelako kanalak goierrin?
Dena gondolez josita… :-)

2008/10/24

14:05:34 , Borthuzai , 558 hitz, 375 aldiz ikusia  
Atalak: AHTrik EZ

Diario Vasco-n zentsuratu naute!

Diario Vasco-n, AHT-aren inguruko informazioa emateagatik zentsuratu naute.

Joan den asteartean, N1 errepidean Beasain parean emaniko kamioi istripua zela eta, Diario Vasco-ko albiste horri zegokion atalean honako erantzun hau ipini zuen ‘Juan’ izeneko batek:

“y todavia hay algunos (los de siempre ),que se quejan de la y vasca ,a mi entender descongestionaria mucho esta via.”

Hau ikusirik, nik honako erantzun hau eman nion:

“No, Juan, la Y vasca no va a solucionar el problema del tráfico en la N1. Según la información oficial hay un tráfico de 30.000 vehículos diarios en la N1 y el TAV va ha quitar 1.100 camiones diarios, es decir, el 3.6% Datos cogidos de aquí:
http://www.euskalyvasca.com/pdf/municipios/Y_VASCA_Folleto_pueblos.pdf”

kamioia

Nik, erantzuna momentuan publikatu zela ikusi nuen, baina ondoren, handik bost bat minututara berriz ere webgunean sartzean, nire iritzia ez zegoela ohartu nintzen. ‘Akats informatikoren bat edo’ pentsatu, eta berriz ere erantzun berbera idatzi nuen. Handik bost bat minututara ordea lehengo kontu berdina, nire iritzia ezabatua izan zen eta ‘Juan’-enak han zerraien berdin-berdin.

Orduan, hirugarrenez, erantzun berbera idatzi nuen parentesi arteko esaldi bat gehituz.
Hona hemen, albistea minutu batzuetan, kendu aurretik, argitaratua egon zenaren froga:

erantzuna

Erantzun hau ere, nola ez, sistematikoki ezabatua izan zen handik gutxira.

Hau guztia ikusita, asteazkenean digital@diariovasco.com helbidera eta atzo berriz contactanos@diariovasco.com helbidera, honako eskutitz bana bidali nuen esplikazio eske, baina beraien erantzunik ez dut jaso.

—————————————————————–
Buenos días,

Ayer por la tarde, escribí tres opiniones en la siguiente noticia (www.diariovasco.com/20081021/mas-actualidad/sociedad/cortada-vitoria-tras-accidente-200810211211.html) como contestación a la opinión de ‘Juan’ de la misma noticia, que fueron sistematicamente borradas.

‘Juan’ decía textualmente:
“y todavia hay algunos (los de siempre ),que se quejan de la y vasca ,a mi entender descongestionaria mucho esta via.”

Y mi contestación era la siguiente:
“No, Juan, la Y vasca no va a solucionar el problema del tráfico en la N1. Según la información oficial hay un tráfico de 30.000 vehículos diários en la N1 y el TAV va ha quitar 1.100 camiones diários, es decir, el 3.6% Datos cogidos de aquí:
http://www.euskalyvasca.com/pdf/municipios/Y_VASCA_Folleto_pueblos.pdf (por favor los del DV, publicadme esta contestación a juan, que ya es la tercera vez que la escribo. Gracias)


Como es lógico, la frase entre paréntesis la escribí sólo la tercera vez.

Todavía hoy la opinión de Juan sigue en la noticia, pero la(s) mía(s) no.

Si no es mucha molestia, quisiera saber porqué se eliminaron sistemáticamente mis opiniones.

Gracias de antemano,

Jon


P.D.Tambi´n envío adjunto dos ‘pantallazos’ probando que sí escribí esta tercera opinión.
—————————————————————————

Gaur-gaurkoz, ‘Juan’-en iritziak lehengo tokian darrai, baina nirearen arrastorik ere ez.

Badakit nirea ez dela lehenengo kasua izango, ezta zoritxarrez azkenekoa izango ere, gauza okerragoak ere mila aldiz egin dituztela, mundua ez dela hemen amaitzen… baina benetan diotsuet, JODE UN HUEVO!

Eskelen monopolioa edukiko ez balute…

Geratzen zaizun sentsazioa, ez dakit, andereñoak merezi ez duzun errieta bat egiten dizunean bezalakoa da, edo futbol partida batetan arbitroak merezi ez duzun txartel gorri bat ateratzen dizunean bezala (badakizue, rollo ‘penalty y expulsión!‘:-)…
Nahiz eta beno, pentsatzen jarrita, okerragoa ere izan zitekeen.

2008/10/21

20:40:28 , Borthuzai , 188 hitz, 89 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!, artea

Nire Oteiza

oteiza

Gaurkoan nola ez, ni ere Oteiza-rekin natorkizue ba.
Bai, jada ordu hauetan Oteiza-gaindositik gertu ibiliko zarete, badakit, baina ez da ba sekula originalitatea nire fuertea izan.

Eta gaurkoan ere saiatu, saiatu naiz ba originala izaten, zin dagizuet, baina Nestor Bazterretxeak atzo esandakoak gainditzea oso zaila da!

“Su mujer Itziar le leía Mortadelo y Filemón para que se durmiera, comía en casa antes de acudir a banquetes en su honor y no he conocido a nadie que defendiera una tesis con tanto fervor y que a los pocos minutos nos convenciera a todos de lo contrario". “Los genios están llenos de sorpresas”

Ulertzen zer esan nahi nuen, ezta?! :-)

Eta beraz, nire orainarteko Oteizakeriak dakarzkizuet hona, ez besterik. On egin:

- Malevich-Oteiza (I)
- Picasso, Einstein eta Oteiza
- dut eta Oteiza
- Kasimir (1+Oteiza) = Hutsa
- Cézanne-n Gaurkotasuna
- Oteizaren Cézanne
- Oteiza eta Heidegger (S. Amón)
- Richard Serra, F. Gehry eta Oteiza
- Oteizakeri bat
- Picasso-ren Gernika eta Oteiza
- El Pradoko Airea
- Zahartzaroa
- Jorge Oteiza eta Victor Erice
- Jorge Oteiza (Sao Paulo, Yoga, Bideoak)
- Quousque Tandem?
- Manolete, Oteizak, Brody
- 2 Efemeride (L. Palmer eta J. Oteiza)
- Gorria, txuria… eta berdea!

oteiza

2008/10/17

14:42:24 , Borthuzai , 193 hitz, 65 aldiz ikusia  
Atalak: artea

Picasso eta maisuak

Beti pentsatu izan dut Picasso-k guztiarekin apurtu eta artea hankaz gora jarri zuela.

Orain berriz, Paris-ko Picasso et les maitres erakusketa dela eta euronews-ek eman duen albistea ikusten dut…

picasso Sakatu argazkian bideoa ikusteko

…eta Antonio Lopez margolariaren esanak irakurtzen…

(Velazquez-ek bere bizitzan bizi eta margolanetan adierazi zuen eraldaketa sakonen inguruan ari dela…)
“… Existe tambi´n ese otro artista en el que el cambio surge de una forma más epidérmica. Por ejemplo, Picasso es casi todo lo contrario. ¿Cómo? Picasso, de un momento a otro, a través de la contemplación de unas obras africanas, de unas pinturas de Cézanne, o de unas cosas de Toulouse-Lautrec, ves que todo le va influyendo de una manera inmediata. Lo hace suyo y es como un fermento que le hace cambiar. No, no se trata de un cambio tan interior. En el fondo, ocurre muy en la superficie. Me parece a mí…”

En torno a mi trabajo como pintor. Antonio López

madrid Antonio Lopez


…zer pentsatu ez dakidala geratzen naizela.

Edo bai, hori da,
Picasso, beste artista guztiak bezala, artearen historian katebegi bat gehiago izango ze soilik,
baina ez katebegi soil bat

picasso

2008/10/14

20:26:08 , Borthuzai , 477 hitz, 76 aldiz ikusia  
Atalak: zinea, artea

Oporrak oroitzen (Daniel Rozin)

Abuztuan, Madril aldean ibili nintzen egun batzuetan, herriko bakardadetik alde egin nahian edo.

Bai, ez dirudi oso ideia ona abuztuko bakardade eguzkitsu beroetatik ihesi Madril bezalako hiri batetara bakarrik joateak, baina beno, nola ahala herritik ateratzeko beharra nuen ba!

Eta hortxe ibili nintzen batera eta bestera.
Badakizue, rollo Lost in Translation, baina ‘bene-benetan’ bakarrik, eta ez Tokio bezalako hiri ‘chic’ batetan…
oseake egia esan ez zen horren Lost in Translation. Ez zuen horrenbeste ‘molatzen‘…
Beno, egie esan no molaba ni hostias! :-)
Baina besterik ezean… :-)

Ba besterik ezean Madrilera joan behar lehenengo aldiz, eta museoz-museo ibili behar! :-)

Eta beno, kontua da Reina Sofia museoan, benetan hunkitu ninduen artelan bat aurkitu, ikusi, edo hobe esan ‘bizi’ izan nuela.

Hor nenbilen ni batera eta bestera, kafesnetxo bat eskatzeko edo museoko txartela erosteko ez bazen inori hitzik ere esan gabe, inorekin tratatu gabe, museoko gela ilun batetan zati edo puska txikiz beteriko ‘margolan’ zuri baten aurrena jarri nintzenean.
Segituan hasi ziren zati txikiak mantxo-mantxo beraien buruaren inguruan biratzen (artelan mekanikoei eskainiriko erakusketa bat zen) eta ni parean, geldi, batere presarik gabe, zer pasako ote zen zain.

rozin
Honelako ehunka puskaz osaturiko ‘margolana’ zen eta hasierako posizioan denak zuriak baziren ere, biratu ahala belztu egiten ziren.

Eta zati txikiek mugitzen jarraitzen zuten mantxo-mantxo, eskuineko batzuk lehenik, ezkerrekoak gero… beraien mugimenduarekin batzuk kuadro zuriaren zati bat erabat belztu nahian, besteak berriz gristu nahian… mantxo-mantxo… beste batzuk berriz geldirik…
Bat-batean zer, eta nire irudia irudikatzen ari zirela ikusi nuenean!

rozin
Hau ez naiz ni, baina horrelako zerbait…

Puff! A zer emozioa!
Tontakeria bat dirudi, bai badakit, baina bihotz-bihotzez diotsuet! Kuadro hori, beste inor ez bezala, ni han nengoela konturatu zen! Eta nire irudia marraztu nahian zebilen!
Ez dakit, baina benetan, abuztu batetan madrilera ihesi joanda bakarrik zaudela, hura laztan goxo baten moduan sentitzen da, espero ez duzun gestu empatiko bat bezala, edo ‘aupa hi, zer moduz’ bat bezala… bazirudien gainera ni iristean hartu zuela bizitza!
eta ikaragarri hunkitu ninduen…

Hantxe ari zen nire ‘lagun’ madrildarra ni irudikatu nahian, nirekin mugitu nahian, ni bezala sentitu nahian… eta ikaragarri hunkitu nintzen (bai, beste behin diot ‘hunkitu’ hitza, ñoño bat nahiz, eta zer! :-)

Artelan hori, Daniel Rozin artistarena zen eta horrelako ispilu mekanikoak egiten da abila. Ezkutuan dagoen kamara batek etengabe ingurunea grabatzen du, eta ondoren, programa informatiko bati eta ehunka motor txikiri esker ‘margolanaren’ zati txikiak mugitzen dira, ingurua irudikatu arte.

hemen dituzue bere lan gehiago

Egia esan ‘pixel’ handi xamarrak dira artelan hauetakoak, bai, baina detaile hau ere asko gustatu zitzaidan niri, beste behin edo esan nuenez, ispilu arruntak ez baititut gustoko :-)

Pixel haien parean gainera, Shirley McLaine, Billy Wilder handiaren ‘The Apartment’ filman bezala sentitzen nintzen.
Honek, bere burua apurturiko ispilu baten aurrean ikustean onela zioen eta:

“I like it this way - makes me look the way I feel.”

2008/10/09

18:03:00 , Borthuzai , 51 hitz, 153 aldiz ikusia  
Atalak: musika

Ken Zazpi Beasainen

Bihar, Urriak 10, Ken Zazpi musika taldea izango dugu Beasaingo Usurbe Antzokian 22.15etan.

Hemen doa, beraien azken bideokipla

Ups! Barkatu nahastu naiz! Coldplay-ren hau 2000. urtekoa da!

Jesus! Craig David-en hau ere 2001. urtekoa da ba!

Orain bai! Orain, Ken Zazpi-ren 2007-ko bideokipla

2008/10/03

15:28:38 , Borthuzai , 189 hitz, 161 aldiz ikusia  
Atalak: Atala editatu!

Ongi etorri Ramon

Aupa Ramon!
Hilabete honetan aske haiz berriz ere!
Akabo Aranjuezko presondegia!
Animo la hostia!
:-)

Baina kontuz non ibiltzen haizen, e?
Bistaz soilik ezagutzen bahaut ere ondotxo zekiat eta nora joango haizen irten eta berehala!
:-)

Ai la hostia! Hi haiz hi fitxajea!

Baina pertsona ona, e! Hori duda izpirik gabe!
Tipo edukatua, umila, bere akatsak onartzen dakiena…
Erropa kontuetan ondo janztea gustatzen zaikela! Ba segituan onartzen duk.
Hizketan hagola eta zerbait ahazten zaikela! Segituan uzten duk argi eta garbi, inor engainatzen saiatu gabe.

Eta ziur nagok jende asko poztuko dela hi berriz ere kalean ikusteaz.
Eta zer demontre! Baita ziurrenik hire koinata ere!
Eta nola ez, baita Matias bera ere!
Ziur baietz! Benetan!

Aiii… Ramon, Ramon…
Hire bizitza irabazteko ‘metodoa’, ‘osasuna’ren kontzeptua eta beste hainbat konturekin ez diat bat egiten, baina ez dek ez pertsona txarra ematen, ez jauna!
:-)
Hi baino kabroi latzagoak dituken makina bat ikusten dizkiat eta egunero hortik lasai asko.

Benetan, hiregatik, hi gizartearen biktima haizela eta kontu guzti horiek esateko gai izango nindukek.

Beno, hemen uzten dizkiat famoso egin hintzeneko zenbait bideo.

Etiketak: droga preso
Urria 2008
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
 << < Sortu> >>
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako. Kaixo, jon artola artano nauzue.

Bilaketa

XML jarioak

Erabiltzaile herramintak

powered by b2evolution free blog software