Elurrak jada zuritu ditu mendi gainak, eta eguraldi petral honekin laster gara denok katiuska bila armairuak hankaz gora jartzen.
‘Amaaaa! Nun dauzkezu jasota katiuskaaaak?!’ etxeetako ereserkia berandu baino lehen.

Baina ‘Katiuska’. Horixe bai izen xelebrea, ezta?
‘KA - TIUS - KA’ bai-bai, xelebre-xelebrea, ez didazue ukatuko!:-)
ez dakit, badu zerbait… ka-tius-ka… konplikatuegia dela horren gauza sinplearentzat edo… ez dakit…
Hitz hau Real Academia Española-n begiratzean halere segituan argitzen da bere esanahiaren misterioaren zati bat, eta berehalakoa edo obvioa bihurtzen di-da batetan.
————
Katiuska.
(Del n. p. ruso Katjuša, hipocorístico de Katja, y este de Ekaterina, Catalina).
1. f. Bota de material impermeable, de caña alta, para proteger del agua.
————
Izen errusiarra noski! Banengoen ba ni, bazela zerbait hitz horren atzean…! :-)

Baina bestalde, nondik nora gazteleraz eta euskaraz hitz hori horrelako bota batzuentzat?
Arma hiltzaile bati izen hori jartzez, beno! (badira katiuska misilak), turroi gogor marka batentzat ere imajina dezaket agian (crugiente Katiuska…), edo Vodka marka batentzat (jo tio! Atzo Katiuska-lima puta horrekin pasa, eta gaur kriston katiuska zeukiat buruan ostikoka!… :-), zartzuela bat ere bada ‘Katiuska’ izenarekin…
Geldi! Geldi! Geldi!…
Ikusi al duzue bideoko neska hori? Bai, bai, bota handiduna! Katiuskaduna! :-)
Katiuskadun neska bat ‘Katiuska’ zartzuelan!… mmmm…
Kasualitatea soilik ote? :-)
Beno, ba dirudienez ez.
Katiuskek, neskatxa horri zor baitiote beraien izena, edo zehatzago esanda, zarzuela horren egile den Pablo Sorozabal-i noski :-)
Interneten topa litekeenaren arabera:
En 1931 el compositor español Pablo Sorozábal (1897-1988) estrenó una zarzuela llamada Katiuska. La protagonista de esta zarzuela llevaba unas botas altas. De ahí el nombre de estas botas. Katiuska es un diminutivo del ruso Katia, que a su vez, lo es de Ekaterina o Yekaterina.
Eta toki askotan aipatzen dute interneten Pablo Sorozabal-en zartzuelari zor zaiola izen hau.
Pablo Sorozabal noski, abizenetik suposa dezakezuenez, euskalduna zen, donostiarra hain zuzen. Pablo Sorozabal Mariezcurrena

Hitz berri-berria dugu beraz katiuska hitza.
Eta hitz errusiar-euskalduna gainera! ;-)
Hemen berari eginiko elkarrizketa interesgarri bat topa dezakezue. Tipo oso - oso interesgarria (antifrankinsta sutsua, anarkista esango nuke agian, txistu zalea…)
Charlton Heston Iberikoa… Beasainen?
Segi 5:45 minuturarte
Surrealista gutxi esatea da…
************
Buenos días borthuzai,
Este es material exclusivo en vasco de mi siguiente DVD ‘We are the World’.
Por favor, corrígeme si ves alguna falta ortográfica grave.
Gracias,
E. Bumbury
Jada ez naiz harritu ere egiten Hollywood-en industriaz entzuten diren gauzekin, baina onartu behar da ikaragarria dela beraien funtzionatzeko era.
Aspaldi batetan nonbait komentatu nuen Julio Medem ‘La Máscara del Zorro’ grabatzeko nahi izan zuela Spielberg-ek, eta baita Isabel Coixet ‘Million Dollar Baby’ zuzentzeko puntu-puntuan egon zela ere (Sandra Bullock pelikulako produktore zenean eta protagonista ere izan behar zenean!)…
Eta horrelako milaka eta milaka kasu izango dira ziurrenik.
Horrelakoa da Hollywood-eko zinea!
Garcik zioen bezala: Cary Grant ese el cine!
Ba azken xelebrekeria, erosi berri dudan liburu batetan topatu dut.
Gabonen atarian gaudela eta, nire buruari halako oparitxo bat egin diot orain egun batzuk. Badakizue, horrela gabon-gabonetan dendaz-denda ibili beharrik ez dut izango eta besteei ‘konsumistak’ deitu ahal izango diet! :-)
Beno, ba erosi dudan liburua The Stanley Kubrick Archives-en edizio berezia (edizio merkea :-) da.

Bertan, Paths of Glory edo Senderos de Gloria filmarentzat dirua nola topatu zuten aipatzen du filmako produktore James B. Harris jaunak.
Dirudienez, pelikularen proiektuarekin abiatu zirenean eta diru bila zebiltzenean, EZ ZEKITEN PELIKULA NOLA AMAITU BEHAR ZEN!!
Alemaniara joan eta grabatzen hastean erabaki omen zuten!
Honela dio bertako pasarte batek:
“… la United Artists no sabía que íbamos a ejecutar a los hombres al final de la película. Para conseguir el dinero, tuvimos que darles un final feliz. Y, luego, cuando llegamos a Alemania […] Stanley y yo decidimos que teníamos que ser honestos. La única forma de hacer que la pel´cula tuviese el significado que se suponía que debía tener era ejecutando a los hombres…”
Flipantea benetan.
Tipo hauek miloika dolar lortzen dituzte aurrena, zer egin behar duten ere ez dakitenean!
Kirk Douglas eta Stanley Kubrick
Jo! Eta sentitzen dut pelikularen bukaera kontatu izana, baina beti pentsatu dut pelikula baten arrakastak, ona bada, ezin duela amaieraren menpe egon, ez dela pelikularen zatirik garrantzitsuena, pelikularen bukaera jakinda ere berdin-berdin goza litekeela…
Begira Titanic-en arrakasta bestela! :-)
Eta gainera, inporta ez bazaizue, behin pelikularen bukaera izurratzen hasita, den dena izurratuko dizuet :-)
Izan ere amaiera ikaragarri indartsua eta gogoratzeko modukoa du.
Lehen esan bezala protagonistak hil ondoren (injustuki noski:-), beraien abokatua izan den Kirk Douglas generala, edo komandantea edo dena delakoa bere ofizinara doa lur jota, bat-batean gerra bete-betean eta beraien etxeetatik milaka kilometrotara dauden bere soldaduak taberna batetan ikaragarrizko festa batetan sentitzen dituen arte.
Argi izpi bat iluntasunean
Ai ama!
Nola esan? Nola esplikatu? Nola adierazi neronek ere bete-betean asimilatzen ez dudan ideia bat, baina aldi berean liluratuta naukana?
Askotan pentsatu izan dut sekta batetako kide potentzial ideala naizela nire liluratzeko erraztasuna dela eta, benetan :-) Horregatik ditut gustoko pertsonalitate fuertea duten idazleak, artistak… beraien esanen indarrak segituan asetzen nautelako…
Pertsonalitate ahul bat izatearen ondorioa agian…

Baina oraingoan ere itsutu naiz, beste behin kontu bat burutik kendu ezinean nabil, eta hala egiten badut, lehen ez bezalakoa naizela ohartzen naiz, utzi duela halako arrasto bat nigan.
“… Este punto crucial conduce inevitablemente a la sospecha de que los seres vivos tienen una función natural, similar a la fisiología del corazón o de los pulmones, pero en relación con el medio ambhiente mismo. Aunque no podemos afirmar categóricamente que el propósito de la vida es fomentar el caos, producir entropía, tal como parece ser la función natural de otros sistemas energéticamente organizados, como los huracanes y las reacciones químicas cíclicas, examinaremos esta controvertida idea…”
La Termodinámica de la Vida Eric D. Schneider, Dorion Sagan
Ai ama! Ez zenuten ezer handirik ulertuko, ezta? Ba esan bezala, nik ere ez dakit ziur nola esplikatu :-)
Kontua da, gure unibertsoan Termodinamikaren bigarren legeak zuzentzen duela dena.
Lege honen arabera, entropia edo desordena (sinonimoak dira nolabait) handitzen doa beti. Big-bang famatua gertatu zenetik hala izan da.
Horregatik urtzen da izotza Cuba-Martinian eta ez da Cuba-Martinia hizozten. Izotz solidoaren partikula ordenatuek, desordenera jotzen dutelako, mugitzera, likido bihurtzera…
Esan gabe doa, Termodinamikaren lege honek ez duela etxeko zabarkeria justifikatzen, ezta? :-)
Ez du balio ‘Eske nere kuartoa echo una mierda dau, ze termodinamikaren legeak betetzen ditu’ esateak :-)

Zeren eta zuk mahai gainean dituzun paperak multzotan, abecedarioz edo nahi eran ordenatzen badituzu, ados, azken batetan bai, entropia edo desordenaren aurka egin duzu, baina guzti hori egiten gastatu duzun energiak eta ‘berotasun’ moduan kanporatu duzunak, zure inguruan entropia gehiago egotea bideratzen du. Zure kuartoan (tenperatura igo delako…) entropia gehiago dago. Eta hori, dirudienez, frogatuta dago.
Ezin duzu termodinamikaren aurka burukatu hola eta hola :-)
Beno, ba kontua da bizitza, entropia edo desorden guzti horren erdian kokaturiko unitate ordenatuak direla. (gogoratu ADN-an, zelulen estrukturetan…)
Beraz, lehen begiradan termodinamikaren bigarren legea urratzen dugula iduri lezake, baina ez da horrela.
Baina bizitzaren kontuekin sartu aurretik ikus ditzagun hurakanak.

Termodinamikaren bigarren legeak dena desordenera doala dioen bezala, gradienteek berdintzera jotzen dutela ere badio. Wikipediak dioen bezala:
“… la segunda ley de la termodinámica afirma que las diferencias entre sistemas en contacto tienden a igualarse. Las diferencias de presión, densidad y, particularmente, las diferencias de temperatura tienden a ecualizarse…”
Eta Cuba-Martini eta izotzarenean bien tenperaturak berdintzen diren bezala, hurakanen kasuan ere hau gertatzen da.
Itsasoko ur beroa zeruko aire hotzarekin elkartzean, tenperatura gradiente edo desberdintasun horrek berdintzera jotzen du, eta ondorioz, hurakan bat sortzen da.
Hau da, airean libre eta lasai-lasai dauden miloika partikulek, bapatean, sistema konplexu bat sortzen dute, zeinaren bitartez, gradiente bat deusesten den, entropia handituz.
Azti! Sistema konplexu eta organizatu bat sortzen da bapatean!

Beno, ba lehen aipatu dudan liburuaren arabera, bizitzaren sorrerak zerikusi handia luke hurakanen sorrerarekin.
Bizitzaren sorrera ere, gradienteak deusestearekin eralzionatuta legoke.
Izan ere:
“… un sistema complejo cumple de manera más efectiva el objetivo natural de producir entropía que un sistema más simple y menos organizado…”
eta ondoren bizitzaz dioen bezala:
“… su capacidad para comportarse como máquinas naturales que producen entropía ayuda a explicar su -nuestra- existencia…”
“… Tal vez la vida, que tiene tanto en común con otros sistemas complejos energéticamente organizados, tenga en el fondo la prosaica función de transformar energía…”
Orain, post honetako lehenengo aipamena hobeto ulertuko duzuelakoan nago.
Autore hauen ustez, esan liteke izaki bizidunak, ikuspuntu termodinamiko batetatik, entropia sortzeko makinak direla, hori dela beraien funtzioa. Hurakanak bezala, entropia handitzeko sorturiko sistema konplexuak direla, sistema konplexu batek, entropiaren sorkuntza sistema simple batek baino era efizienteago batetan burutzen duelako.
Agian, nik bezala, ideia honekin bat egingo duzue (beste ideia batekin liluratu arte behintzat:-), edo agian ez, baina ziur naiz, pentsarazi behintzat, pentsaraziko dizuela :-)

Edo agian dena azkenean Atxagak dioen bezala izango da?
“Galde egidazue non, edo noiz, edo zelan, baina ez galdetu zergatik; sagar bat arbola gainean gorritzen da udazkenero, han arrama gorenean zintzilik; badakit non, noiz eta zelan, baina zergatik galdetzen badidazue, halabeharrez erantzun behar dizuet, eta ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen ere.”
Henry Bengoa Inventarium Bernardo Atxaga
La Termodinámica de la Vida liburuaren egile den Dorion Sagan-ek ez du hala uste
Atzo, 2008ko Azaroak 15, 10 urte bete ziren Federico Krutwig Sagredo euskaltzain, idazle eta intelektual euskalduna zendu zela.
Dakizuenez, oso gustoko dut Krutwig, eta data hori gogoan hartuta eta Krutwig -en lana jasotzeko asmoarekin, web gune xume bat sortu dugu lagun talde batek:
Lantaldea, informatika kontuetan ideiarik ere ez dugun kideek osatzen dugu, eta horrexegatik, oso esperientzia aberasgarria izan da proiektu hau pixkanaka-pixkanaka aurrerra ateratzea.
Aberasgarria guretzat, eta aspergarria noski etengabe kontu hauetan lagundu behar izan digutenentzat :-)

Webgunean, Krutwig-en inguruko material eta esteka ugari aurki ditzakezue, baina oraindik eraikitze prozesuan dago, ez dugu inondik inora proiektu hau itxitzat ematen, eta urrengo asteetan material gehiago sartzen jarraituko dugu (etb-ko elkarrizketa baten bideoa, audioak…)
Web gunearen kontu honek egia esan aspaldian denbora asko jan dit, eta blog honetan ere bere eragina izan duelakoan nago.
Barkatu beraz, irakurle maiteok, momenturen batetan bazteru xamar sentitu bazarete :-)
Azkenik, guzti honetan buru-belarri ibili diren lan taldeko besteetaz gogoratu nahi nuke, eta batez ere Antxon eta Antton-etaz, beraiekin bat lan egitea zentzu guztietan aberasgarria eta plazer handi bat izan delako.

Aurten ez omen da batere perretxikorik mendietan.
Ez dabil beste konturik behintzat aspaldian nire lantokian. Batzuk joaten dira Nafarroa aldera, besteak Gipuzkoan saiatzen, baina perretxikoen aztarnarik ere ez inon denen arabera.
Eta nik egia esan, ez dakit jendea non demontre ibiltzen den!

Izan ere, perretxikoak lur azpian dauden onddoen fruituak badira, hau da, beraien esporak zabaltzeko erabiltzen duten metodoa, edo garbiago esanda, ugalketa herramientak soilak, zer nahi duzue esatea ba,
GANBO PERRETXIKOZ BETETA DAGO!
Bai, ez da pagadi edo basorik bertan, eta perretxikoak ikusteko gaueko laurak aldera igo behar da, Aralarrera ez gainera Beasaina baizik…
baina bertan perretxikorik aurkitzen ez duena, itsua konpleto! :-)
Ganbo-ko perretxikoek ‘Phallus impudicus’ honen hantz ikaragarri handia dute :-)
Beste kontu bat da, noski, perretxikoak ez gustatzea, edo perretxikoak baino usoak nahiago izatea, nire kasua bezala. Baina orduan bai. Orduan bai laneko ehiztariekin bat egin beharrean nagoela, aurten, usoak inoiz baino garaiago pasatzen ari direlako eta ez dagoelako haiek ehizatuko dituenik!
Guk ere Cuba aldera jo beharko dugu usotara ehiztari haiek bezala… :-)

(Post hau Goierritarrek ulertuko dute ondoen, Ganbo, Aralar-go mendi bat izateaz gain, Beasaingo ‘diskoteka’-ren izena ere badelako :-)
Ez da santu guztien eguna pasa eta buruari eragiten hasi naizela. Ez, ez, benetan. Aspalditik nuen honetaz idaztea pentsatua. Izan ere beti liluratu naute ‘bizitza’ kontzeptuaren inguruko kontuek. Ez dakit sekula burutik kentzea lortu dudan ere.

Eta beno, gaurkoari hasiera emateko, inporta ez bazaizue nire bizitza kontatuko dizuet ;-)
Nire haurtzaroa ikaragarri zoriontsua izan zen. Ume batek eduki dezakeen zoriontsuena esango nuke, benetan :-) Batere luxurik gabe, baina maitasunez gainezka. Ikaragarri jolasten nuen eta ikaragarri zoriontsua nintzen. Eta zintzoa, batez ere zintzoa. Lagunei erdi serio-erdi brometan beti esaten diet ni munduko umerik txintxoena izan nintzela, eta egia esan nahiko konbentzitua nago horretaz :-)
Alaia, mugitua eta zintzoa. Horixe nintzen ni orain urte pila bat :-)
Ai….. Haiek garaiak! :-)

Zoritxarrez bizitza ez da ondoren nirekin horren ongi portatu…
KRAK! Egin dit zenbaitetan…
(beno, nik ere zerbaiten errua izango nuen dudarik gabe, baina erraza da errua ‘bizitzak’ duela esatea, eta gaurkoz horretan utziko dut)
Gauzak horrela, uda hasieran bete-betean egiten nuen bat Andrei Tarkovsky-ren ‘Esculpir en el tiempo’ liburuaren hitzaurrean aipatzen den honako esaldi honekin:
“Durante la infancia se vive, y en adelante se sobrevive”
Bete-betean. Ez dakizue zein neurritaraino.
Horregatik Abuztuan, nahiko pattal nengoela, kontzienteki haurtzaroko zoriontasunaren bila, nire haurtzaroko oroitzapenen lekuetara itzuli nintzen zenbaitetan (mendiko toki jakin batzuetara, herri batzuetara…) eta oso esperientzia intentsuak bizi izan nituen.
“Durante la infancia se vive, y en adelante se sobrevive” Bai jauna! Hori bai esaldia.

Baina uda amaieran, ez dakit nola… bizitzako zenbait gauza pasatzen diren era berean… fase desberdinetan sartzen garen modu berberean… haurtzaroa jada pasa zela eta bizitzari aurre egin behar zaiola ulertu nuen.
A zer txorrada, ezta? :-)
Ba bai, baina hori benetan ulertzea ez zen gauza makala izan niretzat, ezta inondik inora ere! :-)
Ez dakit, nire bizitzan, denok bezala, egur asko jasotakoa naiz eta guzti hori… baina beti nuen haurtzaroko zoriontasun horren esperantza, premia, falta, irrika… eta orain ez asko konturatu naiz lehengo esaldian aipatzen den bizitzaren definiziotik aratago, zuzenagoa den beste bat badela…
Hala iruditzen zait behintzat orain…
Horregatik, ondorengo poema honekin uzten zaituztet. Ikaragarrizko txapa lehen begiratuan, badakit :-) baina lasai, ez da eta nik idatzia, Atxaga-k baizik ;-)
Bere blogetik lapurtu dut, eta amaieraraino irakurtzen baduzue ikusiko duzue zergatik dakarkizuedan.
On egin:
Adan eta bizitza
Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,
eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,
negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,
eta Evagana zuzenduz “hil egingo naiz” esan zion oihuka,
“gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan".
Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite,
eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,
eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite,
harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte.
Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen.
Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,
eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak
hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz
eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen;
hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.
Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua,
eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion;
“Eva", esan zion, “ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea;
oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar,
bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza".
Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak,
lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak,
eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena;
Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea
eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.
