| « Ingalaterrako euskal monarkia | Genetikaren beste aurkikuntza sinestezin bat » |
Link: http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai/aht2
Ez, atzo Diario Vasco-ren bitartez jaso genuen AHTaren inguruko informazioa ez zen Eusko Jaurlaritzak espreski ordainduriko propaganda, baina beraiek luzaturiko informazio eta datuak ematen zizkigutenez, ez dut izenburuko “propaganda” hitza aldatu.
Beno, kontua da atzo AHTaren inguruko datu gehiago jaso genituela eta aurrekoan egin bezala, gaurkoan ere datuekin jolasteko aitzakian etorri natzaizuela.
Oraingoan eman zaigun informazioan zenbakitan datozen datu batzuk ondorengo hauek dira:
- Gaur egun 47.000 bidaldi egiten dira egunean Donostialdea-Gasteiz-Bilbo Handia guneen artean.
- Hauetatik 27.000 ibilgailu pribatuz egiten dira.
- AHTak hauetako 6.000 ibilgailu aterako ditu errepideetatik (1.200 kamioi direlarik). Eta datuak zehatzago emanez…
A68-tik 2475 ibilgailu kenduko dituzte eguneko
A8 -tik 1690
N1-etik 1210 auto eta 1175 kamioi

Beraz, 47.000-tik 6.000 kendu behar badituzte… honek esan nahi du…
IBILGAILUEN %12,7-a KENDU BEHAR DUTELA ERREPIDEETATIK EAE-N
10 ibilgailutatik 1
Eta aurreko post-a osatuz (N1etik kendu behar zituzten kamioiak soilik hartu genituen kontuan)…
N1-ETIK IBILGAILUEN %7,2 -A KENDU BEHAR OMEN DUTE
%12,7 ibilgailu gutxiago EAEn eta %7,2 gutxiago N1ean hortaz.(3 minutuero 5 ibilgailu gutxiago N1ean)

Beraz, harrazoi du Koldo Unceta-k honako artikulu honetan:
EL TAV NO DA RESPUESTA AL 90% DE LAS NECESIDADES DE MOVILIDAD DEL PAÍS, QUE DEBERÁN SEGUIR CUBIERTAS POR CARRETARA
Gainera, datu hauek optimistak izango direla kontutan eduki behar dugu, AHTa saltzera datorrenak ez baititu datu pesimistenak erabiliko, ezta?
Eta gainera, bigarren begiratu lasaiago bat egiten badugu, datu hauek museoetan ikusgai ditugun aintzinako greziar eskulturen antza hartzen dutela konturatzen gara, hots, ez dutela ez hanka eta ez bururik!
Izan ere, 47.000 ibilgailu ibiltzen omen dira Donostialdea - Gasteiz - Bilbo Handia guneen artean egunero, baina Eusko Jaurlaritzaren propagandaren arabera N1ean 30.000 ibilgailu ibiltzen dira egunean! Beraz, 17.000 ibilgailu soilik geratzen zaizkigu Donosialdea-Bilbo Handia eta Bilbo Handia-Gasteiz ibilbideetan banatzeko!
Hori horrela al da? bai?
Harrituko nintzateke!
Eta gainera, kendu behar dituzten kamioi guztiak N1ekoak al dira? Eta beste ibilbideetan bat ere ez! (N1etik 1.175 kendu behar omen dituzte, eta orokorrean 1.200)
Hori horrela al da?
Eta, 30.000 ibilgailu pasatzen diren N1etik 2.400 ibilgailu kendu behar badituzte (1.210 kotxe eta 1.175 kamioi), bien artean 17.000 ibilgailu dituzten Donostialdea-Bilbo Handia eta Bilbo Handia-Gasteiztik 4.165 kendu behar al dituzte? eta denak auto pribatuak? Kamioirik bat ere ez? Hau da:
N1ean 30.000 ibilgailutatik 2.400 kendu behar dituzte, eta besteetan 17.000 tik 4.165?
Hori horrela al da?
Harrituko nintzateke!
Gauzak horrela nik beste behin diot,
HAU AHTAREN ALDEKO PROPAGANDA AL DA?
eta geroz eta garbiago dut que
Hay algo aquí que va mal!,
eta The Simpsons-eko Monorail hura datorkit burura.