Atzo goizean ikusi nuen azkenean Sketches of Frank Gehry filma. Bilboko Guggenheim museoko arkitekto ospetsuren inguruko dokumentala. Erabat gomendagarria ikuspuntu askotatik, bere mailako arkitektu batek (talde)lana nola egiten duen ikusteko, kontu pertsonalek bere ibilbide profesionalean izan duten eragina ezagutzeko (Gehry-ren psikologoa ere agertzen da)…
Baina ni Julian Schnabel artistaren esaldi batekin geratzen naiz.

Bilboko museoaren inguruan ari direla, eta askotan esan denez horren arkitektura expresiboak artelanen indarra jan eta bigarren maila batetan uzten ez ote dituen eta abar, honela dio:
“… and if it does compete with the art, maybe the art isn´t good enought…”
(… Ez dakit zuk zer egiten duzun hastean, baina nik mahaia husten dut, ezertarako balio ez duten zita (appointment) ugari biltzen ditut garrantzitsuak izango balira bezala. Saiestu egiten dut, atzeratu, uko egiten diot. Beti beldurtzen naiz, zer egin ez dudala jakingo sinetsita. Momentu beldurgarria da. Eta orduan hasten naizenean beti txunditzen naiz. Beno,ez dago horren gaizki!…)
Gaur eguneraino iraun duten eraikuntza zaharren berreraikitzearen kontua XIX. mende erdialdean sortu zen. Beno, Erromatar garaian ere berritu zituzten lehendik zetozen eraikuntza batzuk, eta errenazimenduan ere, garai klasikoetako baloreen “errenazimendua” zela eta egin ziren ekintzak bide beretik, baina ilustrazioari zor diogu gehienbat gaur egun dugun eraikin arkitektoniko zaharrekiko sentsibilitatea.
Berreraiketa hauek egiteko bi bide nagusi daude.
Eraikinak lehen izango zukeen itxurara berreraikitzea, edo eta eraikin zaharra itxuraberritzea gainean elementu berriak ipiniz. Beti egongo da baita ere eraikina bere horretan uzteko aukera.

Santa María del Naranco-ko eliza preromanikoa berritu aurretik, eta ondoren.

Louvre-ko piramideak eraikin klasikoen artean (bere garaian oso berreraiketa polemikoa izan zen)

Mérida-ko Teatro erromatarra gaur egun. Lehen bezelaxe
Baina beno! Eta zertara dator txapa guzti hau? esango duzue zuek. Ba gaurko Diario Vasco-n inkusi dudanak mindu egin nauelako da.

Beasaingo XVII. mendeko Dolarea eraikina da hor goikoa. Biluzik, ez sapai, ez barne pareta, ez ezer esate baterako.
Orain denbora puska bat, Igartzako jauregiaren ondoko benta zahar honetan “benta berri bat” egitearen erabakia hartu zen, eta berritze proiektua Iban Mate sukaldariari eman zitzaion. Erabaki ezin hobea nire ustez Dolarea bertan jaioa zelako, bere aurreko beste bost bat belaunaldi bezala, eta Beasain bertan duen Dolarea jatetxearen inguruan hitz ezin hobeak entzuten direlako. Primeran!
Baina eraikina horrela ikusteak… eta 4 izarretako hotel bat egingo dela ikusteak… eta gimnasio bat ipiniko dutela… eta jacuzzi bat… zer pentsatu ematen dit…
Ez dakit, bero-beroan ari natzaizue hau idazten eta ez dut aurrekoarentzat alternatibarik, baina zer pentsatu ematen dit, ez ote zen posible gauzak beste era batetan egitea… eta horrelako gauzak, badakizue…
Ez dakit, irudi horrek mindu egin nau. Besterik gabe.
Eta zera pentsatzen dut,
HOTELA AMAITZEN DENEAN, ZER GERATUKO DA XVII. MENDEKO DOLAREA HARTATIK?

Orain dela gutxiko Dolarearen argazkia Aurtzaka-ko dantzarien atzean. Bai, hau goierriko irudi bat da, baina ez pentsa gaur egun horrela janzten eta ibiltzen garenik e? ;-)
Link: http://www.goierrikohitza.info/blogak/borthuzai/guggenheim
Durangoko azokan erosi nuen “Los mitos vascos; Aproximación hermenéutica” liburua irakurtzen ari naiz azken aldi honetan. Bertan Andrés Ortiz-Osés jakintsua, kontu interesgarri askoren inguruan mintzo zaigu. Erabat gomendagarria 10 eurotxo soilik balio dituen liburuxka hau. Benetan.
Kontu horien artean, haitzuloak, katedralak eta museoak parekatzen dituen ondorengo parrafo hau:
La Cueva prehistórica no es un mero hueco físico sino metafísico: el hueco-madre terrestre (naturalismo). Por su parte, la catedral histórica no es un mero hueco terrestre sino un hueco-padre celeste (trascendentalismo). Finalmente el Museo representa un hueco cultural inmanente, un refugio cívico intersubjetivo, la memoria simbólica latente y latiente del devenir. Pero en los tres casos se trata de contener el tiempo fluente en el espacio de la simbolización humana del sentido: sea este sentido interpretado en clave naturalista (la cueva), en clave sobrenaturalista (la catedral) o en clave culturalista (el museo).
Bai, ezta?
Hirurak azken batetan berdintsuak direla.
Eta museoen inguruan idazten jarri ezkero, nola ez, Guggenheim-etaz ere zerbait esan behar:
Pues bien, he aquí que al final del siglo XX la capital demográfica de Euskadi –Bilbao- acoge en la margen de su ría el monumental Guggenheim. Mirando de frente, parece una gran Barca varada a la orilla del río pero adentrándose en el edificio por la embocadura principal uno recuerda la entrada a una gruta prehistórica. Es verdad que, una vez adentro, se advierte claramente que la gruta no es prehistórica sino posthistórica, con sólo mirar la abstracción posmoderna que predomina en las pinturas del interior.

El Guggenheim bilbaíno ha resultado ser una auténtica conjugación de opuestos, al coimplicar el titanio, la piedra y el cristal en un conjunto sinuoso. El edificio parece encarnar la curvatura del espacio y del tiempo, concreando una especie de articulación del caos. Prosiguiendo con nuestra simbología tradicional, podemos comprender el Guggenheim como la gran Barca, Cuerpo o Gruta del universo, en cuyo interior encontramos un vacío simbólico: Mari volatilizada.
En realidad el Alma de este Museo sin alma tradicional se encuentra externada afuera, representada por la escultural Araña que tiene por sobrenombre la Madre. Así que el Guggenheim es como un Cuerpo espiritual o volatilizado, cuya Alma radica fuera como una Araña-Madre. Ello se corresponde bien a la antigua visión del Alma como arácnida en Heráclito, el gran filósofo presocrático. En algunas culturas, como la de los navajos, el tejido del mundo depende de la Mujer Araña o Arácnida, porque es la Tejedora que teje la red del orden cósmico, la diosa del destino de la vida y de la muerte.
Interesgarria ezta?
Izan ere, Guggenheim-aren kanpoan dagoen Louise Bourgeois-en armiarma handiaren izena AMA da.

Louise Bourgeois eta bere itzelezko armiarma ama handia Guggenheim-aren kanpoan.
Baina egia esan, ez al du gehitxo ematen Mari eta armiarma hau parekatzeak?
Bai, agian bai. Baina Uzei-ren sinonimoen hiztegiak hori baieztatzeko beste helduleku bat ere ematen digu. :-)
Armiarmaren sinonimoak omen dira ondorengo hauek ere:
————————————
[aramua] aramu Bizk., marasma Bizk., ainarba Zub., amama g.e., amaraun g.e., miarma Bizk. g.e.
————————————
Bai, bai armiarmaren sinonimo omen da AMAMA!!
eta AMAMA-ren gainean sakatu ezkero, honako hau diosku:
————————————
amama iz.
[amona] Bizk. amandre, amona, amaso Ipar., amatxi Ipar., ami�a Naf., ama�i Zub., amaxo Ipar. adkor., amagoi g.e., amasaba zah.
[amarauna] zah. amaraun, armiarma-sare, geun Bizk. g.e.
[armiarma] g.e. armiarma, aramu Bizk., marasma Bizk., ainarba Zub., amaraun g.e., miarma Bizk. g.e.
————————————
Beraz, ARMIARMA = AMAMA bada, Guggenheim kanpoko armiarma handi hori GUGGENHEIM-go AMAMA dela esan dezakegu!!
Eta zergatik ez, MARI POSTMODERNO BAT ERE BAI AGIAN?!
:-)
![]()
Demontre! Zer lor litekeen interneteko konexio batekin eta aspertuta egonda!
:-)