Desberdintasunak ez, berdintasun batzuk esango dizkizut nik, halere ez dut uste zazpira iritsiko naizenik. Ea:
1.-Bi bideoetan irakur daitezke hizkuntza arrotzetako mezuak. (ETB-1en gaztelera, eta A-3n ingelesa)
2.-Krudel samarra da esatea, baina egia esan Chiquito de la Calzadak eta Mikel Laboak, bideo hauetan behintzat, antza handia daukate.
3.-Biak (Mikel eta Chiquito) mugitzen dira "tango jandenorl" dantza estiloan.
4.-Elkarri erreferentzia egiten diote biek. Chiquitok dio "ese cantante sexual que nació después de los dolores". Argi eta garbi, Laboaz ari da.
5.-Laboak dio "orduan sortu haiz bidetik balantzaka". Bidetik, alegia, calzadatik. Eta balantzaka, argi dago zergatik.
6.-Artista handiak dira biak, eragin handia izan dutenak gizartean. Bakoitzak bere eskalan, eta bere eran.
7.-Aktuazio hauek amaitutakoan, ikuslentzuleak pozik daudela ematen du. Batzuk txaloka, beste batzuk barrez. Dena den, uste dut kasu bietan publikoak ez duela ezer ulertu.
Hara! Zazpira iritsi naiz! Eskerrik asko Borthuzai, oso ondo pasarazi didazu. Aio!
jajajaja :-) ona e?
bai amuitz, kabroi xamarra nauk batzutan! :-)
eta Emea! hori bista zorrotza hori!
eta inspirazioa!
a ze erantzun puska!
ni pare batera ere ez nintzatekeen iritxiko!
1.- "Chiquito" argi eta garbi euskal "Txikito" hitza da
2.- "Chiquito" bere garaian abeslaria zen. begira bideo hau! http://es.youtube.com/watch?v=l6FBjHb28G0
"ntik", azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta "ngaiz", denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako.
Kaixo, jon artola artano nauzue.